Barrikuntzea eta kooperatibismoaren ganeko hiru lan argitaratu ditue EHUk eta Center for Basque Studies-ek
2012-04-03 14:02AEBetako Nevadako Unibersidadeko Center for Basque Studies-ek barrikuntzea, kooperatibismoa eta lehiakortasunaren ganeko Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) hiru lan argitaratu ditu: Innovation: Economic, Social and Cultural Aspects, Basque Cooperativism" eta "Behavior and Organizational Change.
AEBetako Nevadako Unibersidadeko Center for Basque Studies-ek barrikuntzea, kooperatibismoa eta lehiakortasunaren ganeko Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) hiru lan argitaratu ditu: Innovation: Economic, Social and Cultural Aspects, Basque Cooperativism" eta "Behavior and Organizational Change.
2009an, unibersidade bietako errektoreek, Iñaki Goirizelaiak eta Marc Johnsonek, lankidetza-hitzarmena sinatu eben ikerketa eta dibulgazino zientifikoa bultzatu eta gizartean sustatzeko. Aitatutako hiru argitalpenak Current Research Series bildumearen barruan kaleratu dira, eta EHUko irakasleen eta ikertzaileen lanak ditue oinarri.
Innovation: Economic, Social and Cultural Aspects lana Mikel Gomez Urangak eta Juan Carlos Miguel de Bustosek idatzi dabe. Egileek barrikuntzea aztertu dabe, hainbat ikuspegitatik. Barrikuntzea, normalean, negozioen munduagaz lotzen da; izan be, funtsezko rola dauka merkataritza-prozesuaren etapa bakotxean. Halan be, beste forma osogarri batzuetan be ulertu behar da, zein testuinguru eta baldintzetan sortzen dan be kontuan hartuta; holan, barrikuntza-sistema baten kontzeptua sortzen da, eta, horretan, jakintza zientifikoa negozio-sistemearen parte da, hornitzaile baten beste, azaltzen dabe.
Basque Cooperativism lanean Baleren Bakaikoak eta Eneka Albizuk ekonomia sozialak eta, zehatz, euskal kooperatibek dituen erronkak eta aurre egin beharreko aldaketak daukez berbagai, ongizate-estaduaren krisia, doktrina neoliberalen hazkundea, pribatizazinoak eta mundu-mailako gaur egungo finantza-krisia ahaztu barik.
Sabino Ayestaran eta Jon Barrutiak argitaratutako Behavior and Organizational Change beharrak, hainbat jakintza-arlotako ikuspuntutik abiatuta, enpresek eta organizazinoek aldaketen eremuan eta erakundearen jokabidean dagozan erronkak eta emoten dabilzan erantzunak aztertu ditue. Antolakete aldatzea, eurek azaltzen dabenez, lehiakortasuna handitzeko erantzun estrategikoa da: Ezin da egon antolaketa aldaketa jasangarririk personen jarreretan aldaketarik ez badago, dinoe.
Current Research Series bildumea EHUk hainbat ikerketa garatzeko sustatutako proiektua da. Izan be, jakintzea sortzeaz gan, euren arloetan nabarmendutako ikertzaileen arteko hartu-emonak sortzen dira, eta kalidadezko lan akademikoen nazinoarteko argitalpena bultzatzen da. Bildumako hurrengo lanak atontzen dabilz daborduko, eta hainbat gai landuko ditue, besteak beste, biolentzia eta komunikazinoa, klima-aldaketea eta garapen iraunkorra, euskerea eta hizkuntza-politikea, urio-berroneratzea, kudeaketa publikoa eta herritarren parte-hartzea, kultura-industriak eta migrazinoa eta artea Euskal Herrian.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!