UEUk liburu digitalak kaleratzeari ekin deutso
2012-04-03 14:26Udako Euskal Unibersidadea (UEU) liburu elektronikoa argitaratzen hasi da; momentuz, 2011n argitaratutako lanak PDF formatuan egongo dira, baina laster ePUB lez be izango dirala jakinarazo dabe erakundeko arduradunek. Etorkizunari begirako apostua da, UEUko iturriek adierazo dabenez.

Udako Euskal Unibersidadea (UEU) liburu elektronikoa argitaratzen hasi da; momentuz, 2011n argitaratutako lanak PDF formatuan egongo dira, baina laster ePUB lez be izango dirala jakinarazo dabe erakundeko arduradunek. Etorkizunari begirako apostua da, UEUko iturriek adierazo dabenez.
Momentu honetan, 2011ko liburuak papelean zein euskarri digitalean eskuratu daitekez UEUren webgunean bertan, www.ueu.org/denda helbidean. Behin liburua erosita, hiru hilabeteko epea dago liburua nahi beste bider deskargetako. Ganera, aurrerago kaleratuko dituen ePUBek ez dabe DRMrik izango, hau da, jabego intelektuala dauken artxiboen kopiatzea galarazoten dauen teknologia. Horrezaz gan, liburuak deskatalogetan diranean libre deskargau ahal izango dira. Papelezkoekaz alderatuz, liburu digitala % 35 merkeago da.
UEUk euskarri digitalean daborduko pauso batzuk eman ditu Buruxkak.org webgunearen bidez. Bertan, UEUk argitaratutako liburu, aldizkari eta doktorego-tesiak batu eta euskarri elektronikoan eskaintzen dira. Deskatalogetako argitalpenak PDF modura konsultau daitekez, eta katalogoan dagozanen erreferentzia, aurkibidea eta kapitulu bat eskaintzen dira. Aldizkariei jagokienez, Uztaro (Giza eta Gizarte Zientzien aldizkaria) eta Aldiri (Arkitektura eta Abar) aldizkarien ale osoak irakurgai dagoz, azkenengo urteko zenbakiak ezik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!