Phenomena Experience ekimenak Kubrick eta Raimiren lanak proiektauko ditu Bilbon

Bizkaie! 2012-04-03 15:54   Barriak

Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren 18. edizinoaren barruan, Phenomena Experience saioa egingo dabe Bilbon, maitzaren 10ean. Madrilen eta Bartzelonan arrakasta handia izan dau ekimenak, eta Bilbon be halan izatea espero dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak.

Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren 18. edizinoaren barruan, Phenomena Experience saioa egingo dabe Bilbon, maitzaren 10ean. Madrilen eta Bartzelonan arrakasta handia izan dau ekimenak, eta Bilbon be halan izatea espero dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak. Fant zinemaldia maiatzaren 4tik 11ra bitartean egingo da Bilbon.

Nacho Cerdá zuzendariak bultzatutako ekimena da Phenomena Experience. 70, 80 eta 90 hamarkadetako filmez osotutako zinema-saio bikotxa da, orduko trailer eta iragarkiz horniduta. Bilboko Phenomena Experiencek bildurrezko zinemearen ale ezagun bi eskainiko ditu: Stanley Kubricken The Shining (El Resplandor, gurean) eta Sam Raimiren The Evil Dead (Posesión infernal II, hemen). Saio bikotxa izango da, eta 19:45etan hasiko da, Bilboko Alondigako Golem zinema-aretoan.

Phenomena Experience Bartzelonan sortu zan, 70, 80 eta 90eko film klasiko komertzialak berreskuratzeko asmoz. Pelikulekaz batera, musika eta beste osogai batzuk izaten dira. Saioaren aurkezlea Nacho Cerdá zuzendaria izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu