GetxoPhoto 2009, irailaren 10etik urriaren 11ra

Bizkaie! 2009-07-09 16:40   Kulturea

'Asiako Fikzioak' izenburupean, Txina, Japon, Hego Korea eta Taiwán-eko 20 egile ospetsu inguruk euren lana erakutsiko dabe Getxon. Wang Qingsong, Tomoko Sawada, Yao Lu, Myoung Ho Lee, Liyu+Liubo o Jiang Zhi dira egileetako batzuk eta euren izenak ezagunak ez iruditu arren, New York-eko MOMA, Bilboko Guggenheim, Gasteiz-eko Artium edota Paris-eko Palais de Tokyon zintzilikatu ditue euren obrak.

'Burdingintza paisaiak' Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan

Bizkaie! 2009-07-09 16:04   Kulturea

Fernando Calleja Bilbotarraren desagertutako Bizkaiko Labe Garaietan inspirautako 'Burdingintza paisaiak' pintura-eskulturen erakusketea dago ikusgai garagarrilaren 8tik urriaren 4a bitartean Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan.

Sarrera gehiago salgai Springsteenen Bilboko kontzerturako

Bizkaie! 2009-07-09 15:46   Musikea

Bruce Springsteenek & The E Street Bandek garagarrilaren 26an, domekan, 21:30etan, Bilbon emongo daben kontzertuaren ezaugarri teknikoak berraztertu ostean, antolatzaileek sarrera gehiago salgai jartea erabagi dabe Ticketmaster sarean.

Badator Bakioko XXIII. Musika Astea

Bizkaie! 2009-07-09 12:42   Musikea

Bakioko Udalak, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurten be Musika Astea antolatu dabe garagarrilaren 13tik 19ra. XXIII. edizino honetako kontzertu guztiak Bakioko Andra Mari eleizan izango dira, arratsaldeko 20:30ean.

Bizkaiko hainbat kirolari euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz

Bizkaie! 2009-07-09 11:42   Euskerea berbagai

Egitasmoaren helburu nagusia da gure hizkuntzearen erabilerea sustatzea kirol esparruan, batez be, eskola giroko kirolaren esparruan. Kontuak kontu, kanpainea urrian kaleratuko dan arren, sasoi honetan hasi dira ‘berotze-lanak’. Bart, luzatze-ariketei buruzko argazki-saio bat egin da Aixerrota boleibol-taldeko neskakaz.

Depeche Mode kartelburu dala, gaur hasiko da Bilbao BBK Live Jaialdia

Bizkaie! 2009-07-09 11:18   Musikea

Gaur arratsaldean hasiko da Bilbao BBK Live'09 Jaialdia Kobetamendin. Kontzertuen eremura sartzeko arratsaldeko 16:00etan zabalduko ditue ateak eta lehenengo kontzertua ordu erdi geroago hasiko da. Aurtengo jaialdia zabaltzeko ohorea Lain talde gipuzkoarrarena izango da.

Julian Celaya Loyola izentau dabe Euskal Gizataldeakazko Kanpo Harremanetarako zuzendari

Bizkaie! 2009-07-09 10:43   Euskaldunak munduan

Julian Celaya Loyola, Barakaldoko sozialista euskalduna, zuzendari komertziala eta instituzino eta enpresa munduan hartu-emon onak dituana izentau dau Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Gizataldeakazko Kanpo Harremanetarako zuzendari barri, aurreko gobernuan Josu Legarretak ia bi hamarkadaz bete eban postua beteteko.

Eskaintza barriak Euskaltzaindiaren webgunean

Bizkaie! 2009-07-09 10:31

1980 eta 2004 arteko 2.296 artikulu honezkero digitalizauta egozan eta Interneten eskuragai, baina orain, artikulu horreei OCR Optical Character Recognition (karaktere-ezagutze optiko) teknikea aplikau jake, eta holan, bertatik testua eskuratzea errazagoa da webguneko bisitariarentzat. Gainera, bilaketak egiteko euskarri hobea eskaintzen dau.

Lehenengo eta bigarren hezkuntzako 16.000 ikaslek hartu dabe parte

Bizkaie! 2009-07-08 15:51   Euskerea berbagai

Bilboko Udaleko Euskera Sailaren ekintzetan parte hartu dabe.

'Plentziako Tokiko Historia II. Jardunaldiak (1500-1812)' Plentzian

Bizkaie! 2009-07-08 15:24

'Plentziako Tokiko Historia II. Jardunaldiak (1500-1812)' Plentziako Goñi Portalen egingo dira garagarrilaren 9, 14 eta 15ean eta sarrerea dobanekoa izango da.

Rafael Sanz-Espert, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendaria, Wasbeko zuzendaritza kontseiluko kide izentau dabe

Bizkaie! 2009-07-08 14:52   Musikea

Rafael Sanz-Espert (Llombai, Valencia, 1960) 1987tik da alkarte honetako kide. 2002tik Bilboko Musika Bandako Zuzendari Titularra danak, Valentzian, Parisen eta Rotterdam egin zituan ikasketak. Valentziako izen oneko banda batzuetako zuzendari titularra eta zuzendari artistikoa izan da eta 30 urtetan jarduera pedagogiko handia izan dau.

Bilbok 26 Wi-Fi gune izango ditu garagarrilean

Bizkaie! 2009-07-08 14:08

Interneten doban ibilteko orain arteko 13 eremuak 13.000 lagun inguruk erabili ditue azken hiruhilekoan

Udalak egunotan inaugurau ditu garagarrilean zehar abian jarriko diran 13 Wi-Fi gune barrietako hiru (Castaños, San Adrian eta Ametzola); modu horretan, danetara 26 eremutan Interneten doban eta kable barik ibilteko aukerea izango da.

Azken agurra Poparen Erregeari

Bizkaie! 2009-07-08 11:01   Musikea

Momentu gogoangarriak eta emozinoz betetakoak bizi izan ziran bart Los Angelesen, berbarako, Mariah Careyk eta Usherrek alkarregaz eskainitako 'I'll be there' kantuaren bertsinoa, Queen Latifah, Lionel Ritchie zein Booke Shieldsen berbak edota Jermaine Jackson, Michaelen anaiak 'Smile', Charlie Chaplinen 'Tiempos modernos' filmeko 'Smile' kantua abestu ebanekoa.

Kirmen Uriberen poemak jarriko ditue irakurgai AEBetako hainbat kafetegi eta dendatan

Bizkaie! 2009-07-07 15:37   Euskaldunak munduan

Uriberen lanak, Estadu Batuetako hainbat poeta ezagunen olerkiakaz batera, Boston, New York, San Francisco, Chicago eta Los Angeles urietako hainbat kafetegitan jarriko diran pantailatan irakurri ahal izango dira.

Txekiako Points taldeak irabazi dau Getxoko 33. Jazzaldiko Talde Lehiaketako lehenengo saria

Bizkaie! 2009-07-07 12:52   Musikea

Aurten, 15.000 lagun hurreratu dira jaialdira

Italiako eta Danimarkako Vitale-Magatelli-Windfeld Trio izan da bigarren sariduna.

Bestalde, Lorenz Kellhuber izan da aurtengo jaialdiko bakarlari onena epaimahaiaren eretxiz. Kellhuber Tobias Meinhart Quartet taldeko piano-jotzailea da eta talde horrexek lortu dau Publikoaren Saria.

Fitok irailaren 15ean kaleratuko dau disko barria

Bizkaie! 2009-07-07 11:48   Musikea

Hiru urtez lan barririk aurkeztu barik egon ostean, Fito Cabrales eta bere taldeak, Fito&Fitipaldis, Antes de que cuente diez lanagaz bueltauko dira. Garagarrilaren amaieratik aurrera diskoaren lehenengo single-a entzungai egongo dan arren, lan osoa entzuteko irailaren 15era arte itxaron beharko da.

Madariaga Torretxeak dobako sarrerea izango dau garagarrileko eta abuztuko martitzen arratsaldeetan

Bizkaie! 2009-07-07 10:52

Busturiako (Bizkaia) Madariaga Torretxean kokatuta dagoan Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak ateak zabalduko ditu gaur eta holan egingo dau garagarrileko eta abuztuko martitzen guztietan, 18:00etatik 20:00etara sarrerea doban eskainiz. Ekimen honegaz, Madariaga Torretxeak aisirako proposamen desbardinak indartu nahi ditu opor-denporaldian.

Europako Batzordeak 'erasmus' ikasleek euskeraz ikasteko diru-laguntzinoa eskainiko dau

Bizkaie! 2009-07-06 17:38   Euskerea berbagai

Etengabeko Ikaskuntzaren Programako Batzordeak aitatutako hiru hizkuntzak Erasmus programan eskaintzen diran hizkuntza-ikastaro trinkoen hizkuntza-zerrendan barneratzeko erabagia hartu dau. Neurria 2010-2011 ikasturtetik aurrera izango da indarrean.

Avignoneko Jaialdiko egitarauak L’Alakran konpainiaren antzezlan bat aurkeztuko dau

Bizkaie! 2009-07-06 16:33   Kulturea

Avignoneko Antzerki Jaialdiak bere egitarauan aurten ‘Kaïros, sisífos y zombis’ antzezlan euskal–suitzarraren eta Comédie de Genéveren arteko koprodukzinoa sartu dau, BAD Bilboko Antzerkia eta Dantza Jaialdiaren laguntzinoagaz, azken edizinoan estreinautakoa.

Lekeitio, kale-arteen itsasargia

Bizkaie! 2009-07-06 16:10   Kulturea

Garagarrilaren 10, 11 eta 12an, Lekeitioko XX. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia (9 konpainia eta 13 emonaldi) ospatzeko elementua sua izango da; sua izango da aurtengo protagonista nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)