Gernikako bonbardaketearen nazinoarteko oihartzuna aztergai, 75. urteurrenean
2012-03-16 13:20Gernika Gogoratuz bakearen ikerketa zentroak Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena dala-eta antolatuko dituen ekitaldiak aurkeztu ditu. Berbaldiez gan, jardunaldiak eta topaketak atondu ditue apirilaren 24tik aurrera.

Gernika Gogoratuz bakearen ikerketa zentroak Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena dala-eta antolatuko dituen ekitaldiak aurkeztu ditu. Berbaldiez gan, jardunaldiak eta topaketak atondu ditue.
Apirilaren 24an eta 25ean, mundu osotik etorritako adituek Gernikako bonbardaketeak nazinoartean izan eban oihartzunaren ganean jardungo dabe Gernikako bonbardaketea eta bere nazinoarteko oihartzuna sinposioan. Erasoan parte hartu eben herrialdetako ordezkariek abiatuko ditue berbaldiak: Alemaniatik, Nurembergeko Unibersidadeko Walther Bernecker; eta, Italiatik, Turineko Unibersidadeko Angelo D'Orsi. Beste alde batetik, María Rosa Madariagak, Nicholas Rankinek eta Xabier Irujok bonbardaketeak Marokon, Britainia Handian eta AEBetan izan eban eragina aztertuko dabe.
Apirilaren 25ean, Tarragonako Unibersidadeko Alberto Roigek Frankismo sasoiko ondorioak izango ditu berbagai, EHUko Santiago de Pablok boinbardaketea eta zinemearen arteko loturea aztertuko dau, eta Gernikako Aldaba aldizkariko kazetariek memoria historikoaz jardungo dabe.
Sinposioaren ostean, apirilaren 26tik 28ra bitartean, Kulturea eta Bakearen Nazinoarteko Jardunaldiak egingo dira, eta hilaren 27tik 30era, Kontzientziadun Lekuen Europar Topaketea.
Ekitaldien ganeko informazino gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!