Hamaika.tv gunea barriztau egin dabe

Bizkaie! 2012-03-19 13:29

Hiru urte beteko ditu laster Hamaika telebistak, eta urteurrenaren harira, webgune barria estreinau dau. Hamaika.tv gunean hainbat hobekuntza egin ditue, diseinuan eta edukietan.

Hiru urte beteko ditu laster Hamaika telebistak, eta urteurrenaren harira, webgune barria estreinau dau. Hamaika.tv gunean hainbat hobekuntza egin ditue, diseinuan eta edukietan. Erakargarria, dinamikoa, nabigatzeko erraza, diseinu sinplea eta erakargarria eta mamitsua, atalen osoketa landua nabarmendu ditue Hamaikako iturriek. Internetek eten barik biziten eta eguneratzen dauen erritmoa segidutea gatxa dan arren, beharrezkoa da egokitzea, ganeratu dabe.

Hasierako orrian edukiaren antolaketea aldatu egin dabe; orain, telebisinoko edukiak, bideoak, dira protagonista. Bideo barriak, ikusienak eta nabarmendutakoak bistaratu daitekez. Eta, ezkerretik eskoira, gaurko eta biharko programazinoan konsultau daiteke, goizekoa, arrastikoa eta gauekoa.

Albisteen atalean, egunean sortzen diran barri esanguratsuenak eskainiko ditue, eta iluntzeko Bat eta Bat saioaren aurretik ikusi ahal izango dira. Orriaren behealdean, atal barri bat ipini dabe, gune berezia daukana: Ikusleen Txokoa. Hamaika telebistearen ikus-entzuleen parte hartzea bermatzeko, txoko berezitu bat sortu dogu jenteak bere bideo zein argazkiak bialtzeko, azaldu dabe. Webgunean ez eze, bideook telebisinoan be eskainiko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu