Topaguneko tokiko komunikabideek Tokikom enpresea abiatu dabe

Bizkaie! 2012-03-19 11:47

Topagunea euskera alkarteen federazinoko 19 komunikabide bazkideek eta Topaguneak berak Tokikom enpresea sortu dabe. 2009an hasitako bideari segiduz, enpresa barria tokiko hedabideen etorkizuna alkarlanean diseinetako tresnea izango dala adierazo dabe arduradunek.

Topagunea euskera alkarteen federazinoko 19 komunikabide bazkideek eta Topaguneak berak Tokikom enpresea sortu dabe. 2009an hasitako bideari segiduz, enpresa barria tokiko hedabideen etorkizuna alkarlanean diseinetako tresnea izango dala adierazo dabe arduradunek.

Sasoi gatxak dira hedabide guztiontzat, eta aurrera egitekotan ezinbestekoa da bizkor mobidutea, esan eben aurkezpenean. Tokikomek hiru betebehar nagusi izango ditu: esparru komunak eregi eta kudeatzea (publizidadea, produkzinoa, teknologia, trebakuntzea, barruko komunikazioa...); komunikazino sendoa sendoa lortzea euskerazko komunikabideekaz eta erakundeekaz; eta, toki hedabideen integrazino posiblearen diseinua proponodutea eta horren inguruan adostasuna eregitea. Mobimentu honegaz, tokiko hedabideek, barruko kohesinoa lantzeaz gan, Euskal Herrian martxan hasi dan euskal komunikabideen arteko alkarlana erraztu nahi dabe.

Aurkezpenean azaldu ebenenez, Tokikomek eginkizun zehatzak izango ditu: publizidade komunaren kudeakea, tokiko hedabideentzako plataforma digital bateratua… Gainera, gogoeta prozesua be abiatu gura dabe: Hedabideok helburu baino, tresna lez ulertuta, funtsezko galdera bati erantzun nahi deutso soziedade eratu barriak: Zelako egitura komunikatiboa behar dau euskal hiztun komunidadeak mundu globalean komunidade lez bizirauteko?.

Ez da lan erraza izango, horregaitik Tokikomen lehenengo lan publikoetakoa itauna erantzuteko jardunaldiak antolatzea izango da. Bagilean egingo ditue jardunaldiok, HUHEZIgaz alkarlanean. Emoitzak kontuan hartuta, udagoienean tokiko hedabideen arloa berrantolatzeko lanean hasiko da Tokikom.

Tokikom ekimenak harrera sano ona izan dauala, nabarmendu dabe arduradunek. 19 alkartek sinatu dabe enpresearen eraketea, baina ateak zabalik dagoz gero hurreratu nahi dabenentzat.

Topaguneagaz batera, ondoko alkarteak dira Tokikomen bazkide sortzaileak: Totoan, Ukberri.net , BLB, Bizarra Lepoan, Durangaldeko Herri Komunikabideak, Pausumedia, M. Larramendi, Goiena, Baleike, Elgoibarko izarra, Bierrik, Galtzaundi, Uztarria, Aiaraldea.com, Dobera, Mailope, Noaua, Pil-Pilean eta Ttakun.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu