'Guggenheim+' ekimenak museoko bazterrik ezkutuenak erakutsi ditu
2012-03-16 14:00 KultureaMuseoko leku ezezagunenak erakutsiko ditu Guggenheim+ ibilbide bereziak, izan be bisitariek ikusten ez dituen txokoak agirian geratuko dira. Guggenheim+ bisitaldia martiaren 30etik aurrera egongo da salgai, hiru hizkuntzatan, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Ez dabe euskerazko bisitaldirik aurreikusi.
Museoko leku ezezagunenak erakutsiko ditu Guggenheim+ ibilbide bereziak, izan be bisitariek ikusten ez dituen txokoak agirian geratuko dira. Guggenheim+ bisitaldia martiaren 30etik aurrera egongo da salgai, hiru hizkuntzatan, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Ez dabe euskerazko bisitaldirik aurreikusi.
Ekimenaren aurkezpenean azaldu dabenez, bisitaldiak prestetako Basquetourren lakindetzea izan dau Guggenheim museoak, Euskadiko TOP esperientziak egitarauaren barruan.
Esperientzia berezia bizi nahi dabenetzako egokia da, nabarmendu dabe aurkezpenenean. Bisitariek erakusketa bat zelan atontzen dan ikusiko dabe, goi-mailako jatetxe baten ezkaratzera sartuko dira, eta goialdetik begiratuko deutsie Frank Gehryk diseinautako eraikinaren bolumen eskultorikoei.
Publiko guztietantzako jarduerea prestau dabe, eta 12 urtetik aurrerako umeek be parte hartu leikie. Ordu bi eta erdian, erakusketa baten antolaketearen barri jasoko dabe; horretarako erakusketa tajutzen den guneetara joango dira, artelan batek jatorrizko kokalekutik areto bateko erakusketa-guneetara egindako bidaia ikusiko dabe, eta arteari eta bere testuinguruari beste modu dibertigarri batean begiratzeko aukeera eukiko dabe. Horrezaz gan, bisitarien segurtasuna bermatzeko instalazinoak ikusiko ditue. Modu berean, Nerua jatetxean, Josean Alijaren non eta zelan lan egiten dauen ikusik dabe.
Bisitaldiak bariku (ingelesez), zapatu (gaztelaniaz) eta domeketan (frantsesez) egingo ditue, martiaren 30etik abenduaren 30era. Ibilbide guztiak 10:00etan hasiko ditue. Erreserbau egin behar da derrigor, www.guggenheimplus.es webgunean edo 944 35 90 90 telefonoan. Bisitaldien prezioa 75 eurokoa da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!