25.000 atxikimendu jaso ditu .eus domeinuak
2009-07-01 12:08Interneten .eus domeinua lortzeko lanean dabilen PuntuEus Alkarteak bere ibilbideko lehen urte erdiaren emoitzak azaldu zituan atzo. 25.000 atxikimendu eta 30 elkarteren babesa lortu ditu alkarteak 2009ko hasieratik gaur arte www.puntueus.org webgunearen bitartez.
Udako ikastaroek ipuinaren egoerea euskal literaturan aztertuko dabe
2009-07-01 11:56 KultureaEgungo ipuingintzea izenburupean, garagarrilaren 1etik 3ra egungo euskerazko literaturan ipuingintzearen egoerea aztertuko da Bilbao Arte eta Kulturan (BAK).
'The naked Flame', Ivan Julian & Capsularen barriena
2009-06-30 18:40 MusikeaAurkezpen kontzertua Andoainen pasa dan bagilaren 20an eskaini ostean, Frantzian sei kontzertu emon eta Santoñan eta Gijonen be jo ostean, Bermeoko Aritzatxu Rock Free Jaialdian izango da Ivan Julian & Capsularen lan barria zuzenean ezagutzeko aukerea. Hitzordua, garagarrilaren 18an izango da, Bermeoko Pergolan, hain zuzen be.
Liburuak kalean Getxon
2009-06-30 17:27 KultureaDanetara, 2.000 liburuz osotutako liburu-funtsa eskainiko jako publikoari: eleberriak, ipuinak, komikiak eta bestelakoak izango ditue eskura. Era berean, eguneko prentsa be topauko dabe hurreratzen diranek. Azken finean, udarako eta, berenberegi umeentzat aproposak diran irakurgaiak kaleratzea da ekimen honen helburu nagusia.
Liburuak Bilboko ugerleku eta parkeetan eskura Udal Liburutegi Sarearen eskutik
2009-06-30 12:27Bilboko Udal Sarea osotzen daben liburutegiek ‘Udako liburutegia’ izeneko udako programea abiarazo dabe zortzigarren urtez. Ekimen honen helburua hilebete honeetan liburutegietan gordeta egoten diran liburuak bilbotarrakana helarazotea da, kanpoaldeko eszenatoki desbardinetara eroanez.
Borja Cobeaga zinegileak Bilbon aurkeztu dau 'Pagafantas' izeneko bere lehen film luzea
2009-06-29 18:41 Barriak Zine aretoetan garagarrilaren 3an izango da ikusgai 'Pagafantas' filmaGaztea izan arren, Borja Cobeaga (Donostia, 1977) zinema munduko egilerik nabarmenenetakoa da dagoeneko; 2007an Oscarretarako izentapena jaso eban ‘Éramos pocos’ film laburragaitik eta 2001eko Goya sarietarako hautagai izan zan ‘La primera vez’ lanari esker esker. 'Pagafantas' filmagaz, Kritikearen Saria lortu dau Malagako Zinema Espainiarraren Jaialdiaren azken edizinoan.
IKAk eta Topaguneak mintzapraktika egitasmoak garatzeko hitzarmena sinatu dabe Oionen
2009-06-29 18:06 Euskerea berbagaiIKA euskaltegien koordinakundeak eta Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak hitzarmena sinatu dabe Oionen. Nafarroako eta Arabako zenbait eskualdetan euskera alkarteen eta euskaltegien artean dagoan loturea babestu eta sendotzeko egindako hitzarmena da. IKAren izenean Andoni Landak eta Topagunearen izenean Jasone Mendizabalek sinatu dabe.
Jon Idigoras ermuarra da Manuel Balsa 'El Ruso' Lehiaketearen lehen saritua
2009-06-29 17:47 sariak-autortzakEpaimahaiak, Balsa bertan izanik, 1.000 euroko saria Jon Idigoras ermuarraren akuarelak merezidu dauela erabaki dau. Pintore amateur honek bere pinturan trebetasun handiz erakutsi ditu Martzana kalean eguerdiko argiaren eta itzalen efektuak.
Bizkaiko Aldizkari Ofiziala era digitalean baino ez da argitaratuko eguaztenetik aurrera
2009-06-29 17:292000tik, BFAk aldizkariaren formatu bi erabili ditu, baina teknologia barrien aurrerapenak aldizkaria web-orrian bakarrik mantentzea eragin dau. Webgune horretan, arinago eta azkarrago bilatu ahal izango da informazinoa eta dokumentuak kopietako eta datu-basean gordeteko aukerea be egongo da.
Sara Estevezentzat Euskal Kazetarien Alkartearen Euskal Kazetariak Saria'09
2009-06-29 15:44 sariak-autortzakEuskal Kazetarien Alkarteak irratigintzan 38 urtetik gora egin dituan Sara Estevez kazetari beteranoa saritzea erabagi dau. Euskal Kazetariak Sariaren II. edizinoa da aurtengoa eta aitatu horreetan urteetan kaleko erreportari moduan zein estudioetan kazetaritzako arlo guztietan behar egin dau Estevez and.ak.
Sexty Sexers talde nafarrak zigilu estadubatuar bategaz kaleratuko dau 'Hero Mantra' disko barria
2009-06-29 14:41 MusikeaDiskoa AEBetan editauko dabe, Volcom Entertainment zigiluaren bitartez. Gainera, 'Hero Mantra' Europan be banatuko da, eta horrek ateak zabalduko deutsoz talde nafarrari nazinoarteko publiko zabalagora heltzeko.
Patxi Usobiaga eta Irati Anda Txinara doaz datorren astean, Munduko Eskalada Txapelketan parte hartzeko
2009-06-29 14:24 Euskaldunak munduanBi eskalatzaileek garagarrilaren 4an eta 5ean egingo diran finaletara heltzeko itxaropenagaz dagoz, baina horren aurretik, garagarrilaren 2an hasita jokatuko diran kanporaketak gainditu beharko ditue.
Bilboko Kalealdia'09, Kaleko Antzerki eta Arteen X. Jaialdia garagarrilaren 1etik aurrera
2009-06-29 12:33 KultureaUdaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen honetako ohitureari jarraituz, emonaldiak Kale Nagusiko oinezko eremuan egingo dira garagarrilaren lehen astean, eta bigarrenean, ikuskizunak Zazpi Kaleetako plazetan antzeztuko dira.
Olatz Simon EiTBko kazetariak jaso dau Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia
2009-06-29 11:46 sariak-autortzakSimonek, saria hartukeran, ohorea bikotxa dala azaldu dau. Euskaldun barria da, eta euskeraz egindako lanagaitik saria jasoteak poztu egin dau kazetaria. 'Euskerea ez da nire ama hizkuntzea. Etxean inork ez ekien euskeraz'.
Guggenheim museoa zabalik egongo da udako astelehenetan
2009-06-26 15:08 KultureaGuggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da udako astelehenetan datorren bagilaren 29tik aurrera, 10:00etatik 20:00etara, pinakoteka bilbotarreko arduradunek prentsa ohar baten bidez gaur jakinarazo dabenez.
Farrah Fawcett aingeruen erreinura joan da
2009-06-26 11:57 Barriak'Charlie´s Angels' telesailak ezagun egin eban Hollywoodeko 70. hamarkadako aktore ezaguna Santa Monikako (Los Angeles, AEB) ospitale batean hil da, azken hiru urteotan uzkiko kantzerraren kontra burrukan ibili ondoren.
Michael Jackson hil da
2009-06-26 10:28 Musikea'Pop musikearen Erregea' eta inoiz ale gehien saldu dituan diskoaren egilea -Thriller-, hil da bart Los Angelesen (AEB), 50 urte zituala. Medikuek bihotzekoak jota eta arnasik hartu barik topau eben etxean eta, ondoren, ospitalean hil da.
'Izarren argia' grabetan hasi dira Azpeitian
2009-06-25 18:57 Barriak'Izarren argia'-ren filmaketea, 2,2 miloe euroko aurrekontuagaz, sei astetan amaitzea espero dabe, eta Azpeitia, Hondarribian eta Artikutzan egingo da errodajea. Zuzendariaren asmoa 2010eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta aretoetan eskaintzea da.
Koldo eta Esti getxoztarrak Faborez 03 trikitixa bilduman
2009-06-25 17:49 MusikeaFaborez bildumearen hirugarren alea kalean da. Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak orain bi urte abiatutako egitasmoari eutsita, lau trikiti-bikote alkartu ditu Faborez 03 diskoak. Hego zein Ipar Euskal Herriko partaideak dituan azken lan honek, joteko molde eta kantu-era desbardinak batu ditu.
BiscayTIK ekimenaren bizkaia.eu posta-sistemea martxan dago
2009-06-25 15:14Honako honeek dira, laburrean, BFAk aurkeztutako posta elektronikoaren ezaugarriak: dobakoa da erabiltzailearentzat; mezuak bialdu eta jasoteko aukerea emoten dau; postontziaren edukia 5-GBekoa da; kontaktuak kudeatzeko aukerea emoten dau; zereginen egutegia dauka; euskeraz eta gaztelaniaz dago; irisgarritasunerako A bikotxa dauka, ezintasunen bat dabenek erabili ahal izateko; eta ez dauka publizidaderik.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...