Miren Asiainek irabazi dau VI. Etxepare Saria

Bizkaie! 2012-03-07 11:50   sariak-autortzak

Miren Asiain iruindarrak sortutako Hara! albumak irabazi dau VI. Etxepare Ilustrazino Saria. Egileak berak egin ditu bai irudiak bai testua be. 6.000 jasoko ditu Asiainek, ganera lana aurton argitaratuko dau Pamiela etxeak. Edizino honetan 16 lan aurkeztu dira.

Epaimahaiko kide izan dira Patxi Zubizarreta eta Iñaki Agirrezabal idazleak, eta Mikel Valverde eta Jon Zabaleta ilustratzaileak. Magiaz betetako istorioa dala nabarmendu dabe epaimahaikideek. Hainbat teknika erabili eta nahastau ditu egileak. Bisualki personalidade handia dauka, azaldu dabe.

Uxue ALberdi idazlearen eta Aitziber Akerreta ilustratzailearen Txikiak zaretenean lanak epaimahaiaren aitamen berezia jaso dau. Testu ausarta eta ilustrazino bikainak"dirala azpimarratu dabe. Pamiela argitaletxeak hau be aurton plazaratzeko asmoa dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu