Euskerea, gazteak eta parte-hartzea izango ditue berbagai Durangon urriaren 8an
2009-09-30 13:05 Euskerea berbagaiEuskera, gazteak eta parte-hartzea, horrexek izango dira 'EuskaraGAZ parTE hartuz' jardunaldiko hiru ardatzak. Izan be, Elhuyar Aholkularitzak alor horreetan izandako bizipenak partekatu nahi ditu ganerako eragileakaz.
Fermin Leizaola Calvo etnografo eta ikerlariak jaso dau Gipuzkoako Foru Aldundiko I. Ondare Saria
2009-09-30 11:40 sariak-autortzakLehenengo aldiz emon dan Ondare Sariagaz, Gipuzkoan hainbat gizon eta emakumek lurraldean oparoa dan kultur ondarea balioan jarteko urtetan eginiko ahalegina eskertu nahi dau Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Euskal ikus-entzunezkoak nazinoarteko merkaduetan zabaltzeko diru-laguntzinoak eskainiko ditu EJk
2009-09-29 17:38 BarriakEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikus-entzunezkoen sektorea osotzen daben enpresek nazinoarteko ikus-entzunezko merkaduetan parte hartzeko laguntzen neurriak arautzen dituan agindua onartu dau. Niniak programearen helburua da Euskadiko produktore eta banatzaile independenteei laguntzinoa emotea nazinoarteko ikus-entzunezko ekitaldietan parte hartzeko.
Bilbok Miguel de Unamuno omendu dau bere jaiotzearen 145. urteurrenean
2009-09-29 15:43 sariak-autortzakBilboko Udalak Miguel de Unamuno idazle eta filosofo bilbotarraren jaiotza gogoratu dau gaur; 145. urteurrenean, eguerdiko 12:00etan, urteroko omenaldirako eszenatoki bihurtu da Miguel de Unamuno plazea, eta lorak, ohorezko aurreskua eta Bilboko alkate Iñaki Azkunaren adierazpen instituzionala eskaini jakoz.
Fernando Truebaren 'El baile de la victoria' Oskarretarako hautagai
2009-09-29 15:26 BarriakEspainiako Zine Akademiak Fernando Truebaren 'El baile de la victoria' aukeratu dau Oskar sarien 82. edizinoan Espainia ordezkatzeko. Gainera, aurten barrikuntza legez, Zine Akademiak jakinarazo dau Iberoamerikako film onenerako hautagaia be izango dala Mexikoko Ariel sarietan.
Leonardo Di Capriok produzidutako 'The 11th hour' dokumentala eskainiko dabe EHUn, Leioan
2009-09-29 14:24 BarriakLeonardo Di Caprio aktore estadubatuarrak produzidu eta iruzkinduriko 'The 11th hour' dokumentala eskainiko dau urriaren 7an Euskal Herriko Unibersidadeko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak, Leioako campuseko Paraninfoan. 95 minutuko dokumental honetan, Lurreko bizitza sistemak dituan arazo larriak eta berotze globalaren ondorioak azaltzen dira.
Tim Robbins-ek zuzendutako '1984' antzezlanagaz ekingo deutso Arriaga Antzokiak 2009-2010 programazinoari
2009-09-29 11:03 KultureaArriaga Antzokiko antzerki-programazinoari urriaren 6an eta 7an ekingo jako '1984' antzerki lanagaz; izen bereko George Orwell, idazlearen eleberri hausle eta mitikoan oinarrituta dago. Tim Robbins aktore ezaguna da '1984' muntaiaren zuzendaria, baita Los Angelesko Actors Gang antzerki-konpainiako zuzendari artistikoa be orain dala 22 urtetik.
Rammstein taldeak zemendiaren 14an BECeko Bizkaia Arenan eskainiko dauen kontzerturako sarrerak agortu dira
2009-09-28 18:37 MusikeaRammsteinek urriaren 16an kaleratuko dau 'Liebe ist für alle da' izenburuko disko barria, taldearen ibilbideko zortzigarrena, baina aurretik 'Pussy' aurrerapen kantua eta bideoklipa argitaratu ditu, polemika handia sortuz, sexu esplizituko irudiak erakusten ditualako bideoklipak.
Bilbok biltzar eta turismo mailako eskaintzea aurkeztuko dau asteon Chicagon eta Bostonen
2009-09-28 18:02 Euskaldunak munduanChicagon eta Bostonen lortu nahi dan helburua merkatu-kuotea handitzea da, AEBetan Bilbo biltzar eta pizgarrien arloko uri bezela aurkeztuz, alor horretan sartu, Europa mailan leku ona lortu eta Espainiaren iparraldeko pizgarri eta biltzarren arloko bidaietan lehen uria izateko.
Eguaztenean ikusiko dogu aurtengo Durangoko Azokea iragarriko dauen kartela
2009-09-28 17:55 KultureaDurangoko Azokako arduradunek aurtengo edizinorako aukeratu dan kartela ezagutzera emongo dabe irailaren 30ean, 11:30ean Landako gunean egingo dan prentsaurrekoan. Aurten, hirugarren urtez, kartela lehiaketa bidez aukeratu da. Danetara 55 proposamen jaso dira, igaz baino 20 gehiago.
New York, Sizilia eta Lisboako gomuta eta inpresinoak saritu ditu Bidaiariaren Txokoa Postal Lehiaketeak
2009-09-28 15:04Beñat Romera Bilbotarra izan da lahenengo saria jaso dauena New Yorken inguruko bere inpresinoak kontetan ditualarik. Sagar Handiko hormigoizko kale jentetsuak goraipatzen dituan testu poetiko bat idatzi dau, estilo espresionistako skyline newyorkdarraren ilustrazinoagaz.
'Hirekin mundura lelopean', euskerea, ikastolak eta Mikel Laboa bat eginik Donostian
2009-09-28 11:54 Euskerea berbagai'Hirekin mundura lelopean', urriaren 4an Donostian ospatuko da Kilometroak'09, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Zurriola ikastoleak eta Barandiaran Lizeoak sei kilometro eta erdiko ibilbidea, sei gune eta egitaraua potoloa antolatu ditue.
Kritikea eta kazetariak pozik geratu dira aurtengo Zinemaldiko sariakaz
2009-09-28 11:36 BarriakAmaitu da Donostiako Zinemaldia eta giro bikainagaz esan jako agur aurtengo edizinoari, izan be, epaimahaiak Urrezko Maskorra Lu Chuan zuzendari txinatarraren City of Life and Death filmari emoteko erabagia txalotu egin dabe kritikariek eta kazetariek, baita Laurent Cantet epaimahaiburuak ingelesez irakurritako irabazleen zerrenda osotzen daben ganerako sari gehienak be.
Bilboko Udal Musika Bandak kontzertu bategaz zarratuko dau VI. Zuzendaritza Ikastaroa
2009-09-25 15:54 MusikeaBilboko Udal Musika Bandak datorren domekan, hilaren 27an, Zuzendaritza Ikastaroaren seigarren edizinoari amaierea emongo deutso eta ikastaroan parte hartu daben zuzendari nabarmenenek ikuslegoaren aurrean bilbotar bandea zuzentzeko aukerea izango dabe ikastaro amaierako ekitaldi nagusi honetan.
Art After Dark barriro be Guggenheim Bilbao Museoan
2009-09-25 14:12 MusikeaGaur, hilak 25, barriro hasiko dira Art After Dark gaueko saioak Guggenheim Bilbao Museoan. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatuak, saio horreetan artea eta nazinoarteko DJ ospetsuen musikea buztartzen dira.
111 Akademiak 'Literaturearen bideak etorkizunean' jardunaldiak antolatu ditu
2009-09-25 13:39 jardunaldiakJardunaldi honeek 111 Akademiak literatura eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatzeko preparautako egitarauaren barruan antolatu dira, Elkar Aretoen lankidetzeagaz. Helburua literatureak etorkizunean har leiken norabideari buruz hausnarketea egitea da.
Lekeitio eta Biasteri arteko ‘Ardao eta Arrainaren Ibilbidea’ berpiztuko dabe
2009-09-25 11:51Antxinako ekintza eta jazoerek Lekeitio eta Biasteri oraindino be lotuta mantentzen ditue. Udalerrien artean 130 kilometro egon arren, Kantauriko itsas portuen eta Arabako Errioxaren arteko antxinako mandazain bidea dira lotura hori mantentzen dabenak. Ibilbide hori, ‘Ardao eta Arrainaren Ibilbidea’ izenekoa, barriro errekuperau eta Lekeitioren eta Biasteriren arteko hartu-emonak barriro ezartzea erabagi dabe udalerri bakotxeko arduradunek.
Javier Tolentino eta Chris Evans kazetariak saritu ditu Eusko Jaularitzeak
2009-09-25 11:28Sari horregaz Eusko Jaurlaritzak urtero Zinemaldiaz arduratzen diran kazetariak animau nahi ditu, lehiaketan parte hartzen daben filmen proiekzinoa zabaltzeaz gan, Euskadiko turismo-sektorearen kalidadearen barri be emon daien: gastronomia, kulturea, jentearen nortasuna eta abar. Jaurlaritzarentzat errekonozimendu hori apustu barri bat da Euskadiko turismoa sustatzeko ahaleginean.
DBHko ikasleei zuzendutako Zernola Olinpiadea abiarazo dau Elhuyar Fundazinoak
2009-09-25 10:37Olinpiadan parte hartzen daben ikasgelek zientzia eta teknologiaren ganeko bost proba gainditu behar ditue. Gela bakotxak blog bat izango dau, eta hor jarri behar ditue proben ebazpenak. Proba onena egin dauen ikasgeleak saria jasoko dau, gelako ikasle guztientzat, eta olinpiadearen amaieran puntu gehien dituen bost ikasgelek sari berezia jasoko dabe.
Agirre lehendakariari omenaldia bere heriotzearen 50. urteurrenean
2009-09-24 15:50Helburuak ondokoak dira: Agirre lehendakariaren figurea sozializetea; Agirrek irudikatzen dituan printzipioak eta balioak, XXI. mendeko politikagintzan eta gizartean bete-betean indarrean dagozan printzipioak eta balioak sozializetea: demokrazia, askatasuna, humanismoa, justizia soziala, europazaletasuna, espiritu unibersala, aniztasuna, autogobernua, indarkeriarik eza, bakea eta alkarrizketea; eta azken helburu legez, herritarren partaidetzea sustatzea.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...