Eikenek oinarri teknologikoko enpresetarako marka barria eroango dau Madrilgo Broadcast-era
2009-10-28 14:29Zemendiaren 3tik 9ra Madrilen ikus-entzunezkoen teknologiari buruz egingo dan Broadcast'09 azokan, 'Basque Audiovisual Services + Tech' marka barria aurkeztuko dau Eikenek, oinarri teknologikoko zerbitzuak eskaintzen dituen euskal ikus-entzunezkoen sektoreko enpresak batuz.
Gaueko tximeletak kantari
2009-10-28 14:17 MusikeaPiztiak taldeak 'Gabeko kalapitxixak' proiektuaren lehenengo emoitzea aurkeztu dau gaur Bilbon, proiektuaren izen bereko diskoa. Diskoa autoprodukzinoa da, film laburra, bideoklipa, pintura-erakusketea eta making off bat ekarriko ditualako gero eta 'ekimen bakotxari daukan garrantzia emon gura izan deutsagu pausu guztiak geuk landuta'.
Bilboko Artelan Berreginen Museoaren 'Artelana bere testuinguruan' berbaldi-zikloa hastear dago
2009-10-28 11:09 jardunaldiakBilboko Artelan Berreginen Museoak bere bildumako pieza nagusiak sakonago ezagutzera bideratutako 'Artelana bere testuinguruan' berbaldi zikloko denporaldi barria hasiko dau bihar, urriak 29, eta Hammurabiren Kodea eskulturea izango da lehenengo saioko protagonistea. Egitarauaren helburua ikusleak artera hurreratzea da, eskulturak aztertzen dituen eta aztertutako artelan horreek museoan dagozan ganerakoakaz lotzen dituen bisiten bitartez.
Artezblaik Carles Battleren ‘Bartzelona ahaztu’ 2008ko Premi Born sariaren irabazlea argitaratu dau
2009-10-28 11:06 KultureaArtezblai argitaletxeak, Antzerki Testu bildumearen barruan, Carles Batlleren ‘Olvidar Barcelona’ euskeraz argitaratu dau, Menorcako Cercle Artistik-ek antolatzen dauen Premi Born sariaren igazko irabazlea. Iñaki Ziarrustak egin dau ‘Bartzelona ahaztu’ lanaren itzulpena.
Euskal Herriari buruzko liburu bat plazan, Zekine Türkeri kazetari kurduaren eskutik
2009-10-28 10:53Ez da arrunta Euskal Herriari buruz liburu bat argitaratzea Turkian, baina orain gitxi horreetako bat eskuratu dau Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekak. 'Bask meselesi: bir tarih, bir otonomi, bir sorum (Euskal auzia: herri bat, autonomia bat, historia bat) liburuaren egilea Zekine Türkeri kazetari kurdua da
Xabier Letek jaso dau Euskadi Literatura saria
2009-10-27 14:11 sariak-autortzakLetek Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) lanagaz irabazi dau saria, euskerazko literatura modalidadean. Lanaren klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskursiboa goraipatu ditu epaimahaiak.
Frantzia, Txekiar Errepublika eta Lituaniako taldeak izango dira Getxoko 29. Aste Koralean
2009-10-27 11:07 MusikeaAste Koralaren ardatza taldeen errepertorio zabala da; entzuleek konposizino klasikoez, garaikideez, herritarrez eta erlijino musikeaz gozetako aukerea izango dabe. Konbidautako taldeen kalidadea nabarmentzekoa da, nazinoartean izandako arrakastek bermatzen dabe hori. Ekimena zemendiaren 28tik 30era bitartean egingo da.
XI. BAD Jaialdiak arte eszenikoetako barrikuntzearen eta abangoardiaren aldeko apustuari eutsi deutso
2009-10-26 14:49 kulturbizBAD'09 Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimenean, aurten, hogei bat ikuskizun programau dira, erabateko sei estreinaldi, Estaduan lehenengo aldiz taularatuko diran sei antzezlan eta Euskadin debuta egingo daben beste hamar muntaia tarteko dirala.
Urriaren 30ean hasiko da Udagoieneko Osteraren hamargarren edizinoa
2009-10-26 14:23 kulturbizZortzi emonaldik osotuko dabe hamargarren Udagoieneko Ostera: Lor eta Eraso rock taldeak, Mirande Kabareta, Anari, Mursego, Sorkun, Keu Agirretxea, Kerobia, Komeriaren Klubeko sei aktoreak, DJ Oleaktiff, Ruper Ordorika eta Ken Zazpi.
'Lurmentzean', Peru Abarka 2009ko Album Saria plazan honezkero
2009-10-26 14:08 KultureaSaria Markina-Xemeingo Udalaren eta Gero Argitaletxearen alkarlanaren emoitzea da, euskerazko Album formatuaren aldeko apustua. Gainera, antolatzaileek adierazo dabenez, album formatua ez da umeei bakarrik zuzendutako liburu mota bat, nagusiok be formatu horregaz itzel disfrutau geinkelako.
Elorrioko Arriolako XX. Jazz Blues Jaialdia Zemendiaren 12tik 22ra
2009-10-26 10:59 MusikeaDanetara, sei hitzordu izango dira zemendiaren 12tik 22ra. Bost blues talde eta bakarlari (Spikedrivers, Bluedays, Wilko Johnson + Benjamin Tehoval eta Chilis con carne) eta jazz estiloko beste hiru talde (Zemendiaren 12an jaialdiari hasierea emongo deutson Mina Agossi Trio, Miralta, Sambeat & Kamaguchi trio eta Points txekiar taldea).
Bilboko Juan Mateo Zabala euskaltegiak bere 25. urteurrena ospatuko dau
2009-10-26 10:20 Euskerea berbagaiBilboko Juan Mateo Zabala euskaltegiak 25 urte beteko ditu aurten eta urteurren hori ospatzeko ekintza batzuk antolatu ditu Bilboko Udaleko Euskara atalaren eta Ipar Kutxaren laguntzaz urriaren 27, 28 eta 29an. Ekitaldiak Bilboko La Casilla plazan jarriko dan karpa batean izango dira.
8.200 lagunetik gora hurreratu dira III. Mangamor Jaialdira
2009-10-23 15:51 jardunaldiakAurreko urteetan baino espezializatuagoak izan dira aurten bertaratutako ikusleak. Ostatu-zerbitzuak lagunduta, kanpotik etorritako bisitarien kopuruan izandako gorakadea aitagarria da. Beste probintzia batzuetatik etorritakoak, guztira, 500 baino gehiago izan dira, eta Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Zaragoza, Bartzelona, Valentzia, Madril, Kantabria eta Galizia, barriz, presentzia handiena izan daben lurraldeak.
Bizkaidatz sariketearen bigarren edizinoan, Fatima Pastor eta Asier Mendoza irabazle
2009-10-23 15:35 sariak-autortzakAurtengo sarian, barrikuntza legez, bi akzesit egon dira, hizkuntza-modalidade bakotxeko bana. Saridunak: Ainara Hormaetxea ('Madame' lanagaz), gaztelaniaren modalidadean eta Lourdes Unzueta ('Badator, badator, badatorrela otsoa' lanagaz), euskerearenean izan dira.
Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Foruan
2009-10-23 15:21 Euskerea berbagaiUrriaren 31n, Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Foruan (Bizkaia), Frantziskotarren eleizan, goizeko 11:00etan.
Urriaren 26tik 31ra Frank Lloyd Wrighten bizitza eta lana zinema-zikloa izango da Guggenheim Bilbao Museoan
2009-10-23 14:40 BarriakArkitekto estadubatuar handiaren bizitza eta lanari buruzko dokumentalen eta fikzinozko zinemaren aukeraketa bat izango da ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan Milano Doc Festival-egaz lankidetzan antolatuta. Filmak Museoko Entzungelan eskainiko dira urriaren 31ra arte. Jatorrizko bertsinoan eta gaztelaniazko azpitituluakaz, proiekzinoak 19:30ean hasiko dira.
Javier Galparsorok eta Aldauri Fundazinoak jaso dabe Bilbo Iparra-Hegoa II. Saria
2009-10-23 12:25Javier Galparsoro Errefuxiatuari Laguntzeko Euskadiko Batzordeko presidentea eta Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako urigunea berreskuratzeko lanean dagozan taldeak batzen dituan Aldauri Fundazinoa saritu ditu Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza eta Herritarren Sailak.
Bilboko Udalak lokal bat laga deutso Eusko Ikaskuntzari
2009-10-23 11:14Eusko Ikaskuntzak Bizkaiko egoitza barria izango dau Isozaki torreetan, Bilboko Udalagaz sinatu dauen lagapen-hitzarmenari esker. Epeak irauten dauen bitartean -hamar urte-, lokala Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko egoitza legez baino ezin izango da erabili.
Gernikako Urriko Azken Astelehenak 298 postu izango ditu aurten
2009-10-23 10:49Danetara, 298 postu izango dira Gernika-Lumon datorren urriaren 26ko Urriko Azken Asteleheneko azokan, eta azken urteetako jokereari jarraituz, artisauak izango dira salmenta postu gehien okupauko dituenak, 42 tokigaz. Era berean, gaztaia izango da presentzia handiena izango dauen produktua, guztira 61 produktore izango baitira.
BAD-en hamaikagarren edizinoko kartela egitarauaren atal bihurtu da aurten
2009-10-22 18:47 KultureaBAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XI. Jaialdia, urriaren 26tik zemendiaren 8ra
XI. BAD iragarten dauen kartel ikusgarria Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren nortasun ikur bilakatu da, baina ekimenaren aurtengo edizinoan, egitarauaren atal be bihurtu da Mabi Revuelta bilbotar artistearen lanari esker.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...