Omenaldia egingo deutso Getxok Jose Martin Elizondo antzerkigileari
2009-10-22 17:54 sariak-autortzakGetxoko XXVII. Antzerki Jardunaldiak dirala eta, zapatuan, urriak 24, omenaldia egingo jako aurtengo zezeilean hildako José Martín Elizondo antzerkigileari. Hitzordua Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango da, 20:00etatik aurrera.
'Boludezimak', dezima argentinarren inguruko ikastaroa Algortan
2009-10-22 17:52 BertsolaritzeaEuskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak atseden-astea dauela aprobetxauta, Algortako Bertsolari Eskoleak dezima (Iberoamerikako inprobisazinoaren estrofa nagusia) hurretik ezagutzeko ikastaroa antolatu dau bere egoitzan urriaren 27ko iluntzerako. Azalpenak Wilson Saliwonczyk payadore argentinarrak emongo ditu, gaztelaniaz.
Joseba Gotzonek lau kontzertu emongo ditu Argentinan
2009-10-22 15:26 MusikeaJoseba Gotzonek Argentinara egingo dauen laugarren biran lau kontzertu eskainiko ditu: lehenengoa, urriaren 23an, Paranáko '3 de febrero' antzokian; 24an, San Nicolás de los Arroyos-eko Aguiar Udal Antzokian; 27an, Buenos Aireseko Lounge Klubean eta, azken buruan, hilaren 28an, La Platako Las Malvinas Kultur Zentroan birea amaitutzat emongo dau.
Badatoz Getxoko zinema zikloak
2009-10-22 11:56 BarriakZinea urtebete egon da Getxoko kultura egitarautik kanpo, Getxo Antzoki barria eregiteko lanakaitik, eta aurten proiekzinoak bueltan dira, oraingo honetan Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. 2009-2010 zinema denporaldia barikuan, urriaren 23an, hasiko da Clint Eastwooden 'Gran Torino' filmagaz.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak hezkuntza-egitasmo bat jarri dau abian
2009-10-22 10:45 kulturbizEgitasmoa 2009-2010 ikasturterako Bilboko Artelan Berreginen Museoaren eta Arte Eder Museoaren, Inmaculada Hijas de Jesús ikastetxearen eta Miguel de Unamuno Institutuaren arteko alkarlanerako programa pilotu legez sortu arren, museoaren arduradunen asmoa ekimen barritzaile hau hurrengo urteetan nahi daben ikastetxe guztietara zabaltzea da.
'Agurrik gabeak', Borrokalari Antifaxisten II. Omenaldia Durangon
2009-10-21 18:43Datorren barikuan, urriaren 23an, Durangon egitekoa dan 'Agurrik gabeak' ekitaldia (Faxismoaren kontra burrukatzearren, hil, desagertu eta fusilautako durangarren omenez) aurkeztu dabe gaur.
'Musika Klasikoaren Saioak' Deustun
2009-10-21 15:33 Musikea'Musika Klasikoaren Saioak' zikloa bihar eguena, hilak 22, hasiko da Impromptu taldearen eskutik Chopin konposatzaileri zuzendutako kontzertu didaktiko bategaz. Kontzertuak dobanekoak izango dira arratsaldeko 19:30ean Deustuko udal zentruan (Bidarte Jauregia).
Laudion jakingo dogu finalaurrekoetan kantauko daben 17 bertsolariak nortzuk izango diran
2009-10-21 12:36 BertsolaritzeaLaudioko Lamuza Granja Kiroldegian 1100 lagunentzako lekua egongo da eta momentuz 550 sarrera saldu dira. Intenet bidez www.bertsosarrerak.eu atarian eguen (urriak 22) gauerdia bitartean erosi ahal izango dira Laudioko saiorako sarrerak eta egunean bertan Kiroldegiko leihatilan jarriko dira salgai arratsaldeko 16:00etatik aurrera.
Philippe Starck sortzaile frantsesak AlhondigaBilbao zentroko lanak bisitau ditu
2009-10-21 10:36 kulturbizAlhondigaBilbao zentroak 2010eko lehenengo seihilekoan zabalduko ditu ateak. Ordutik aurrera, bilbotarrek zerbitzu publiko barriak erabili ahal izango ditue, mediatekan, jarduera fisikorako zentroan, ugerlekuan, zine-aretoetan, erakusketa aretoetan edo auditoriumean egingo diran jardueretan parte hartuz.
Bilboargazki, argazkigintzearen artea ikusgai Bilbon
2009-10-20 18:43 KultureaZazpi argazki erakusketa, estilo eta gai desbardinetakoak, izango dira ikusgai Bilboko erakusketa-aretoetan abenduaren erdialdera arte Bilboargazki edizino barriari esker.
Zaharrak barri Durangon Gerediagaren eskutik
2009-10-20 15:44Aurtengo hitzaldi zikloan, 1609. urteko abuztuaren 14an, Durango Uriko udaletxean udalbatzarra lehen aldiz batu zaneko 400. urteurrena gogoratu nahi da. Hori dala eta, berbaldiak, Durangoko udaletxeko Batzar Areto Nagusian izango dira arratsaldeko 19:30ean hasita.
'Aspaldiko Maigret', Eusebio Erkiagak 1953an euskerara itzulitako lanak argia ikusi dau
2009-10-20 15:33 KultureaBilboko Udaleko Euskara Sailak eta Labayru Ikastegiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe hemendik urte amaierara bitartean euskerea sustatzeko zenbait programa garatzeko helburuagaz. Agerraldi berean, hitzarmen horren emoitza garrantzitsu bat be aurkeztu dabe: George Simenonen La première enquête de Maigret lanaren euskerazko itzulpena, 1954an Eusebio Erkiagak egindakoa.
Jazza, bluesa eta musika baltza Deba bailarako herrietan
2009-10-20 14:50 MusikeaHasiera-hasieratik proiektu honen indarra kalidadezko musika jarduerak Deba bailarako herrietara eroatea izan da, beti be arreta berezia bertoko musikariei eskainiz eta kanpotik proposamen bereziak eskainiz, beharra birtute bihurtzearren. 2009an seigarren aldiz egingo da ekitaldia Errabal izenpean.
EHsona, Bartzelona eta Euskal Herria bat egiten dituan jaialdia urriaren 30ean hasiko da
2009-10-20 11:50 KultureaBartzelonako EHsona euskal musika jaialdiak aurten hamabi urte beteko ditu. 'Badira hamabi urte udagoienero Euskal Herrian sortzen diran musika proposamenakaz gozetako aukerea dogula hemen, Bartzelonan' dinoe Bartzelonako Euskal Etxeko kideek. Hamar kontzertuz (Korrontzi, Rafa Rueda, Gatibu...) eta beste 6 ekitaldiz (jantza ikastaroa, trikipoteoa...) osoturiko jaialdia urriaren 30ean hasi eta abenduaren 5ean amaituko da.
Murilloren gaztaroko obrak Bilboko Arte Eder Museoan
2009-10-20 11:24 Kulturea'El joven Murillo' erakusketea Arte Eder Museoko BBK aretoan dago ikusgai 2010eko urtarrilaren 17ra arte; Espainian aurretik ikusi ez diran lanak dira, museo eta bilduma garrantzitsuek itxita.
Guggenheim Bilbao Museoak 'Frank Lloyd Wright' erakusketea aurkeztuko dau asteon
2009-10-20 10:49 KultureaBihar, urriak 21, Guggenheim Bilbao Museoak 'Frank Lloyd Wright' erakusketea aurkeztuko dau, Europan arkitekto estadubatuar horri inoiz eskaini jakon erakusketarik sakonena.
Alicia Alonsoren Kubako Ballet Nazionala eta 'Giselle' Bilbon urriaren 31n
2009-10-19 18:18 KultureaKubako Ballet Nazionalak nazinoarteko bira-programa bat garatzen dau urtero, eta, modu horretan, Europa, Asia eta Amerikako hainbat herrialdetako eszenatokietan ibilten da. Nazinoarteko saririk garrantzitsuenak irabazi izan ditu, eta, gainera, kritika espezializatuko ordezkari nagusienek behin eta barriro goraipatzen ditue konpainiaren doeak.
Luis de Pablo musikagile bilbotarrak jasoko dau Tomas Luis de Victoria IX. Musika Sari Iberoamerikarra
2009-10-19 15:41 MusikeaSaria eremu hispanoamerikarreko eta portugaleraz berba egiten daben herrialdeetako autore bizien aintzatespenik handiena da, bai epaimahaikideen maileagaitik bai sariaren garrantziagaitik (60.000 euro). Epaimahaiak Luis de Pablo izentau dau irabazle, 16 herrialde iberoamerikarretako 54 musikagile finalisten artean.
Beñat Gaztelumendi eta Iker Zubeldia, zuzenean finalaurrekoetara
2009-10-19 11:15 BertsolaritzeaUztaritzen jokatu da asteburuan Bertsolari Txapelketa Nagusiaren laugarren final laurena eta bertan 669 puntugaz zemendiaren 7an Bergaran jokatuko dan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Beñat Gaztelumendi donostiarrak. Zarautzeko saioan, barriz, Iker Zubeldia izan da nagusi.
Aurtengo Getxophoto arrakasta handiz amaitu da
2009-10-16 16:44 KultureaBegihandi kolektiboak antolatuta, Jaialdiaren helburua Getxo erakusleiho bihurtzea da eta Portu Zaharreko auzokideak, Algortako Merkatuko merkatariak edo udalerriko taberna eta saltokiak, txokoak zein alkarte gastronomikoak, danak izan dira ekimeneko partaide.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...