Oihenart Aforismo Lehiaketearen bigarren edizinoa antolatu dau EHUk

Bizkaie! 2012-02-03 13:44   Kulturea

EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak Oihenart Aforismoen II. Lehiaketea ipini barri dau martxan. Aforismo bildumak aurkezteko azkenengo eguna abuztuaren 31 da. Euskerazko lan originalak bakarrik onartuko ditue antolatzaileek.

David Tijero Osoriok irabazi eban lehiaketaren lehenengo edizinoa; bigarren saria Antton Erkizia Almandozek lortu eban, eta Iñaki Etxeberriren, Juan Ramon Alberdiren eta Carmen Valoisen lanek aitamen berezia jaso eben. Igazko lan guztiak "Iragana gero eta handiagoa da" liburuan batu ditue.

Aforismoa idazkera mota bat da; paradoxek, iruditegiek, herri jakintzeak eta gogo ariketez betea. Paremiologian eta esaereetan aforismo asko dago. Oihenartek berak hainbat jaso zituan. Aforismoek barrikuntza dakare berez, eta sortu barriak izan behar dira, azaldu dabe EHUko iturriek. Aforismoak egokiak dira saiakerak idazten hasteko, horregatik, beharrezkoa begitandu jaku lehiaketea antolatzea, eta bide batez, Oihenart idazlearen erreferentzia intelektuala berreskuratu eta zabaltzea, ganeratu dabe.

Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu