Arabako Kuadrilla arteko Txapelketea indartsu hasi da astegoienean

Bizkaie! 2012-02-06 10:56   Bertsolaritzea

Barikuan, Gasteizeko Gaztetxean jokatutako Gasteiz-Aiaraldeko ligako saioak hasi eban taldekako Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketeari. Bertso sortetako talde bi eta bat-bateko beste bi ibili ziren, eta saioan 90 bat bertsozale izan ziran. Afaldu ostean, Beñat Goitia gai-jartzaileak hartu eban hitza bertso idatzietako talde biak aurkezteko. Gasteizeko Gaztetxea taldeak eta Aguraingo Gazte Asanbladakoek, papela eskuetan, ikuskizun polita eskaini eben.

Barikuan, Gasteizeko Gaztetxean jokatutako Gasteiz-Aiaraldeko ligako saioak hasi eban taldekako Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketeari. Bertso sortetako talde bi eta bat-bateko beste bi ibili ziren, eta saioan 90 bat bertsozale izan ziran. Afaldu ostean, Beñat Goitia gai-jartzaileak hartu eban hitza bertso idatzietako talde biak aurkezteko. Gasteizeko Gaztetxea taldeak eta Aguraingo Gazte Asanbladakoek, papela eskuetan, ikuskizun polita eskaini eben.

Horren ostean, bat-bateko saio hasi zan, talde bietako bertsolariek taldeko agurrean Ekaitz Samaniego, kartzelan dagoan Gasteizeko Muinoko Katuak taldeko kidea aitatu eben, Samaniego, Samaniego, Ekaitz Samaniego etxean leloa abestuz. Saio polita eskaini eben, trikitixa eta panderoaren laguntzinoagaz girotu zituen bertsoak. Eguzkilore taldea izan zan onena bat-batekoan.

Txapelketearen bigarren ekinaldia zapatuan izan zan, Zalduondoko Zeledon Txiki alkartean; bertan, Zalduondoko Zeledonen seme-alabak eta Aguraingo Sorginetxe taldeetakoak lehiatu ziran Lautada-Arabako Errioxa ligako lehen garaipena lortzeko asmoz.

Hasteko, Barrundiako Mintzalagunak eta Araiako Gaztetxekoak taldeetakoek bertso idatziak kantau zituen, eta euren herrietako pasadizoak modu umoretsuan kontau zituen. Barrundiakoek Santxa Otxoa de Ozaetak abestutako kopla zahar batzuk berreskuratu zituen saio horretarako, 1464an eginak; eta Araiakoak mozorroturik etorri ziran.

Bigarren partean, Zalduondokoak eta Aguraingoak egin eben bertsotan. Unai Olalde gai-jartzaileak emon zituan gaiak: udaletxeen diru-arazoak, sare sozialen ondorioak, lagunen arteko kontuak eta ezezagunekaz ligetearen ondorio garratzak, besteak beste. Aguraingo sorginak izan ziran irabazleak.

Zuiako ligeak be zapatuan hasi behar eban, baina edurra dala-eta Izarrako taldeak ezin izan eban Aramaiora ailegau, eta saioa bertan behera gelditu zan. Asteon erabagiko dabe saioa noiz egin.

Astegoieneko azkenengo saioa, Gasteizeko ligako lehenengoa, domeka eguerdian jokatu zan. Kakiturri-Ehari eta Errexala taldeak, bat-batean, eta Aldapazaleak eta Bertsoaren Saltsan taldeak bertso sorten lehiaketan ibili ziran. Alvaro Ruiz de Gordoa aurkezleak bertso sortetako taldeak aurkeztu ostean, Aldapazaleak taldeak, 2010eko talde finalisteak, Green Capital izendapena hartu eban gai, eta Bertsoaren Saltsanek, bazter guztietan dagozan murrizketak. Bat-bateko saioan, urtetan jende aurrean ibili barik egon ostean Kakiturri-Ehariko taldekide lez, Xabier Riko bertsolaria entzuteko aukerea izan zan, eta Bertsoaren Saltsaneko hiru bertsolarik lehenengo aldiz kantau eben jentaurrean. Kakiturri-Ehari taldeak irabazi eban.

Asteburuan hiru hiru liga hasi dira, laugarrena edurraren ondorioz ezin izan zan hasi. Bat-bateko taldeek saioaren emoitzak jakin ditue, baina bertso sorten atalean, ligen amaieran jakingo dogu zeintzuk pasetan diran hurrengo fasera, finalerdietara hain zuzen. Dana dala, talde guztiek, etxean jokatzen eben taldeen eskutik, hainbat produktuz osotutako saskiak jaso zituen parte hartzearren.

Hurrengo asteburuan saio gehiago izango dira. Txapelketea segiduteko: www.arabakotxapelketa.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu