Literaturea eta hezkuntzea izango ditue berbagai Marijose Olaziregik eta Carmen Rierak Bilbon

Bizkaie! 2012-02-03 14:55   Kulturea

Literaturea eta hezkuntza-planak izango ditue berbagai Marijose Olaziregi eta Carmen Riera idazleek zezeilaren 7an, Bilbon, Eztabaidak literatureagaz programearen barruan. César Coca kazetari eta irakasleak gidatuko dau solasaldia. Hitzordua Bilboko Bidebarrieta liburutegian izango da, 19:30ean.

Literaturea eta hezkuntza-planak izango ditue berbagai Marijose Olaziregi eta Carmen Riera idazleek zezeilaren 7an, Bilbon, Eztabaidak literatureagaz programearen barruan. César Coca kazetari eta irakasleak gidatuko dau solasaldia. Hitzordua Bilboko Bidebarrieta liburutegian izango da, 19:30ean.

Literatureari eta hezkuntzeari buruzko eztabaidea da zezeilako proposamena. Marijose Olaziregi eta Carmen Riera idazleek gairen inguruan egingo dabe berba: eskolan egiten diran irakurketak, idazle handiak ala gaur egun gaurkotasuna daukenak irakurri behar diran, gaur egungo hezkuntza sistemeak eta irakurketeari eta literatureari behar beste garrantzi emoten deutson, besteak beste. Horrezaz gan, umeei eta gazteei irakurteko gogoa bizteko zer egin azaltzen ahaleginduko dira.

María José Olaziregi (Donostia, 1963) idazlea eta Euskal Filologian doktorea da EHUn. Gaur egun Etxepare Euskal Institutuko Euskera Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria da. EHU-ko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadean irakaslea da. Hainbat liburu idatzi ditu, Bernardo Atxagaren irakurlea (Becerro de Bengoa saiakera saria); Euskal gazteen irakurzaletasuna. Azterketa soziologikoa, Bergarako Udalak 1998an; eta Intimismoaz haraindi: Emakumezkoek idatzitako euskal literatura (Eusko Ikaskuntza, 1999).

Carmen Riera (Palma, 1948) idazlea eta Bartzelonako Unibersidade Autonomoko Literatura katedraduan da. Lan asko idatzi ditu gaztelaniaz eta katalanez, eta bere liburuak makina bat hizkuntzatara itzuli dira. Bere lan garrantzitsuenetako bi Dins el darrer blau (1994) eta Cap al cel obert dira. La meitat de l'ànima beharrak Sant Jordi Saria irabazi eban 2003. urtean.

César Coca (Bilbo, 1957) Kazetaritzan Doktorea da EHUn eta Informazino Zientzietan eta Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziaduna. Kazetari ibilbide osoa El Correo egunkarian egin dau. Kazetaritza irakaslea da EHUn eta El Correo egunkariaren Kazetaritza Masterrean. Hamar liburu inguru idatzi ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu