Juan Mari Agirreurretak irabazi dau Jokin Zaitegi saria

Bizkaie! 2012-02-06 13:31   sariak-autortzak

Juan Mari Agirreurretak irabazi dau Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko AEDk eta Elkar-ek Kutxaren laguntzinoagaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketea; holan erabagi dau Luigi Anselmi, Santi Leoné eta Joseba Ossa idazle eta itzultzaileek osoturiko epaimahaiak, aurkezturiko hamahiru lanen artean.

Juan Mari Agirreurreta pasaitarrak irabazi dau Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko AEDk eta Elkar-ek Kutxaren laguntzinoagaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketea; holan erabagi dau Luigi Anselmi, Santi Leoné eta Joseba Ossa idazle eta itzultzaileek osoturiko epaimahaiak, aurkezturiko hamahiru lanen artean. Beraz, igazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Tomas Tranströmer idazle suediarraren poesia osoa euskeratu beharko dau Agirreurretak; horretarako zenbait zubi-hizkuntza erabiliko ditu, eta suedieradun zenbaiten laguntza zuzena izango dau. Liburu itzulia 2012 honetako amaiera baino lehen emongo dau argitara Elkar argitaletxeak.

2002an abiarazo eben Elkar-ek eta AEDk, Kutxaren laguntzaz, Nobel sariduna euskeratzeko Jokin Zaitegi beka hau, eta orduti ondokoak izan dira sari horri esker itzuli diran liburuak:

- 2002 Imre Kertesz: Zoririk ez. Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea.

- 2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna. Itzultzailea: Oskar Arana.

- 2004 Elfriede Jelinek. Itzulpen saria hutsik itxi zan.

- 2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk. Itzultzailea: Iñigo Errasti.

- 2006 Orhan Pamuk: Elurra. Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey.

- 2007 Doris Lessing: Belarra kantari. Itzultzailea: Koro Navarro.

- 2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua. Itzultzailea: Luis Berrizbeitia.

- 2009 Herta Müller: Hatsaren kulunka. Itzultzailea: Ibon Uribarri.

- 2010 Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak. Itzultzailea: Santi Leoné.

Juan Mari Agirreurreta Elosegi (Pasai Donibane, 1977) Euskal Filologian lizentziatua da eta Frantses hizkuntzako irakaslea. Victor Hugoren Kondenatu baten azken eguna itzuli dau. Horrezaz gan, palindromoen eta amodiozko gutunen sariak irabazi izan ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu