'Hauspoari eraginez', Araba Euskaraz Oionen hilaren 21ean
2009-06-11 15:35 Euskerea berbagaiOhikoa dan legez, hainbat lagun omenduko ditue aurten be, Ttiki ttaka Arabar Errioxako euskaldunen alkartea, Luis Mari Bengoa herri kirolei lotutako gizona eta Abel Enbeita bertsolaria; euskerearen alde egindako lanaren eskertza moduan egingo deutse omenaldia.
Bizkaitarrek gastu guztiak pagauta izango ditue UEUren Udako Ikastaroetan
2009-06-11 12:11Krisialdiagaitik diru-laguntzino ugari izango dabe Udako Ikastaroetan parte hartu gura dabenek. Bizkaitar ikasle eta lanbakoek, berbarako, Bizkaiko Foru Aldundiari esker, ikastaroen matrikulea, joan-etorriak, ostatu-gastuak eta mantenuaren % 100 pagauta izango ditue.
Donostiako Orfeoiak eta EHUk antolatutako musika-sarietan izena emoteko epea zabalik dago
2009-06-11 11:16 MusikeaEkimenaren helburua bikotxa da: batetik, musika-ikerketea sustatzea eta, bestetik, musikearen munduan nabarmendu diran persona eta erakundeen lana jentaurrean onestea. Bi modalidadeetako sarietara aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.
2009ko PEN Idazlumea Txomin Peillen euskal idazlearentzat
2009-06-11 11:00 sariak-autortzakPEN Idazlumea ez da berez sari bat, Euskal PENek jentaurrean egiten dauen ekitaldia baino letren arloan egindako lana ezagutarazoteko asmoz. Nabarmendu nahi da berba librearen alde egindako lana, edo lan hori egiteagaitik sufridutako erasoak. Txomin Peilleni PEN Idazlumea gaur, bagilak 11, emongo jako Bilboko Liburu Azokearen barruan.
Artziberri da Artziniegako udalak uda ostean kaleratuko dauen aldizkariaren izena
2009-06-11 10:30Uda ostean argitaratuko da aldizkaria eta koloretako zortzi orrialdez osotuko da, edukien artean luze eta zabal jorratuko diran gaiak agiriko dira, besteak beste, PERI edo Alde Zaharra Bizibarritzeko plana. Horrezaz gan, udalerriko albisteak, ingurumen kanpainak, ekitaldiak, euskerea, eta abar luze bat eskainiko dau aldizkariak.
Jazz denporaldia ate-joka
2009-06-10 17:44 MusikeaGetxoko 33. Nazinoarteko Jazz Jaialdiagaz hasiko da aurtengo jazz denporaldia eta urtero legez, nazinoarteko zein bertoko artistak izango doguz protagonista. Krisiak kasu batzuetan jardunaldi kopurua murriztea ekarri dauen arren, aurreko edizinoetako kalidadeari eutsi jakola adierazo dabe antolatzaileek.
Aurten, 20 ume saharar etorriko dira Bilbora uda-sasoia pasetako
2009-06-10 15:26Udan sahararrak hartzeko programa honen helburua da 8 eta 12 urte arteko neska-mutikoei esperientzia barri bat eskaintzea, bide batez hango tenperatura altuei iges egiteko. Era berean, amesa da Saharako kanpamentuetako eta gure inguruko bizimoduaren barri alkarregaz ikastea, errealidade biak hurreratzea eta ume horreek egunero bizi behar daben errealidadearen inguruan sentsibilizetea.
Barriro edegi dabe Ertzaintzearen Museoa Arkauten
2009-06-10 12:27Arkauteko Akademian dagoan Ertzaintzearen Museoak bisitarientzat ateak edegi ditu barriro. Museoak Ertzaintzearen historiagaz lotutako hainbat elementu batzen ditu, 1936ko ertzainak, Euskal Herriko Udaltzaingoak eta Foru Poliziak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Miñoien, Foralen eta Mikeleteen Sekzinoak.
'Euskarak elkartzen gaitu' Beran
2009-06-10 12:13 Euskerea berbagai Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak (UEMA) urteroko jaia ospatuko dau bagilaren 13an Beran, 'Euskarak elkartzen gaitu' lemapeanAurten zazpi udalerrik egin dabe UEMAn sartzeko eskaerea eta, beraz, Nafarroako Araitz, Bera, Etxalar eta Larraun udalerriak, Gipuzkoako Amezketa eta Elgeta eta Bizkaiko Busturia Ueman sartuko dira modu ofizialean datorren zapatuan.
Pablo González de Langarikarentzat Urrezko Luma saria
2009-06-10 11:45 sariak-autortzakAurtengo udabarrian 30 urte bete dituan 'Zurgai' poesia aldizkariko zuzendari eta bihotz eta arimea dan Pablo González de Langarika bilbotarrak jaso dau gaur Urrezko Luma saria Bilbon, Liburu Azokearen barruan.
EAEko hamar ikasletik seik euskeraz egingo ditue unibersidadera sartzeko hautaprobak
2009-06-10 11:08Euskal Autonomia Erkidegoko 7.923 ikaslek gaur hasiko ditue unibersidadera sartzeko hautaproben azterketak, EHUn. Horreetako 4.523k (% 57,1) euskeraz egingo ditue probak eta gainontzeko 3.455ek (% 42,9), barriz, gaztelaniaz. 3.135 gizon (% 41,1) eta 4.428 emakume (% 58,9) aurkeztuko dira aurten. Azterketak hiru egunetan egingo ditue, barikura arte.
Euskaltzaindia Bilboko Liburu Azokan
2009-06-09 14:40 KultureaEuskaltzaindiak bi liburu aurkeztuko ditu Bilboko Liburu Azokan: lehenengoa, 'Estigmatizados por la guerra', Gorka Aulestiarena gaur bertan (bagilak 10) eta 'Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M. Azkueren pentsaera eta obra', Jurgi Kintanarena, barriz, bihar, bagilak 11.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak zabalik dauka udalekuetarako izena emoteko epea
2009-06-09 11:46 kulturbizIkastaro egunetan, goizeko 10:00etan hasiko da jarduna eta etxeko txikienek goiza bertan pasetako aukerea izango dabe, 13:30ak arte. Egun bakotxerako jarduera desbardinak antolatu ditu Museoak, Mariaren Bihotza Eleiza barruan zein kanpoan egiteko ekimenak. Mariaren Bihotza plazako indusketara eta Arkeologia Museora bisita gidatua, arkeologia lantegiak eta Berreginen Museoko bildumetatik zehar ibilaldiak.
EHUk doktorego-ikasketak sustatzeko diru-laguntzen deialdiak plazaratu ditu
2009-06-09 10:32Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) mobikortasuna sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu dau, kalidade-aitamena daben doktoregoetako prestakuntza-aldia osotzen daben unibersidade-masterrak 2009/2010 ikasturtean egiten dituen personei zuzenduta.
Oiane Cabornero injineruarentzat Accenture Saria
2009-06-08 18:51Promozinoko espediente akademikorik onenarentzako saria lortu ondoren, 10 puntuko batez besteko kalifikazinoa tarteko, Oiane Cabornero Fernández injineruak errekonozimendu barri bat eskuratu dau gaur: Karrera Amaierako Proiekturik Onenarentzako Accenture Saria.
Artea Ikasbide Guggenheim Bilbao Museoan
2009-06-08 18:21 KultureaProgramearen XII. edizinoan, Euskal Herriko bederatzi ikastetxetako 183 bat artistak proposamen artistiko bereziak garatu ditue eta Museoko 103B aretoan ikusi ahal izango doguz bagilaren 9tik abuztuaren 23ra bitartean. Erakusketa honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailaren lankidetza eta BBKren babesa dauka.
Topaguneak eta AEK-k Mintzapraktika egitasmoa sendotzeko hitzarmena sinatu dabe
2009-06-08 18:01 Euskerea berbagaiAzken urteetan erakunde biek izandako loturea eta alkarlana hitzarmenean gauzatu dabe. Egun, 2.600 lagunetik gora dagoz ia 50 herri eta eskualdetan Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen.
50.000 lagun Getxoko Eskulangintza Azokan
2009-06-08 15:41 KultureaGetxoko 26. Eskulangintza Azokara 50.000 lagun inguru hurreratu dira. Beraz, Azokeak 2007ko emoitzak barriro be eskuratu ditu. Urte horretan lehenengo aldiz egin zan azokea haize zabalean eta igaz ez zan holako erantzunik jaso, euri zaparrengaitik gehienbat. Aurten, hiru egunetan plazea eta inguruak jentez ganezka egon dira.
Caostica, bagilaren 9tik 15era Bilbon
2009-06-08 15:26 BarriakBihar, bagilak 9, 'Caostica' Film Laburren VII. Jaialdia hasiko da, zineman, bideoan eta animazinoan egindako azken lanak (gehienez, 20 minutuko iraupenekoak) aurkezteko asmoagaz. Danetara, 290 lan jaso ditue antolatzaileek eta sail ofizialeko bost kategoria desbardinetan (Zinea, Bideoa, Animazinoa, Bizarro eta Bideoklip) 43 lan lehiatuko dira.
EHUko Informatika Fakultadeko Ixa taldeko kideek 'Best Paper Award' saria jaso dabe
2009-06-08 15:21'Use of Rich Linguistic Information to Translate Prepositions and Grammar Cases to Basque' izeneko lanak jaso dau saria, gaztelaniazko preposizinoak euskerara itzultzeko egindako aplikazino bati esker, Bartzelonan egin dan 13th Annual Meeting of the European Association for Machine Translation topaketan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...