Bilboko Udal Musika Bandeak Ruperto Chapí omenduko dau

Bizkaie! 2009-05-22 11:32   Musikea

Udal Musika Bandearen Udabarriko Kontzertu Zikloaren bigarren saioa gaur, maiatzak 22, izango da Areatzako Kioskoan. Arratsaldeko 19:30etan hasiko dan kontzertua, Bandaren zuzendari titularrak zuzenduko dau, Rafael Sanz-Espert jn.ak.

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Biltzarrean parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea bagilaren 30era arte luzatu dabe

Bizkaie! 2009-05-22 11:10

Eusko Ikaskuntzak zemendiaren 18tik 20ra bitartean egingo dau bere XVII. Biltzarra, 'Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza' izenburupean. Aurreko biltzarrak Bilbon eta Donostian egin ziranez, aurtengoa Gasteizen egingo da, Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregian.

Avignoneko Jaialdiak L’Alakran konpainiaren antzezlan bat aurkeztuko dau

Bizkaie! 2009-05-21 18:45   Kulturea

Avignoneko Antzerki Jaialdia Frantziako lehenengoa da (1947an egin zan lehenengo aldiz) eta Europa mailan ospe handiena dauena da. Gerra ondoren sortua, ohiko jaialdi batzuen errepertorio klasikotik aldenduz, Avignon beti nabarmendu izan da aurkezten diran proiektu barritzaileakaitik.

Gerra Zibilak euskal literaturan izan dauen isla aztertzeko berbaldiak egingo ditue Euskaltzaindiak eta EHUk

Bizkaie! 2009-05-21 15:12

2009ko Udako Ikastaroen barruan, garagarrilaren 15, 16 eta 17an izango dira berbaldiak, Donostiako Miramar Jauregian

Aurten dira 70 urte Espainiako Gerra Zibila amaitu zala, eta, hori dala eta, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak jazoera harek euskal literaturan izan dauen oihartzuna eta isla aztertu guran, berbaldi batzuk preparau eta jentaurrean emongo ditu, Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) 2009ko Udako Ikastaroen barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Aurrekoetan baino rock melodikoagoa landu dau Celsius 32 taldeak disko barrian

Bizkaie! 2009-05-21 14:58   Musikea

Aurreko diskoan baino rock ikutu handiagoa daukan soinuari ahots landuagoa ganeratu deutso Celsius 32 taldeak 'Viento a favor' izeneko bigarren diskoan. Rock melodikoak, tekladuek eta piano ikutuek emoten deutsen soinu berezgarria daukie diskoa osotzen daben hamabi kantek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Amarica proiektuak sustaturiko 'Agian' diziplina anitzeko egitasmoa aurkeztu dabe Gasteizen

Bizkaie! 2009-05-21 12:37

Egitasmoak, hemendik eta udabarria amaitu bitartean, Mikel Valverderen ilustrazinoak, Arkaitz Basterraren irudiak, Kirmen Uriberen olerkiak eta Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedaren musikea buztartuko ditu.

EHUko antzerki taldeak Buero Antzerki Gaztea sariaren fase autonomikoa irabazi dau

Bizkaie! 2009-05-21 11:01   Kulturea

Gabriel Celayaren '¿Por que las bicicletas no tienen rabo?' antzezlanagaz irabazi dau saria. Lehiaketea antzerki gaztearen arloko garrantzitsuenetarikoa da. Espainiako Kultura eta Hezkuntza ministerioek eta Coca Cola Fundazinoak emoten ditue sariak eta ekimena kultur-guneetako eta ikastetxeetako 14 eta 21 urteko ikasle taldeei zuzenduta dago.

Alhondiga Bilbaok zarzuelearen sekretuak hurreratuko ditu bagilean

Bizkaie! 2009-05-21 10:51   Musikea

Alhondiga Bilbao zentroak zarzuelearen sekretuak hurreratuko deutsez bagilean antolatu dituan musikearen dibulgazinorako jardunaldietara joango diran guztiei. Jardunaldiak bagilaren 16an, 18an, 22an eta 24an egingo dira Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan eta Arriaga Antzokian, Bilbon.

Adierazpen artistikoa musikearen bitartez garatzeko 'Opor Musikalak' egingo dira Getxon

Bizkaie! 2009-05-20 17:54   Musikea

Getxoko Andres Isasi Musika Eskoleak 'Opor Musikalak' eskainiko ditu garagarrilaren 6tik 17ra bitartean, 4 eta 12 urte bitarteko ikasleek norberaren adierazpen artistikoa musikearen bitartez garatzeko helburuagaz. Izena emoteko epea bagilaren 12ra arte dago zabalik.

Berrizko Film Laburren Zikloak hil barri dan Jesus Moreno Durangoko bonbardaketako lekukoa gogoratzeko balioko dau

Bizkaie! 2009-05-20 17:20   Barriak

'Kantatzen ez duen herria herri hila da' bonbardaketako hiru lekukoren testigantzak jasoten dituan 15 minutuko film laburra da. Lekukoetako bat Jesus Moreno ikus-entzunezkoa estreinau eta gitxira hil zan apirilaren 17an, bere urtebetetze egunean, hain zuzen be. Berrizko emonaldian Alberto Barreña eta Jose Antonio Oleagaz batera, bonbardaketakoak gogoratzen eta abesten ikusi eta entzuteko aukerea izango da.

Bilbainaden lehiaketean izena emoteko epea bagilaren 30era arte egongo da zabalik

Bizkaie! 2009-05-20 15:24   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilbainaden XXI. Lehiaketea antolatu dau eta 5.300 eurotik gorako diru-kopurua banatuko dau sari legez. Lehiaketearen helburuak jai-giroa eta Bilboren eta bertako ohituren ganeko kanta herrikoak mantentzea dira.

Norman Foster, Arteen Asturiasko Printze Saria

Bizkaie! 2009-05-20 14:51

Foster jn.aren obra garrantsitsuenen artean, Bilboko Metroa, Alemaniako Parlamentuko eraikinaren kristalezko kupulea, Hong Kong eta Pekineko aireportuak eta Frankfurteko Commerzbank-en egoitza barria nabarmendu daitekez.

Getxoko Liburu Azoka Solidarioan batzen dan dirua Saharako lankidetza-proiektu batean erabiliko da

Bizkaie! 2009-05-20 14:08

Udal liburu bildumara pasetan ez diran hainbat liburu interesgarriak izan daitekez publikoarentzat eta, hori dala eta, udal liburutegiek saltzea erabagi eben, Getxoko lau udal liburutegietako garbiketan baztertutako aleakaz batera. Holan sortu zan Bigarren Eskuko Liburu Azokea.

Udal Musika Eskolako 250 ikasle eta irakasle ikasturte amaierako kontzertuan

Bizkaie! 2009-05-20 13:42   Musikea

Hitzordua, gaur, hilak 20, 19:00etan Euskalduna Jauregiko A-1 aretoan. Kontzertura joateko beharrezkoa da konbidapena

Programazino zabalak musika estilo desbardinetatik zehar egingo dau ibilbidea eta konposatzaile klasikoak zein euskal kantu herrikoietatik abiatuz, Beatles, Queen edo Abba pop taldeen zenbait arrakastakaz gozetako aukerea be eskainiko deusku. Programazinoa txistuko ikasleen interpretazino bategaz hasiko da.

Balendin Txiki III. Bertso-paper lehiaketako sariak banatu ditue

Bizkaie! 2009-05-20 12:09   Bertsolaritzea

Maiatzaren 15ean emon ziran Balendin Txiki III. Bertso-paper lehiaketako sariak, VII. Euskal Eguna eta IX. Getxoko Bertsolari Gaztetxoen jaialdiaren barruan. Parte-hartzaileak Getxoko hezkuntza arautuko ikasleak izan dira, LHko 5 eta 6.mailakoak. Gai honi bertso bategaz erantzun behar deutse: Zein da zure ustez getxoztarrik famatuena?

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator V. Mundumira, Munduko Kulturen Jaia

Bizkaie! 2009-05-20 12:00

Eskoriatzan aurten, maiatzaren 22, 23 eta 24an

'Mundumira, beste ezeren gainetik, munduko aniztasunaren ospakizuna da, kultura eta etnia askoren arteko topagunea, izan be, ganerakoen ekarpenek aberatsagoa egiten dabe gure unibersoa. Horregaitik, hain zuzen, gure musika, jantza, antzerki eta ohiturakaz batera, munduko hamaika bazterretatik etorritakoak agertuko jakuz'.

Guggenheim Bilbao Museoaren 'Murakami' erakusketeak 241.000 bisitari izan ditu, amaitzeko bi aste falta diranean

Bizkaie! 2009-05-20 11:13   Kulturea

Maiatzaren 31n erakusketea amaitu eta bagilaren 26an inaugurauko da hurrengoa Guggenheim Bilbao Museoan. Erakusketa hori bilduma iraunkorraren aurkezpen bat da eta 'Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak' izenburukoa da. Bertan, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren bildumearen historia aztertzen da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Set talde bermeotarrak disko 'garratza' kaleratu dau

Bizkaie! 2009-05-19 15:11   Musikea

Orain arte egindako lanaren erakusle, lehenengo diskoa 'Hoy es siempre todavía' izenburupean plazaratu dabe Baga-biga diskoetxearen eskutik. 'Diskoa garratza eta, aldi berean, rock erromantikoz jantzia da', azaldu dau diskoetxeko ordezkari Ritxi Aizpuruk. Kanta guztiak gaztelaniaz dagoz, 'Amores extraños', 'Flor de mal' eta 'Y te busco' lako izenburuakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Hitzetik Hortzerak 20 urte

Bizkaie! 2009-05-19 12:06   Bertsolaritzea

'20 urte beteteak hainbeste merezidu dauela eta jaia egin behar dogu'. Maiatzaren 22an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 20:00etan. Urte guztiotan aurkezle izandakoen agerraldiek gidatuko dabe jaia eta 30en bat bertsolarik kantauko dabe oholtzatik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hamar egunetik hiru aproposak dira Mundakan surfa egiteko

Bizkaie! 2009-05-19 11:25

Azti-Tecnalia zentro teknologikoak Mundakako Udalarentzat egin dauen bertako olatuaren ganeko txosten teknikoaren arabera, Mundakan surf egiteko urteko egunen artean % 29 'egun aproposak' dira, 'olatu on-onakaz', eta saio bakotxeko surf egiteko bataz besteko denporea hiru ordukoa da.