UEMAk, Kutxak eta Euskadiko Kutxak hitzarmena sinatuko dabe finantza-arloan euskerearen erabilerea sustatzeko
2010-12-17 14:34 Euskerea berbagaiEkitaldia Debako udaletxean egingo da, eguerdiko 12:00etan, eta UEMAko partaideak diran udalen izenean, bertako alkateek, Kutxaren izenean, Marta Madinabetiak eta Euskadiko Kutxaren izenean, Josu Arraizak parte hartuko dabe.
2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko liburua eta MP3a argitaratu ditue
2010-12-17 13:39 BertsolaritzeaUrtebete pasau da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finaletik. Memoriak bere mugak ditualako, Barakaldoko zitan entzun ziran alerik onenak liburu eta MP3 batean batu ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.
Euskaltzaindia Zarautzen, bertako Frantziskotarren 400. urteurrenean
2010-12-17 12:30 Euskerea berbagaiBilkurako egitarauan, Aguirre Asteasukoaren erakusaldiak: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan liburuaren aurkezpena izango da, Agirre Asteasukoari buruz Arantza Ozaeta andreak egindako tesia.
Basque Culinary Centerrek eta Espainiako Ostalaritza Federazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2010-12-17 11:13 Jan edanakBasque Culinary Center proiektuak sinergiak batzen jarraitzen dau. Gastronomia-zientzien fakultadeak eta ikerkuntza- eta barrikuntza-zentroak aitzindaria izan gura dau gastronomia-zientzien arlo guztietako prestakuntzan, ikerkuntzan, barrikuntzan eta ezagutzan. Hori lortzeko bideetako bat sinergiak batzea da, beste agente batzukaz alkarlanean jardunda.
Alkartasuna Fundazinoak Basterretxea, Goñi, Robles eta Iturrioz sarituko ditu euskal kulturea aberasteagaitik
2010-12-17 10:44 sariak-autortzakNestor Basterretxea eskultoreak, Libe Goñi andereñoak, Ugutz Robles diziplina anitzeko artisteak eta Andoni Iturrioz kultura-sustatzaileak jasoko ditue 2010ean Alkartasuna Fundazinoak urtero emoten dituan Ohorezko Lauburuak ‘euskal kulturea eta euskerea sustatzeagatik eta defendiduteagaitik'.
2011ko Azkena Rock Ozzy Osbourne eta The Cult tarteko dirala
2010-12-17 09:47 MusikeaDatorren urteko bagilaren 23tik 25era egingo da X. Azkena Rock Gasteizko Mendizabalan baina honezkero antolatzaileek izen batzuk iragarri ditue: Ozzy Osbourne, The Cult, Gregg Allman, Black Country Communion, The Avett Brothers, Bad Brains, Reverend Horton Heat, Blue Rodeo, Clutch eta New Bomb Turks, hain zuzen.
Governors taldeak 'Frenetikodrome' diskoaren aurkezpen bireari amaierea emongo deutso
2010-12-16 14:53 MusikeaAzken hamar hilabete honeetan 40 kontzertutik gora eskaini eta gero, geldialditxu bat egingo dabe Governors taldeko kideek. Frenetikodrome diskoaren aurkezpen bireari amaierea emongo deutsen azken bi emanaldiak honeek izango dira: Durangoko Plateruenan, abenduaren 25ean, gaueko 22:30ean eta Hatortxurock jaialdian, urtarrilaren 8an.
'Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari' leloa dakarren Korrika 17 aurkeztu dabe Bilbon
2010-12-16 14:52 Euskerea berbagaiMaitatu, ikasi, ari... Euskalakari lemapean, 2011ko apirilaren 7tik 17ra, Trebiñutik Donostiarako bidea egingo dauen 17. Korrikak herritar bakotxaren protagonismoa, jarrera aktiboa aldarrikatu nahi dau.
Oxia, nazinoarteko musika elektronikoaren punta-puntako musikaria izango da abenduko Art After Dark egitarauaren protagonista
2010-12-16 12:46 MusikeaArtista tekno onenari saria emon eutsen 2008an Beatport Music Awards-en Oliver Raymond DJ frantsesa, mundu osoan Oxia izenagaz ezagun dana, izango da protagonista 2010eko Art After Dark gaueko egitarauaren azken saioan. Barikuan, abenduaren 17an, Goodlife diskoetxea sortu eban artisteak bere arrakasta handienak eskainiko ditu gauerdian, Guggenheim Bilbao Museoan.
GetxOnegin II. Pintxo Lehiaketea egingo da asteburuan
2010-12-16 11:51 Euskerea berbagaiGetxoko 33 ostalaritza-establezimentuk parte hartuko dabe asteburu honetan, abenduak 18 eta 19, Getxoko Udalak ostalaritzan euskerea sustatzeko antolatutako GetxOnegin II. Pintxo Lehiaketan, Euskal Kulturaren XII. Jardunaldien barruan.
Internet herritarrei hurreratzeko ekimena jarriko da abian Getxon
2010-12-15 16:22'Proiektu hau Internet eta teknologia barriak ezagutzen ez dituen edo gitxi erabilten dituen personei dago zuzenduta, gure webgunearen (www.getxoklik.com) bitartez eguneroko gestinoak zelan egin jakin daien', adierazo dau Lara Trevillak.
Euskaraz atseginez Sopelanan
2010-12-15 13:00 Euskerea berbagaiEuskaraz Atseginez egitasmoa Sopelanako merkataritza eta ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko eta normalizetako helburuagaz sortu zan.
Bilboko Kafe Antzokiak 15 urte 15ean
2010-12-15 12:02 kulturbizGaur, abenduak 15, 15 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak, eta egun hori holako urtemuga batek merezidu dauen legez ospatzeko aukerea dago gaur areto bilbotarrean 'hasiera haretan amesa zana era batera edo bestera gauzatzen lagundu deuskuen adiskide guztiakaz'.
Bilbo Zaharrak kultura jarduerez betetako hiru egunez gozauko dau
2010-12-15 10:56 kulturbizBerreginen Museoak, Caostica alkarteagaz alkarlanean antolatutako GizaZine jasoko dau. Ekitaldi horren barruan, inmigrazinoari (abenduaren 16an) eta bikote barruko komunikazinoari (abenduaren 17an) buruzko bi mahainguru jasoko dira, eta mahainguruak osotzeko, landu beharreko gaiakaz lotutako zenbait film labur emongo dira. Saioak gaueko 20:00etatik 21:30etara bitartean egingo dira, eta sarrera librea izango da.
2011ko bagilaren 5ean izango da Bilbon Eskola Publikoaren 20. jaia
2010-12-15 10:31Aurten, barrikuntza legez, lemarik izango ez bada be, 'inoiz baino gehiago, euskal eskola publikoa gure hezkuntza sistemearen ardatza dala azpimarratzeko eskola publikoak izan beharko leukezan ezaugarriak zerrendatu doguz kartelaren beheko aldean'.
Terry Gould-ek jasoko dau Euskal Kazetarien Alkartearen eskutik José María Portell 2010 Adierazpen Askatasunaren saria
2010-12-15 09:37Matar a un periodista. El peligroso oficio de informar liburuaren egile dan kazetari iparamerikarra Bilbora etorriko da saria jasotera, gaur abenduak 15. Ekitaldia Bilboko EiTBren egoitzan izango da (Capuchinos kalean) arratsaldeko 19:00etan eta Ana Urrutiak aurkeztuko dau.
Nik neuk (2 silabatan) be okerra egin dot aurrekoan, \"tzean\"-ek bi silaba daukaz bai, baina artikuluan 1 esan gura neban...
Akatsa izan da. Barkatu ba.
Amen.
Erantzuna | Ahoa josita
Vicente Ferrer Fundazinoarean gala gaur egingo da Bilbon
2010-12-14 14:06Vicente Ferrer Fundazinoak, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Vicente Ferrer Fundazinoaren gala antolatu dabe gaurko, abenduak 14, Bilboko Euskalduna Jauregian, Anantapur eskualdean (India) osasuna sustatzea helburu dauen proiektua bultzatzeko asmoz.
'Zinema euskaraz' programeak euskerea hurreratuko dau zinema-aretoetara
2010-12-14 13:56 BarriakHerritarrei zinema euskeraz ikusteko aukerea erraztu, zinema euskeraz eskatzen dabenentzat eskaintza nahikoa bermatzeko aukerea bultzatu eta euskerea kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntzatzat sustatzea dira, besteak beste, programearen helburuak.










Katue, badakizu sorginek be katu itxurea hartuten dabela?
Ni neu, berbarako, Getxoko taldetik kanporakoa naz, ALBEko bertso eskolakoen jarrerea desgokia iruditu jatanean kritikau izan dodaz, baina beti bere aurpegia emonda eta eurak neure iritziaren jakitun zirala. Ondo egin dituezan gauzak, ostera, txalotu egin izan dodaz. Ez daukot nire burua inoren Hooligantzat, ezta gura be.
Nire iruzkina idaztean ez neukan persona bakar bat buruan... baina, zergaitik pentsau dozu zuk, katue, persona jakin baten ganean gabizala? Ez ete zagoz pitin bat \"obsesionatuta\"? Arlo personlaletik baino bertsoaren alderdi profesionaletik berba egin behar dan ustekoa naz. Susmoa dot azken iruzkin horretan ez dala holan egiten. Halantxe sortzen dira \"eskualde\" zein \"\"taldeen\" arteko gorrotoak, eta zeu horreri su emoten zatoz, BERTSOAZ eta TXAPELKETAZ gogoetea egitera baino gehiago.
Beti kejaz gabizan honeek (hau ez dau Katuek esan, Iturraldek baino, Euskal Herrian egon daitekezan ehunka Iturralderen batek, horrek be katu itxurea hartu dau) bertso alorrean txapelketaz haratago bere bagabiz, eta txapelketan ahal dogun neurrian parte hartzen dogu (kazetari legez, artikuluak geure izenez firmauta... zeuek legez, espero dot), txarto iruditzen jakuzan arloak hobetu leikezan esperantzeagaz; bertsoeskoletako kideak gara, bertso-ekitaldietara joaten gara, saioak antolatuten doguz, ikerketea egiten dogu bertsoaren inguruan... Dabilena kejau leikela esaten da, ezta?. Hori bai errespetuz egitea da egin beharrekoa, itxurazko \"gorroto\" barik.
Finalean epaileek suertea euki dagiala dinozu, eta atzera nator neu epaileen kontuagaz: suerterik ez, epaileek euren lana behar dan moduan egin dagiela, eta bertsoaren kalidadea neurtu ostean bertsorik onenak kantaten dituanak irabazi dagiala.
Erantzuna | Ahoa josita