Euskal Filmategiak 'Bertsolaris, poetas populares vascos' (1967) filma aurkeztu dau Donostian
2009-04-24 15:50 BarriakDokumental honetan Pio Caro Baroja zuzendariak bertsolariari eta bertsolaritzeari sustraitik zuzen-zuzen heldu nahi izan eutson, garaiko bertsozale, ikertzaile eta bertso munduaren inguruan mobiduten ziranen eretxiak jasoz.
The Kluba, Skalariak gogoratzeko aukera bikaina
2009-04-24 15:38 MusikeaRock & Roll 50 eta Ska musikea buztartu eta The Kluba izeneko taldea disko barriagaz jatorku, sasoi bateko Skalariak taldeko Juantxu buru dala. 'Skalariak taldearen jarraipena da, baina ikutu barriakaz gatoz, 50. hamarkadako estiloak buztartzeaz gan, kontrabaxuaren edota bateriaren pisuak bere nortasuna emoten deutso egiten dogun musikeari', azaldu dau Juantxuk.
Bizkaidatz sariketearen bigarren edizinoa martxan dago
2009-04-24 12:39 kulturbizUnai Elorriaga idazle euskaldun ezagunak euskerazko istorioaren hasierea egin dau eta Maria Eugenia Salaverrik gaztelaniazko istorioarena; ondoren, lehiaketan parte hartzen dabenek istorioak jarraitu eta osotu behar ditue. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 4an amaituko da.
Herrien arteko IV. Berba Probak Mungian
2009-04-24 11:55 Bertsolaritzea‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 9an Herrien arteko IV. Berba Probak egingo dira. Goizeko hamaiketan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen hirugarren edizinoa da aurtengoa. Izena emoteko epea apirilaren 26an amaituko da (berbaprobak@gmail.com).
Euskal Herria Zuzenean barrikuntza ugarigaz helduko da Heletara
2009-04-24 11:36 MusikeaEuskal Herria Zuzenean jaialdia garagarrilaren 3, 4, eta 5ean egingo da Heletan. Kokalekua ez da jaialdiak ekarriko dauen barrikuntza bakarra; kontzertuez gan, aurten bestelako ikuskizun ugari izango dira.
'Labayru Hiztegia' eta 'Diccionario Labayru' sarean dagoz honezkero
2009-04-24 11:22Aurrerantzean, guztion eskura egongo dira Labayru Ikastegiaren webgune barriztauan Labayru Hiztegia eta Diccionario Labayru hiztegien bersino digitalak. Edozein kontsulta egiteko, nahikoa dozue www.labayru.org helbidera jo eta bertan Hiztegia online irudiaren gainean klik egitea.
Sortzen Ikasbatuaz alkarteak euskal eskola publiko barriaren aldeko jaia antolatu dau Aian maiatzaren 3rako
2009-04-24 10:50'Euskerea eta euskal kulturatik abiatuta mundu oso bati zabaltzen jakon' euskal eskola publiko barria aldarrikatuko dau alkarteak, 'parte-hartzailea, integratzailea, hezkidetzan eta bardintasunean oinarritua'.
Badator Gipuzkoako Bertso Eskolen V. Eguna
2009-04-23 18:04 BertsolaritzeaAurten, 'Bertsoeskol(b)a' antzezlanaren estreinaldia be izango da Azkoitian Bertso Eskolen Egunagaz bat eginik
Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak transmisinoa lantzeko hiru bide darabilz: hezkuntza arautuko lana (7.000 gazte inguru), bertso eskoletakoa eta jarduera osogarriena. Hirugarren arlo horretakoa da Bertso Eskolen Eguna.
XVI. Kanpomartxoa, apirilaren 26an Kukularran
2009-04-23 17:45 Euskerea berbagaiEuskerea erabilteko esparru bat zabaldu eta euskaldunok alkar ezagutzeko gune bat eregitea litzatekez helburuak alde batetik, baita euskerea ikasteko hainbat ahalegin egiten ari diranei ikasitakoari eusteko aukerea emotea be, eta, aldi berean, erdaldunakan euskereagazko jarrera positiboa lortzea.
Benito Lertxundik euskerazko kanta onenaren musika-saria jaso dau 'Mirotzak' kanteagaitik
2009-04-23 12:11 MusikeaLertxundiri Ignacio Casado SGAE erakundearen Euskadiko Zuzendariak eta Joxemari Sors Elkar taldeko zuzendariak emon deutse saria. Mirotzak Benito Lertxundiren (Orio, 1942) azken diskoko (Itsas ulu zolia) azken kantea da. Abestia Kantauri itsasoan sustraituta dagoan Euskal Herriaren tradizino, jatorri eta epikeari eskainita dago.
Paquito D'Rivera, Chano Domínguez eta Michel Camilo izango dira, besteak beste, aurtengo Getxoko Jazzaldian
2009-04-23 11:55 Musikea33. Getxo Jazzeko kontzertu nagusiak Paquito D'Rivera, Chano Domínguez, Michel Camilo, Spyro Gyra, Diane Schuur eta Omar Sosa musikari eta talde handiek eskainiko ditue. Talde Lehiaketako 'Hirugarren Milurtekoa' atalaren eta Dixie Gunearen kontzertuak gehitu behar jakez horreei.
Liburuaren Eguna ospatuko dau Bilboko Berreginen Museoak bisitariak Grezia klasikora hurreratuko dituan testu batzuen irakurketeagaz
2009-04-23 10:51 KultureaAutore greziar eta latinoei esker (Plutarco, Plinio el Viejo, Pausanias edo Tucidide) bisitariek koetarrek Perikeren gobernuko pasarterik garrantzitsuenak zelan kontetan zituen ezagutu ahal izango dabe, Atenas Greziako uriburu politikoa eta kulturala bihurtu zan garaia.
Alhondiga Bilbaok 'pentsamenduak' banatuko ditu Liburuaren Nazinoarteko Egunean
2009-04-23 10:37 KultureaJarduera honen bitartez, Alhondiga Bilbaok fidel jokatu nahi dau bilbotarren irakurketa-ohiturak areagotzen lagunduko daben ekimen guztiakaz eta mediateka bat be izango dau.
Liburuak kalera Getxon
2009-04-22 17:50 KultureaLiburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, apirilaren 23tik 26ra liburuak izango dira protagonista Getxoko kaleetan. Getxoko udal liburutegiek antolatutako ekimenak irakurtea bultzatzeko asmoa dauka eta, esangura horretan, Algortako Geltokia plazara hurreratzen diranek Getxoko hamaika liburu-dendaren postuak bisitetako aukerea izango dabe.
Udal liburutegiek Liburuaren Eguna ospatuko dabe zineari eta literatureari buruzko gida bat oparituz
2009-04-22 17:06 Kulturea‘No siempre una imagen vale más que mil palabras’ gidan gomendatzen diran liburuak herritarren esku dagoz udal liburutegi sarean. Aitatu argitalpenez gan, ‘El jardinero fiel’, ‘No es país para viejos’, ‘Elegy’, ‘El velo pintado’ edo ‘Un poco de chocolate’ be (Unai Elorrietaren ‘SPrako tranbia’ filmearen bertsinoa) gomendatzen dira. Gidak amaitu arte banatuko dira doban.
Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainea jarri dau martxan Topaguneak
2009-04-22 15:12 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Alkarteen Federazinoak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren hirugarren edizinoa aurkeztu dau Bilbon. Irakurketea sustatzeko asmoz sortu dan egitasmoa Hego Euskal Herriko 21 herritan egingo da, lekuan lekuko euskera alkarteen, udal liburutegien eta liburu-denden alkarlanari esker.
Zinebiblubek Euskadiko eta nazinoarteko produkzino onenak eskainiko ditu
2009-04-22 14:38 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Zinebiklub egitarauaren urteko bigarren hiruhilekoaren programazinoa bihar, apirilaren 23an hasiko da eta aurreikusitako hamar saioetan, 47 pelikula ikusi ahal izango dira bagilaren 25erarte.
Jarduneko Jaurlaritzeak 8,1 miloe eurotik gora bideratu ditu kultur arlora
2009-04-22 12:19Jarduneko Eusko Jaurlaritzearen Gobernu Kontseiluak euskerearen eta kulturearen arloan hainbat neurri onartu ditu, 8,1 miloe eurotik gorako aurrekontuagaz. Miren Azkarate Kultura sailburuak azaldu dau onarturiko neurrien artean sarturiko diru-laguntzinoak 'ahalik eta arinen' erabagitea dala helburua.
'Arrantzan', arrantzale euskaldunen memoria berreskuratzen dauen proiektua
2009-04-22 11:32DVDak 20 minutuko bi dokumental batzen ditu eta Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Orio, Getaria, Hondarribia eta Pasaiako portuetan arrantzale izandako hainbat persona dira protagonista. Urteetako lanagaz bakarrik lor daitekeen jakintzaren zati bat jasoten duen proiektu hau itsaso-arrantzako heziketa zentroei zuzendua dago eta datorren ikasturtetik aurrera hasiko da erabilten.
Euskalgintzearen eta bertso-eskolen ganeko berbaldiak Algortan
2009-04-22 11:02 BertsolaritzeaAlgortako Bertsolari Eskolak (ALBE) gogoeta-saio bat antolatu du zapatu honetarako Algortako Kultur Etxean, Gotzon Lobera eta Koldo Tapia adituakaz. Saioak goizean izango dira, 10:30ean hasita.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...