Antxinako argazkien erakusketea dago ikusgai Getxon

Bizkaie! 2010-01-08 09:50

Algortako eta Andra Mari auzoetako antxinako argazkien erakusketea antolatu dabe datorren urtarrilaren 19ra arte Algortako Azokan Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Euskaltzaindiak. Helburua argazkietan agertzen diran lekuen ganeko informazinoa batzea da, ondoren, egiten dabizan etimologia liburuan sartu ahal izateko.

Argazkiak 80 bat dira eta sei paneletan banatuta dagoz. Danak dira Euskaltzaindiarenak eta San Nikolas Udal Liburutegiarenak, antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuak bisitariei ikusi daitezken lekuen ganeko informazinoa ezagutzekotan han utzitako paperetan idazteko eskatu deutse eta, bestetik, aspaldiko argazkiren bat eukitekotan, San Nikolas liburutegira eroateko, han eskaneau dagien. Ondoren, argazkiren kopia digital bat oparituko deutse.

Algortako Torrene kaleko 4 zenbakian dagoan erakusketearen bisita-ordutegia azokearena berarena da, hau da, goizez 8:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara. Zapatuetan goizez baino ez da egongo zabalik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu