'Literaturea eta musikea euskeraz' programeari esker, berbak eta doinuak buztartuko dira Bilboko Arriaga Antzokian
2010-01-08 14:29 jardunaldiakUrtarrilaren 12an, programeari hasierea emoteko, Xabier Lete idazlea eta Joxan Goikoetxea musikaria batuko dira. Hurrengo errezitaldia martiaren 16an emongo dabe Bernardo Atxagak eta Juan Carlos Perezek. Maiatzaren 10ean, azken errezitaldia izango da, Itxaro Borda olerkariagaz eta Pier Paul Berzaitz konpositore eta abeslari zuberoarragaz, Xanet Arozena gitarristea laguntzaile dabela.
Bilboko Udaleko Euskara Sailak babestuta eta Arriaga Antzokiaren lankidetzeagaz, 'Literaturea eta musikea euskeraz' izeneko programea egingo da antzoki bilbotarreko foyerrean urtarrilaren 12an, martiaren 16an eta maiatzaren 10ean, arratsaldeko 20:00etan. Xabier Lete, Joxan Goikoetxea, Bernardo Atxaga, Juan Carlos Perez, Itxaro Borda eta Pier Paul Berzaitz lako euskaltzaleek poesia- eta literatura-errezitaldiak eskainiko ditue, musikeak lagunduta.
Ekimenaren arduradunek jakinarazo dabenez, urtarrilaren 12an, programeari hasierea emoteko, Xabier Lete idazlea eta Joxan Goikoetxea musikaria batuko dira. Hurrengo errezitaldia martiaren 16an emongo dabe Bernardo Atxagak eta Juan Carlos Perezek. Maiatzaren 10ean, azken errezitaldia izango da, Itxaro Borda olerkariagaz eta Pier Paul Berzaitz konpositore eta abeslari zuberoarragaz, Xanet Arozena gitarristea laguntzaile dabela.
Programa honen bitartez, euskerazko literaturarik eta musikarik onena eroan gura da Arriaga Antzokira. Modu horretan, Bilboko Udaleko Euskara Sailak lehenengoz parte hartuko dau Arriaga Antzokiaren 'Kuartito' programan. Programa horretan, kontzertu, errezitaldi, eta 'merienda musikalak' eskaintzen dira, baita 'Literaturea eta musikea euskeraz' ekimena be.
Euskerazko errezitaldi horreetarako sarrerak salgai dagoz hamar euroan Arriaga Antzokiko txartel-leihatiletan, www.teatroarriaga.com webgunean, 944 310 310 telefonoan eta BBKren orotarako kutxazainetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!