'Kubako emakumeak, Iraultza Iraultzaren barruan' izeneko erakusketa ibiltaria antolatu dabe Gernika-Lumon
2010-01-08 09:55 KultureaErakusketea Kultur Etxeko erakusketa-gelan izango da ikusgai, urtarrilaren 15era arte. Zortzi paneletan, emakumeek Kubako Iraultzearen prozesuan eta osasuna, kultura edo beste arlo batzuetan izan daben zeregina erakusten da, antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.
Gernika-Lumoko Udaleko Bardintasunerako Zerbitzuak, Euskadi-Kuba Kubagazko adiskidetasun eta laguntzinorako euskal alkarteagaz alkarnanean, 'Kubako emakumeak, Iraultza Iraultzaren barruan' izeneko erakusketa ibiltaria antolatu dau.
Erakusketea Kultur Etxeko erakusketa-gelan izango da ikusgai, urtarrilaren 15era arte. Zortzi paneletan, emakumeek Kubako Iraultzearen prozesuan eta osasuna, kultura edo beste arlo batzuetan izan daben zeregina erakusten da, antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.
Aitatutako iturrien arabera, egun, Kubako populazinoaren ia erdia emakumezkoak dira, bertako Parlamentuaren % 43 osotzen dabe eta unibertsitatean graduautakoen % 65 dira. Horrezaz ganera, lanerako indarraren % 46, herriko langileria tekniko eta profesionalaren % 66, zientzia ikerketen % 48, eta lankidetzarako misino internazionalisten % 52 osotzen dabe emakumezkoek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!