Bederatzi euskal film Donostiako Zinemaldiko 'Zinemira' atal sortu barrian
2009-09-03 11:39 BarriakAurten, Imanol Uribe zuzendariak jasoko dau Zinemira saria
Zinemiran ikusgai egongo diran bederatzi film horreetatik sei Donostian estreinauko dira: Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzenduriko 'La máquina de pintar nubes'; Jose Martinezen 'Itsasoaren alaba' dokumentala; Arkaitz Basterraren 'Life and Film'; Andrea Olabarriaren 'Rough Winds'; Gorka Gamarraren 'Umurage' dokumentala, eta Juan Miguel Gutierrezen 'Zuzendu mesedez!' dokumentala.
Lau euskal konpainia izango dira Tarregako Azokan
2009-09-03 10:56 Kulturea'Euskal Teatroa', Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arte eszenikoak sustatzeko bultzatu dauen ekimena, aurtengo XXIX. Tarregako Azokan izango da, kaleko artea bultzatzen daben lau ikuskizun tarteko dirala.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen ganeko erakusketa ibiltaria Balmasedan dago
2009-09-02 15:55 'Urdaibai Bizigai – Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketea ikusgai dago honezkero Balmasedado Kultur Etxean, irailaren 13 arteErakusketa honegaz Urdaibaiko eskualdearen balio natural, sozio-ekonomiko eta kulturala goratu eta herritar guztiei erakutsi nahi jake.
‘Bilbao Kultura’, Bilboko Udalaren hileroko eta dobako kultur agenda barria sortu da
2009-09-02 14:17Argitalpenak diseinu barritzailea dauka (neurria murriztu eta 16x10 zentimetroko zabalgarri batean kaleratzen da) eta lehengoa baino erabilgarriagoa eta ikusgarriagoa da; gainera, zeinu ulerterraz batzuei esker, dobako jarduerak edo euskeraz egiten diranak begiratu azkar batean identifiketako aukerea errazten dau.
Veneziako Mostrako lehiaketa arloan 23 filmek parte hartuko dabe
2009-09-02 11:22 BarriakVeneziako Nazinoarteko Zinemaldiaren 66. edizinoa Giuseppe Tornatoreren 'Baaria' filmagaz hasiko da gaur. Azken 20 urteotan Mostra edegiko dauen lehen italiar filma izango da Tornatorerena, eta Alpeez bestaldeko zine produkzino karuenetako bat.
Bilbo, xakearen uriburu
2009-09-02 11:13Xake Grand Slameko Maisuen Finala Bilbon jokatuko da irailaren 6tik 12ra bitartean, 2008ko Finala jokatu zan leku berean, hau da, Plaza Barrian jarritako kristalezko gela handian. Honeek izango dira aurtengo finala jokatuko daben jokalariak: Sergei Karjakin, Alexander Grischuk, Alexei Shirov eta Levon Aronian.
Bilboko Udaltegiak 'Expodistrito'-ren eszenatoki bihurtuko dira
2009-09-01 18:07 KultureaGaur, irailak 1, hasi eta abenduaren 31ra arte, ekimen honegaz bat egin daben zazpi Udaltegietako edozeinetara hurreratzen diran bilbotarrek lau erakusketa desbardinez gozetako aukerea izango dabe: lau pintura-erakusketa, hiru argazki-erakusketa eta hogei urte bete dituan Hortzmuga antzerki-talde bilbotarraren ibilbideari eskainitako beste erakusketa bat.
35.000 lagun erakarri ditu Getxoko 'Letren Terrazak' ekimenak
2009-09-01 15:42Erabiltzaileen % 65 umeak izan dira
Garagarrilaren 1etik abuztuaren 28ra, Letren Terrazak hogeita bosgarren urtez jarraian atara ditue liburuak kalera, helduen eta txikien gozamenerako. Aurten, gainera, txikientzako ekitaldi barriak antolatu dira. Umeek ezin hobeto hartu ditue 'Antxinako jokoak', 'Baretze eta alkartasun jokoak' eta eskulan tailerrak, besteak beste.
Walt Disneyk Marvel erosi dau
2009-09-01 11:51 BarriakThe Walt Disney Companyk Marvel Entertainment erosi egin dau 2.800 miloe euroren truke. Fikzinoko 5000 pertsonaia baino gehiago izango dira orain Disney inperioren barruan, tartean Spider Man, Lau Fantastikoak, X Patrulla, Hulk, Iron Man edo Amerika Kapitaina.
Lain Villabonatarrak lehenengo diskoa grabetan hasi dira
2009-09-01 11:40 MusikeaLain Villabonako musika-talde gaztea Elkar estudioan dago egunotan euren lehenengo diskorako kantak grabetan. Taldea orain dala urtebete egin zan ezagun Lor taldearen Zure doinua kantearen bertsinoari esker.
Bideorik ikusienak sarituko ditu Youtubek
2009-08-27 15:51You Tuberen asmo honegaz, bideo batek arrakasta handia lortzen badau, sortzaileak posta elektroniko bidez mezu bat jasoko dau eta bertan, publizidadeari esker jasoko dauen diru kantidadea jakinarazoko jako.
Fitoren 'Antes de que cuente diez' diskoaren zuzeneko aurkezpena Santanderren zemendiaren 6an
2009-08-27 10:33 MusikeaIrailaren 15ean kaleratuko dau disko barria Fitok; danetara, 10 kantu barri batuko ditu azken lan honek eta lehen singlearen bideoklipa, 'Por la boca vive el pez' birako azken kontzertua eta beste zenbait nobedade jasoko ditu DVD batean.
Bonifazio Arandia, 'Fasio' trikitilariaren omenezko ekitaldiak Igorren, haren jaiotzearen mendeurrenean
2009-08-26 16:15 KultureaUdalak herriko ondarearen berreskurapenagaz lotzen ditu omenaldiko ekitaldiak; Oihane Goioaga Kultura zinegotziaren esanetan: 'Fasio trikitilari ezaguna zan, Arratian zein inguruetan urte luzetan alaitu zituan erromeriak bere akordeoi diatonikoagaz eta, esangura horretan, haren figurea berreskuratu nahiko geunke omenaldiagaz, jaiotzearen mendeurrena beteten dan urte honetan.
Kauta taldea 'Vans-The Album' bilduman
2009-08-26 11:12 Musikea'Vans-The Album' bildumeak lehenengo aldiz batu ditu lan batean sona handiko talde internazionalak eta autoedizinoan nahiz diskoetxe independenteetan dabilzan taldeak, besteak beste, Kauta, Marvin eta Adrenalized euskal taldeak.
Bide Ertzeanen 'Leidor Sessions' irailean kalean
2009-08-26 10:55 MusikeaJoandako urtarrilaren 16ko kontzertu gogoangarria jasoten dauen zuzeneko CD-DVD honetan, taldearen disko guztietako kantuak dagoz eta baita kantu barri bat be. Raul Lopezek zuzendu dauen DVDan, barriz, taldeari buruzko dokumental bat be batu da.
Sete Sóis Sete Luas Jaialdia Deban irailaren 4, 5 eta 6an
2009-08-26 10:39 MusikeaSete Sóis Sete Luas Jaialdiak gure garaiko herri musikeagaz eta arte plastikoagaz osotutako programazinoa eskaintzen dau, eta Mediterraneo aldeko eta portugaldar munduko artista handiek parte hartzen dabe.
2009ko Aste Nagusiaren balantze positiboa ekarri dabe parte hartzearen eta turismoaren igoerek
2009-08-25 14:56Programa ofizialaren ekimen nagusienetan 430.000 lagun baino gehiagok parte hartu dabe (2008an baino % 10 gehiago), jai hasierako eta amaierako ekitaldiak kontuan hartu barik edo gastronomikora, kiroletara edo su artifizialetara joandakoak. Aurten Astondoa Pirotekniaren garaipenari esker Epahimahaiaren Sari Nagusia etxean geratu dala, ez dogu ahaztu behar.
Pablo Milanesek zabalduko dau Folk Getxo BBK Jaialdia
2009-08-25 12:37 MusikeaAurten sarrerea pagau beharko da Folk Getxo BBK'09 Jaialdiko kontzertu nagusietan. Gauero, 21:30ean, izango dira emonaldiak Areetako Geltokiaren plazan eta 10 eta 15 euro bitarteko salneurria izango dabe sarrerek.
Webgune bat eta zenbait ekimen Montxo Armendarizen Tasio filmaren 25 urteak ospatzeko
2009-08-25 10:52 BarriakNafarroako Gobernuak, Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografiaren Institutuaren (NIAZIren) bitartez, webgune berezi bat (www.tasio25.com), erakusketa bat eta egitarau potoloa tarteko dala ospatuko da datorren irailean 'Tasio' filma errodau eta estreinau zaneko 25. urteurrena.
Atom Egoyan zuzendariaren 'Chloe' filmagaz hasiko da aurtengo Donostiako Zinemaldia
2009-08-24 11:47 Barriak Irailaren 18tik 26ra izango da 57. Donostiako ZinemaldiaAtom Egoyan zuzendari kanadarraren 'Chloe' filmak inaugurauko du Donostia Zinemaldia. Zuzendaria, lehenengoz lehiatuko da Donostian. Chloe-ren protagonistak Liam Neeson, Julianne Moore eta Amanda Seyfried dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...