Patxi Usobiaga eta Irati Anda Txinara doaz datorren astean, Munduko Eskalada Txapelketan parte hartzeko
2009-06-29 14:24 Euskaldunak munduanBi eskalatzaileek garagarrilaren 4an eta 5ean egingo diran finaletara heltzeko itxaropenagaz dagoz, baina horren aurretik, garagarrilaren 2an hasita jokatuko diran kanporaketak gainditu beharko ditue.
Bilboko Kalealdia'09, Kaleko Antzerki eta Arteen X. Jaialdia garagarrilaren 1etik aurrera
2009-06-29 12:33 KultureaUdaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen honetako ohitureari jarraituz, emonaldiak Kale Nagusiko oinezko eremuan egingo dira garagarrilaren lehen astean, eta bigarrenean, ikuskizunak Zazpi Kaleetako plazetan antzeztuko dira.
Olatz Simon EiTBko kazetariak jaso dau Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia
2009-06-29 11:46 sariak-autortzakSimonek, saria hartukeran, ohorea bikotxa dala azaldu dau. Euskaldun barria da, eta euskeraz egindako lanagaitik saria jasoteak poztu egin dau kazetaria. 'Euskerea ez da nire ama hizkuntzea. Etxean inork ez ekien euskeraz'.
Guggenheim museoa zabalik egongo da udako astelehenetan
2009-06-26 15:08 KultureaGuggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da udako astelehenetan datorren bagilaren 29tik aurrera, 10:00etatik 20:00etara, pinakoteka bilbotarreko arduradunek prentsa ohar baten bidez gaur jakinarazo dabenez.
Farrah Fawcett aingeruen erreinura joan da
2009-06-26 11:57 Barriak'Charlie´s Angels' telesailak ezagun egin eban Hollywoodeko 70. hamarkadako aktore ezaguna Santa Monikako (Los Angeles, AEB) ospitale batean hil da, azken hiru urteotan uzkiko kantzerraren kontra burrukan ibili ondoren.
Michael Jackson hil da
2009-06-26 10:28 Musikea'Pop musikearen Erregea' eta inoiz ale gehien saldu dituan diskoaren egilea -Thriller-, hil da bart Los Angelesen (AEB), 50 urte zituala. Medikuek bihotzekoak jota eta arnasik hartu barik topau eben etxean eta, ondoren, ospitalean hil da.
'Izarren argia' grabetan hasi dira Azpeitian
2009-06-25 18:57 Barriak'Izarren argia'-ren filmaketea, 2,2 miloe euroko aurrekontuagaz, sei astetan amaitzea espero dabe, eta Azpeitia, Hondarribian eta Artikutzan egingo da errodajea. Zuzendariaren asmoa 2010eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta aretoetan eskaintzea da.
Koldo eta Esti getxoztarrak Faborez 03 trikitixa bilduman
2009-06-25 17:49 MusikeaFaborez bildumearen hirugarren alea kalean da. Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak orain bi urte abiatutako egitasmoari eutsita, lau trikiti-bikote alkartu ditu Faborez 03 diskoak. Hego zein Ipar Euskal Herriko partaideak dituan azken lan honek, joteko molde eta kantu-era desbardinak batu ditu.
BiscayTIK ekimenaren bizkaia.eu posta-sistemea martxan dago
2009-06-25 15:14Honako honeek dira, laburrean, BFAk aurkeztutako posta elektronikoaren ezaugarriak: dobakoa da erabiltzailearentzat; mezuak bialdu eta jasoteko aukerea emoten dau; postontziaren edukia 5-GBekoa da; kontaktuak kudeatzeko aukerea emoten dau; zereginen egutegia dauka; euskeraz eta gaztelaniaz dago; irisgarritasunerako A bikotxa dauka, ezintasunen bat dabenek erabili ahal izateko; eta ez dauka publizidaderik.
Bagilaren 29an hasiko dira Portugaleten 'Zigortzaileak' filmetan
2009-06-25 14:37 BarriakEuskeraz filmauko da Zigortzaileak, eta filmeko paper nagusiak zineman debuta egiten dauen neska eta mutil talde batek beteko ditu. 1200dik gora hautagaien artean aukeratutako zazpi umeek parte hartuko dabe pelikulan.
Tecnalia korporazinoko sei zentrok Europako bosgarren zentro teknologikoa sortuko dabe
2009-06-25 13:04 Euskaldunak munduanFusinoa 2011ko lehen hiruhilekoan burutzea aurreikusi da, eta horrela, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Espainiako lehenengo eta Europako bosgarren zentro teknologiko pribadua sortuko da. Danetara, 1.300 langile eta 110 miloe euroko fakturazinoa izango ditu.
Bihar, bagilak 26, Euskaltzaindiaren 90. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo dira Hazparnen
2009-06-25 11:13 Euskerea berbagaiGaur, arratsaldeko 15:00etan, Euskerearen Erakunde Publikoagaz (EEP) hitzarmena sinatzeko ekitaldia egoan deituta Baionako EEPren egoitzan. Ondoren, leku berean, Iparraldeko Toponimiaren aurkezpena egitekoa zan baina ekitaldi biak bertan behera geratu dira.
Garagarrilaren 1ean ekingo deutso Getxoko Jazzaldiak Euskadiko jazz jaialdien denporaldiari
2009-06-24 17:29 MusikeaGaragarrilaren 1ean hasiko da Euskadiko jazz denporaldia Getxoko 33. Nazioarteko Jazzaldiagaz. Garagarrilaren 5era arte, Paquito D'Rivera, Chano Dominguez, Michel Camilo, Spyro Gyra, Diane Schuur eta Omar Sosa musikari eta taldeek joko dabe Getxon.
Laura Bugalhorentzat Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina, barriz, Arantza Quirogarentzat
2009-06-24 15:38Ekimen honen helburua da askapen sexualaren prozesuan zeozelan lagundu daben persona, alkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik, eta, bestetik, gay-lesbianon eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituenak agirian itxi eta, sinbolikoki bada be, zigortzea.
Ismail Kadare albaniarra, Letren Asturiasko Printzea Saria 2009
2009-06-24 15:20 sariak-autortzakIsmail Kadare Albaniako idazleak irabazi dau aurten Letren Asturiasko Printzea Saria, Ceees Noteboom holandarrari, Antonio Tabucchi italiarrari eta Milan Kundera lako hautagaiei aurrea hartuta. Danetara, 25 nazinotako 31 hautagai izan dira aurten.
Yuri Zytsar ohorezko euskaltzaina hil da
2009-06-24 14:14 Euskerea berbagaiYuri Zytsar ohorezko euskaltzain eta hizkuntzalari errusiarra hil zan atzo, 2009ko bagilaren 23an, 81 urte zituala. Bihar, edo datozen egunotan, lurra emongo deutsie haren jaioterrian, Kuybishev-en.
'Bidaiarien Txokoak' IV. Bidaia Postalen Lehiaketea abiarazo dau
2009-06-24 12:49Igaz 37 postal jaso ziran -28 gazteleraz eta 9 euskeraz- eta epaimahaiak euren konposaketako izaera bidaiaria kontuan hartu eban. Postal gehienak programa honen jarduera gehienak antolatzen diran 4. barrutiko (Santutxu) bizilagunenak ziran, Bilbokoak, baina Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Madriletik bialdutakoak be izan ziran.
Arte garaikidearen eta narrazinoaren arteko buztarketea aztergai Guggenheim museoan
2009-06-24 12:25 jardunaldiakGuggenheim Bilbao Museoak eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arte Eder Fakultadeak 'Artea eta sormena III: narrazinoak arte garaikidean' udako eskainiko dabe museoan bertan eguenean eta barikuan, 2007an sinatu eben lankidetza hitzarmenaren arabera, museoko iturriek jakinarazo dabenez.
Euskal Herriko Bilgune Feministeak jai herrikoi eta parekideen aldeko udako kanpainea abiarazo dau
2009-06-24 11:05Kanpainearen helburu nagusiak emakumeok jaietan eta horreen antolakuntzan parte-hartzea bermatua izatea eta jaietan zehar ugaritzen diran eraso sexistakaz amaitzea dira. 'Helburuak lortzeko markau dan bidea, barriz, jai batzordeak eta jaiak antolatzen dabilzan eragileak bidelagun hartuta egiten dogu ezinbestean', azaldu dabe Bilgune Feministako arduradunek.
'Marigoran kikunbera' lelopean, Ibilaldia 2010 Bermeon
2009-06-24 10:50 Euskerea berbagai'Gorantza datorren marean guk kikunbera egiten dogu. Itsasoari lotutako herria izanda, gorantz datorren itsasoko marea aukeratu dogu modu metaforiko batean ikastolen inguruko mobimentua definiduteko. Kikunbera berbea geure keinu berezia da eta Kiku izango da irudia, bost puntadun izarra: itsasoa, ikastola, kultura, izartu eta euskerea'. Horixe da 2010eko maiatzaren 30ean Bermeoko Eleizalde Ikastoleak antolatuko dauen Ibilaldiaren leloaren azalpena.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...