Iñaki Aurrekoetxea, Peru Magdalena eta Txomin Azpiroz, Bpuntua lehiaketako irabazle
2011-12-12 14:16 BertsolaritzeaIñaki Aurrekoetxea, Peru Magdalena eta Txomin Azpirozek irabazi dabe Bpuntua bertso-lehiaketea. Zemendiaren 8an abiatu zan Bpuntua, Berriketan.info izeneko sare sozialean, Gipuzkoako Gpuntua txapelketearen azken fasean. Irabazleek abenduaren 18ako txapelketako finalerako bina sarrera, eta Gpuntuko elastiko eta erlojua jasoko ditue.
Iñaki Aurrekoetxea, Peru Magdalena eta Txomin Azpirozek irabazi dabe Bpuntua bertso-lehiaketea. Zemendiaren 8an abiatu zan Bpuntua, Berriketan.info izeneko sare sozialean, Gipuzkoako Gpuntua txapelketearen azken fasean. Irabazleek abenduaren 18ako txapelketako finalerako bina sarrera, eta Gpuntuko elastiko eta erlojua jasoko ditue.
Lau astetan ibili dira bertsotan Berriketan.info gunean; astero puntu bat eta doinua ipini ditue webgunearen kudeatzaileek, eta parte-hartzaileek bertsoa osatu behar izan dabe. Antolatzaileek hiru bertso onenak saritu ditue.
Iñaki Aurrekoetxea bertsotan ibilitakoa da eta bertso kritikaria be izan da. Ondoko hau izan zan erabili eban puntua, hamarreko txikian: Helmugara bidean Gpuntuko trena... Peru Magdalena idazle durangarrak Hauteskundeak badatoz berriz ere ate joka puntuagaz lortu dau saria, habaneraren doinuan kantauz. Txomin Azpirozen puntua Diru gehiago banuke, salatu egingo nuke aukeratu eban bertsoa osotzeko. Sei puntuko laburrean eta Aizak hi, mutil mainontzi-ren doinuagaz egin eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!