Lezamako Liburu Azokea abenduaren 12tik 16ra arte egingo da

Bizkaie! 2011-12-08 10:40   Kulturea

Lezamako Udalak (Bizkaia) Liburu Azoka txiki baina interesgarria atondu dau abenduaren 12tik 16ra bitartean. Bertan, liburu zaharrak, aukerakoak, errelikiak, umeentzako literaturea edo eleberriak izango dira aukeran, besteak beste.

Gainera, eskaintza ia dobakoa izango da, salneurri sinbolikoak ezarri baitira, kasu askotan euro batera be heltzen ez diranak. Liburu Azokea arratsaldez egongo da zabalik, 16:00etatik 19:00etara bitartean, antolakuntzak jakinarazo dauenez.

Liburu Azokearen barruan, eta Lezamako Udalak bultzatzen dauen irakurzaletasuna sustatzeko programan kokaturik (4 eta 10 urte bitarteko umeek irakurteko ohiturea hartu eta horregaz gozau deien), liburutegian bertan jarduera bi gauzatuko dira. Lehenengo ekitaldia abenduaren 15ean egingo da, Antton Irusta autoreagaz topaketea, hain zuzen, arratsaldeko 18:00etan. Horrezaz gan, abenduaren 16an, ipuin kontalaria izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu