Eduardo Mendoza Bartzelonako idazleak jaso dau Planeta Saria
2010-10-18 12:24 sariak-autortzakRicardo Medina ezizena dauen idazleak 601.000 euro jasoko ditu, Riña de gatos nobeleagaitik. Epaimahaiak 1936ko udaberrian gazte ingeles batek Espainiara egindako bidaia kontetan dauen nobelea saritzea erabagi dau
Jone Uriak finalaurrekoetan kantauko dau
2010-10-18 11:18 BertsolaritzeaHurrengo kanporaketa saioa datorren domekan, urriaren 24an, izango da Aulestiko Torrezelai frontoian, 17:30ean. Kantuan beste sei bertsolari: Xabat Galletebeitia, Gorka Ostolaza, Mikel Goiriena, Ibon Ajuria, Peru Vidal eta Arrate Illaro. Gai-emoile lanetan, ostera, Leire Bilbao.
Euskaltzaindiak 'Euskera' agerkari ofiziala barriztau dau
2010-10-18 10:51 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Euskera agerkari ofiziala barriztau dau, eta forman ez eze, edukietan be zenbait aldaketa egin dau Akademiak. Aldaketa horreen asmo nagusiak dira, batetik, Euskera agerkariaren kalidadea bermatzea, eta bestetik, komunidade zientifikoan erreferentziazko argitalpena izatea.
'Gaztezulo' aldizkariak 10. urteurrena ospatuko dau Bilbon
2010-10-15 16:54 kulturbiz Jaia urriaren 15ean izango da, iluntzean, Bilboko Kafe AntzokianGaztezulo aldizkariaren 10. urteurrenaren harian antolatutako jaian, I. Gaztezulo saria emongo deutse Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu musikariari, irakurleek holan erabagita. Eta, jarraian, Esne Beltza musika taldeak joko dau. Kontzertua amaitzerakoan, hainbat opariren zozketea egingo dabe.
Me suena, guggen-en zeozer ikustera joan nahi zenuela? ba asteburu honetan dohan ei da sarrera, irakurri notizia.
Erantzuna | Astegoien honetan sarrerea dobakoa izango da Guggenheim Bilbao Museoan, hamahirugarren urteurrena dala eta
Domeka honetan ospatuko da Nafarroa Oinez Atarrabian
2010-10-15 14:57 Euskerea berbagaiBertan, adin guztietako jenteari zuzenduriko ekintzak antolatu ditue. Txikienek Txan magoa, Betizuak, Txirri Mirri eta Txiribiton Junior, gaztelu puzgarri eta abarrez gozetako aukerea izango dabe. Gazteenek Bizardunak, Kerobia, Trikizio edo Ze esatek ikusi ahal izango ditue eta familia giroa gurago dabenek Oskorri, Patxi eta konpainia edo Eskozia zein Galesko folk taldeak izango ditue ikusgai.
Astegoien honetan sarrerea dobakoa izango da Guggenheim Bilbao Museoan, hamahirugarren urteurrena dala eta
2010-10-15 13:55 kulturbizUrriaren 19an, Guggenheim Bilbao Museoaren hamahirugarren urteurrena beteko da eta urte honeetan Museoak izan dauen harrera ona eskertzeko, astegoien honetan, urriaren 16an eta 17an, sarrerea dobakoa izango da.
Jet Lag Fest´10 jaialdiak 30 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu Bilboko Euskalduna zubipean
2010-10-15 12:38 jardunaldiak Urriaren 15etik 17raJet Lag Bio ekimen desbardina, barritzailea eta sormenezkoa da, munduko uri desbardinetako gazteen eta gazte kolektiboen ekimen eta adierazpideak bultzatzen dituana, espazio urbanoa erakusketarako eta esperimentazinorako espazio legez erabilita. Ekimenari Jet Lag Fest izeneko jaialdiak emoten deutso amaierea.
Anjel Lertxundi idazleari emon deutse 2010eko Saiakeraren Sari Nazionala
2010-10-15 11:44 sariak-autortzak Eskarmentuaren paperak obreari esker1994an Narratiba sailean izan zan finalista Espainiako Literatura Sarian, Otto Pette nobeleari esker. Ángeles González-Sinderen deia jaso dauenean, 'sorpresa itzela' hartu dauela autortu dau.
IX. Galdames Folk astegoien honetan Bizkaia, Eskozia, Kamerun eta Kanadako doinuakaz
2010-10-15 10:26 KultureaAurten, Adarrots talde bizkaitarra izango da euskal folk musikearen ordezkaria, eta euren ardurea izango da jaialdiari hasierea emotea. Gaur, barikua, hilak 15, 22:00etan hasiko da kontzertua. Arrabotsen kontzertuaren ostean, Eskoziako Session A9 taldearen txandea izango da.
Jon Cazenave argazkilariaren erakusketeak hasiera emongo deutse IV. Iparra Galdu Gabe Jardunaldiei
2010-10-14 18:15 jardunaldiakJardunaldien helburua Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emoteko ekintzak antolatzea eta Euskal Herriko Iparra eta Hegoaren alkar ulertzea sustatzea da.
Soziolinguistikearen oinarrizko teoriek eta ikerketek Euskal Herrian izan daben garapena aztertu dabe liburu batean
2010-10-14 17:16 Euskerea berbagaiZortzi idazlek euskerazko lehen Soziolinguistika Eskuliburua idatzi dabe, Soziolinguistika Klusterraren ekimenez. Liburuak soziolinguistikearen oinarrizko teoriak eta ikerketak batu ditu, bai eta Euskal Herrian teoria eta ikerketa horreek izan daben garapena be.
'Era' izenpean, kantu zuzenak dakarz Zea Maysek
2010-10-14 15:45 MusikeaEra, hamabi abestiz osotua, Mungiako Lamiña Producciones-en grabau dabe Jose Lastra soinu teknikaria izan dalarik eta Tony Cousins-ek masterizau dau Londreseko Metropolis Group estudioetan.
Bilboko Zirkuituak udagoieneko denporaldiari hasierea emongo deutso tartean hiru estreinaldigaz
2010-10-14 12:06 KultureaBilboko Zirkuitua programea, Euskadin arlo horretan egiten dan ekimen bakarra da. Gure uriko antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukerea eskaintzeaz gan, Bilboren kultur eskaintzea deszentralizetan be laguntzen dau, izan be, Bilboko hainbat barrutitan eskaintzen da urte osoan.
Brain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken joko dabe
2010-10-14 10:46 MusikeaBrain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken (Mesedeetako kaia, 1, Bilbo) joko dabe gaur, hilak 14, 20:00etan hasita, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak eta Torino eta Vareseko udalek sinatutako hitzarmenari esker. Kontzertua dobanekoa da.
Gabriel Arestiren Eguna ospatuko da Bilbon
2010-10-13 18:10 jardunaldiakGabriel Aresti izango da Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Bilbaopoesia Bilboko Poesia Astearen zabaltze jardunaldiaren protagonista. Aurten bere hamaikagarren edizinoa ospatzen dauen poesia zikloa urriaren 14tik 24ra ospatuko da, Bidebarrieta Kulturgunean batez be.
Agerre Teatrok ‘Doltza. Dultzinea Kixote vs Teresa Panza’ ikuskizuna eskainiko dau Elorrion, Zumaian eta Hernanin
2010-10-13 17:36 KultureaHitzorduak ondokoak dira: Elorrioko Arriola Aretoan (Urriak 14, 11:00), Zumaiako Aita Mari Antzokian (Urriak 15, 22.00) eta Hernaniko Biteri Kultur Etxean (Urriak 16, 20:00).
Mondragon Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2010-10-13 15:25 Euskerea berbagaiHitzarmen horrek Mondragon Unibersidadearen eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sortzea dau helburu. Holan bada, besteren artean, baterako argitalpen-politikea bultzatuko dabe bi erakundeok, euskereari buruzko ikerketen emoitzak argitaratzeko.
Getxoko Udalak 42.000€ onartu ditu udalerrian bertsolaritzea sustatzeko
2010-10-13 12:56 BertsolaritzeaAlgortako Bertso Eskoleak 30 urte daroaz bertsolaritzea eta euskerea sustatze lanetan Getxon, eta bere sorreratik, hazkunde handia izan dau bere jardueretan, alkartearen kudeaketa eta koordinazino lanen handitze handiagaz eta ondorioz giza baliabideak handitzeko beharragaz, etorkizunak dakarzan erronkei modu egokian erantzun ahal izateko.








Kritika ona. Eskerrik asko.
Erantzuna | Bicicleta, cuchara, manzana