Badator Euskerearen Nazinoarteko Eguna
2011-11-28 14:42 Euskerea berbagaiAzken urteotan, Bizkaiko udalerri gehienetan makina bat ekintza antolatu dira Euskerearen egunari lotuta; hori dala eta, Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde mailako ikuspegia emon gura izan deutso egunari eta, aurten be, ekitaldi horreek guztiak josteko asmoz, Euskerearen Eguna iragarteko kartela jarri dau Bizkaiko euskera zerbitzu guztien esku eta ekimenon agenda bizkaia.net atarian argitaratuko dau.
Aurtengo Euskerearen Nazinoarteko Egunaren jentaurreko aurkezpenean, BFAko Kultura diputadua, Josune Ariztondo eta EUDEL erakundeko ordezkari Getxoko alkatea, Imanol Landa izan dira.
Azken urteotan, Bizkaiko udalerri gehienetan makina bat ekintza antolatu dira Euskerearen egunari lotuta; hori dala eta, Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde mailako ikuspegia emon gura izan deutso egunari eta, aurten be, ekitaldi horreek guztiak josteko asmoz, Euskerearen Eguna iragarteko kartela jarri dau Bizkaiko euskera zerbitzu guztien esku eta ekimenon agenda bizkaia.net atarian argitaratuko dau.
BFA eta EUDELegaz batera, ekimen honen sustatzaile dira Alkarbide (Bizkaiko euskera zerbitzuen bilgunea) osotzen daben udaletako euskera zerbitzuak. Hartzaileak, barriz, udalerri horreetako biztanleak, 1.000.000 herritar inguru.
Herritarrek udalerrian bertan zein Bizkaiko beste udalerri batzuetan egingo diran ekintzen barri izateko agendea argitaratu da bizkaia.net atarian. Gainera, ekimenen barri emongo da facebook eta twitter kanalak erabiliz Azkue Fundazinoari esker.
Euskerearen Nazinoarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da, hau da, Xabierko Frantzisko egunean. Data horren jatorria Eusko Ikaskuntza erakundeari estu lotzen jako.
Lehenengo Euskerearen Eguna orain 60 urte baino gehiago ospatu zan, 1949an, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Ipar Euskal Herrian ez eze, Parisen, Mexikon, Caracasen, New Yorken eta beste leku batzuetan be ospatu zan Euskerearen Eguna. Ordutik, urtero egin da egunaren ospakizuna Xabierko Frantziskoren egunean beti be.
1995ean, kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzeak eguna berrindartzeko proposamena egin eban. Diasporako euskaldunek egun handitzat ebena Euskerearen Egun Ofiziala izentetako eskatu eben. Eusko Jaurlaritzeak eta Euskaltzaindiak ontzat emon eben proposamena eta abenduaren 3a, Xabierko Frantzisko eguna, Euskerearen Eguna izentetea erabagi eben.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!