Ramon Zubizarreta 'Landakanda' pandero-jotzailearen biografia kaleratu dabe
2011-11-28 13:14 MusikeaMiel Anjel Elustondok Landakanda, soinuaren erregea Ramon Zubizarreta Larrañaga Landakanda pandero-jotzailearen biografia idatzi dau. Liburuaz gan, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak CDa be argitaratu dau, hamazazpi kantagaz. Hauxe da pandero-jotzaile bati eskainitako lehenengo liburua, orain arte soinu-jotzaileen ganeko lanak argitaratu ditue eta.
Miel Anjel Elustondok Landakanda, soinuaren erregea Ramon Zubizarreta Larrañaga Landakanda pandero-jotzailearen biografia idatzi dau. Liburuaz gan, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak CDa be argitaratu dau, hamazazpi kantagaz. Hauxe da pandero-jotzaile bati eskainitako lehenengo liburua, orain arte soinu-jotzaileen ganeko lanak argitaratu ditue eta.
Ramon Zubizarreta Larrañaga Azpeitian jaio zan, 1932an, Landakaranda baserrian. Lehenengo urteetan Pikua, Zendoia, Auntxa, Epelde, Maltzeta eta Eleuterio Tapiagaz jo eban. Iñaki Garmendia Lajagaz joz , trikiti bikote ezaguna izan ziran. Lehenengo diskoa 1977an grabau eben, Madrilen, Trikitixa. Ostean, beste hiru lan plazaratu zituen: Laja eta Landakanda (1981), Pepe Yanciren omenez (1986) eta Gure oroitgarri (1994). Laja-Landakanda bikoteak Euskal Herriko Txapelketa bi irabazi zituan, bata 1978an, eta bestea, 1982an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!