Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako finala bagilaren 5ean, Bilbon
2009-06-03 17:14 BertsolaritzeaBizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatuta, datorren barikuan, ekainaren 5ean, jokatuko da Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako finala, Bilbon, Indautxuko ‘El Carmen’ aretoan, goizeko 11:00etan.
Ricardo Menéndez Salmón idazle asturiarrak Bilboko Liburu Azokearen Kritika Saria jaso dau
2009-06-03 15:32 sariak-autortzakBagilaren 4tik 14ra bitartean, Bilboko Areatza liburuz beteko da Bilboko Liburu Azokearen 39. edizinoaren inguruan. Aurten, poesiak oso leku berezia izango dau azokan eta, bide horretan, 1997an Bilbon egon zan eta oraintsu hil dan Mario Benedetti hartuko dabe gogoan Bidebarrieta Kulturgunean bagilaren 10ean 19:30ean.
'Izen ttipiak euskaraz' liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak
2009-06-03 12:06 KultureaLiburu honetan, izen ttipi edo hipokoristiko ugari zerrendatzen dira. Salaberrik aitatu bezela, 'izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfidantza giroan erabilten diran izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak'.
Gugggenheim Bilbao Museoaren 2010eko arte-programazinoa zezeilaren erdi aldera hasiko da
2009-06-03 11:20 KultureaBatzar honetan 2010erako aurretiko arte programazinoa aurkeztu eben eta ekitaldiaren lehenengo bost hilebeteen balantzea egin zan; horretan nabarmentzekoa izan da bisitarien kopurua % 6 igon dala 2008ko aldi beragaz konparauta, ©MURAKAMI eta Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut erakusketak arrakasta handia izan dabelako.
'Obatu Euskal Eskola Publikoari', Euskal Eskola Publikoaren jaia Bergaran
2009-06-02 17:52 Euskerea berbagai'Obatu Euskal Eskola Publikoari' lelopean aurkeztu dabe Donostian Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Bergarako San Martin Herri Eskolakoek antolatu dabe datorren domekan, bagilaren 7an egingo dan jaia, edadearen arabera banatutako lau gunetan.
Mintza Eguna, euskerazko mintzapraktika-ikasleen eguna bagilaren 6an
2009-06-02 17:12 Euskerea berbagai
Euskaldunon komunidadea zabaltzeko, euskerazko hartu-emon sareak sortuz euskaldunon hizkuntza komunidadea zabaltzeko asmoz, laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten Gasteizen, bagilaren 6an.
Koko Taylorren bandea izango da Getxoko Blues Jaialdiako izar nagusia, baina Koko Taylor barik
2009-06-02 15:39 MusikeaUdearen etorrereagaz, jaialdien denporaldia hasiko da Getxon eta, ohikoa dan legez, udako jaialdi handiei hasierea emoteko arduraduna Getxo&Blues da. Jaialdi horrek aurten XXI. edizinoa beteko dau eta bagilaren 12tik 14ra bitartean izango da Erromoko Santa Eugenia plazan. Lonnie Brooks Band, Mike Hammer & The Taxi Drivers eta Johnny Mars Blues Band izango dira Getxon, besteak beste.
Badator SurFilm Festibal Jaialdia
2009-06-02 13:55 BarriakAmstel SurFilm Festibal, surfari buruzko filmeen zinema jaialdia bagilaren 11tik 14ra bitartean izango da Donostian. Urtero legez, jaialdiko ekitaldirik garrantzitsuena film laburren lehiaketea izango da; danetara, 61 labur aurkeztu dira.
BFAren eta BCAM zentroaren arteko alkarlana abangoardiako ikerketa matematikoa garatzeko Bizkaian
2009-06-02 11:04Akordioari esker, erakunde biek alkarregaz abiarazoko ditue enpresen arloko ikerketa eta garapen-proiektuak, bai eta katalogo zientifiko barri bat be, Bizkaiko I+G+B arloan dagozan eragile pribatuen ikerketa matematiko aplikatuaren inguruko eskariak batuko dituana.
'Pribatutik publikora', bagilaren 26tik aurrera Guggenheimen
2009-06-01 17:38 KultureaBagilaren 26tik 2010eko urtarrilaren 10era, Solomon R. Foundationek antolatutako 'Pribatutik publikora: Guggenheimeko bildumak' erakusketeak hiru hamarkadatan etorkizuneko artea jaso ebenei buruzko paralelismoa egingo dau, ehun obra ingurugaz.
2009ko Arabako Eskolarteko Txapelketako finalaren zain
2009-06-01 14:18 Bertsolaritzea2009ko Arabako Eskolarteko Txapelketako sei finalisten izenak erabagi dira astegoienean: Ander Solozabal, Maria Izaga, Ainhoa Comas, Estitxu Saratxo, Elyem Chej eta Xabi Igoa.
XL. Derioko Udako Euskal Ikastaroetan parte hartzeko matrikula epea zabalik
2009-06-01 12:52Lehenago Labayrun ikasi ez daben ikasleak, sarrerako azterketea egin behar dabe hautagaien mailea zehazteko. Proba hori bagilaren 22an egingo da, Labayruren Boluetako egoitzan: Metroalde eraikina, Bolueta, Bilbo (metro geltokiaren ondoan).
Joseba Lakarra euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egin dau Arratzun
2009-06-01 12:19 Euskerea berbagaiJoseba Lakarrak aitzineuskerea izan dau, eta badau gaur egunean be, bere ikerketa-lanen helburu nagusi. Horra Euskaltzaindiko sarrera-berbaldia osotzeko aukeratu dauen gaia, bide batez, hizkuntzalaritzearen arlo horretan sakontzeko azterketa-proposamen barria mahairatuz.
Expodistritok lau erakusketa zabalduko ditu bagilean Bilboko barrutietako udaltegietan
2009-06-01 11:55 KultureaPinturea da protagonista nagusia Kultura Sailaren programa honetan, artista desbardinen lanak beste horrenbeste auzoetako udaltegietan txandakatuz jarten diralarik. Oraingoan, San Inazio-Ibarrekolanda, San Frantzisko, Begoña, Barrainkua eta Castaños auzoetako udaltegietan egongo dira ikusgai erakusketak.
Nazinoarteko 18 aditu Guggenheim Bilbao Museoan Asiako arte modernoaren eta garaikidearen inguruan
2009-06-01 11:48 jardunaldiakAldi honetan, Guggenheim Bilbao Museoan egingo da biltzar hau, eta bertako zuzendari nagusi Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Fundazinoaren Estrategia Globalerako zuzendari nagusi dan aldetik, Abu Dhabin eregiko dan hurrengo Guggenheim Museoari buruzko aurkezpena egingo dau.
Eguzkia lagun, milaka euskaltzale batu dira Galdakaon Ibilaldia ospatzeko
2009-06-01 10:40 Euskerea berbagai'Urte osoan egindako lanak egun arrakastatsu honetan izan dau amaierea. Aldez aurretik jarritako helburuen lorpen maila erabatekoa izan da'. Ibilaldiaren antolatzaileak pozik agertu dira jaiak izandako erantzunagaz eta jazotako istiluak ibilbidetik kanpo izan dirala azpimarratu dabe.
Emakundek eskoletan egindako bardintasunaren aldeko lana erakutsiko dabe astelehenean Donostian 460 ikaslek
2009-05-29 16:11EAEko 11 eskolako 460 ikaslek parte hartu dabe egitasmo honetan: Arabako Ikasbidea ikastola; Bizkaiko Geroa Ikastola LHI, Kareaga Goikoa LHI, Kurutziaga Ikastola, San Felix Ikastetxea, San Pelayo Ikastetxea, Vda. Epalza LHI eta Zaldupe Ondarroako EP; eta Gipuzkoako Dunboa LHI, Txantxiku Ikastola, Urretxu-Zumarraga Ikastola.
Xabier de Felipe bibolin-jole bilbotarrak 'Jóvenes Intérpretes' sariketea irabazi dau
2009-05-29 15:16 MusikeaLogroñon egin dan 'Jóvenes Intérpretes' sariketan, 21 urteko Xabier de Felipe bibolin-jole bilbotarrak lehenengo saria irabazi dau. Bigarren, Ruben Ramiro 25 urteko Valladolideko pianistea izan da eta, hirugarrena, ex aequo, Isabel Cachón Santanderreko bibolin-jolea (Espainiako Gazte Orkestrako Kontzertino ohia) eta Blanca López, Madrilleko cellistea.
Kerobia taldearen laugarren CDa, 'Papera eta kartoia', plazan
2009-05-29 12:58 Musikea'Papera eta kartoia' Kerobiak aurkezten dauen trilogiaren bigarren alea da. 'Materia organikoa eta gainerakoak' argitaratu ondoren, lan barri hau gogoeta eta konposizioan eszenatoki barrien bilaketan oinarritzen da.
'Getxo Bizi' ekimenak 669 bizikleta itxi ditu maileguan martxan egon dan lehenengo bi asteetan
2009-05-29 12:00Datu onak dira Bizkaian dagoan mailegu automatizatuko lehenengo zerbitzua dala kontuan hartzen bada. 'Automatizatua izateak zerbitzuaren erabilgarritasun handiagoa dakar, baina baita erabiltzailearen inplikazino handiagoa, bera baita bizikletea hartzeko teknologia erabili behar dauena eta ezarritako guneetan itxi behar dauena'.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...