VII. Zernola Olinpiadako sariak banatu ditue Donostian
2009-05-29 11:28VII. Zernola Olinpiadako saridunak honeek izan dira: lehenengo saria Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako DBH2A ikasgelako gazteek lortu dabe; bigarren, Lekeitioko R.M. Azkue ikastetxeko DBH2A ikasgelakoak izan dira; eta, hirugarren, Donostiako Axular Lizeoko DBH2D gelakoak.
Euskal kultureari buruzko munduko artxibategi handienak Betoñon zabaldu dau egoitza
2009-05-29 11:08Antso Jakituna Fundazinoak Gasteizen zabaldu dauen egoitza barria bart inaugurau dabe, pubikoarentzat datorren astelehenean zabalduko daben arren, eta okasinorako erakusketa berezia preparau dabe. Euskal Herrian topau dituen sei gramatika liburu zaharrenak batzen ditu erakusketeak. Lapurdiko Pierer d´Urte eleizgizonak 1715ean topautako idatziak dira.
Bilboko 'Zirkuitua'-k hiru antzezlan eskainiko ditu gaur, urteko lehenengo seihilekoko eskaintzeari amaierea emonaz
2009-05-28 14:08 KultureaBilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak arte eszenikoen esparruan tokiko antzerki taldeen jarduerea sustatzeko antolatzen dauen 'Zirkuitua' zikloaren bederatzigarren edizinoak gaur, hilak 28, amaituko dau urteko lehenengo seihilekoaren programazinoa, San Frantzisko, Otxarkoaga eta Iturrigorri-Peñascal udaltegietan eskainiko dituan hiru antzezlanakaz.
Portugaletek 'Pakea Bizkaia, errealidade egindako ames bat' jardunaldiak dakarz
2009-05-28 12:03'Pakea Bizkaia, errealidade egindako ames bat' jardunaldien eszenatoki izango da Portugalete hurrengo asteetan zehar. Unai basurko eta Angel Anerok, Portugaleteko Udaleko kirol zinegotziak, bariku honetan, maiatzak 29, Unai Basurkok Santa Klara Kultur Gunean eskainiko dauen berbaldiagaz hasiko diran ekitaldi guztiak aurkeztu ditue prentsaurrekoan.
Getxoko Udalak jarritako trafiko-isunak Internet bidez pagau daitekez
2009-05-28 11:25Getxoko Udalak trafiko-isunak Internet bidez pagetako modu barria preparau dau herritarrentzat, www.getxo.net webgunearen bitartez zergadunei zergak ordaintzea ahalbidetzen deutsen sistemeagaz bat eginez.
UEUk 38 ikastaro eskainiko ditu aurten 'Jantzi' lemapean
2009-05-27 18:35Danetara, 38 ikastaro eskainiko ditue Eibarren, Baionan eta Iruñean, hain zuzen be. Eibarren bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra eta garagarrilaren 13tik 17ra; Baionan, barriz, garagrrilaren 6tik 10era; eta, azkenik, Iruñean garagarrilaren 20tik 24ra bitartean. Matrikulazino epea bagilaren 19ra arte egongo da zabalik.
Amorebieta-Etxanoko Udalak hasierea emon deutso XI. Santiago Onaindia Bekan parte hartzeko epeari
2009-05-27 17:58 KultureaSantiago Onaindia idazlearen omenez, euskal literaturearen alorreko ikerketa-lanak sustatzea da urte birik behin deitzen dan beka honen helburua. Aurtengo edizinoa, gainera, berezia dala esan daiteke, idazlearen jaiotzearen ehungarren urteurrena beteko dalako 2009an.
Joseba Lakarra euskaltzain osoaren sarrera ekitaldia Arratzun
2009-05-27 14:30 Euskerea berbagaiMaiatzaren 30ean, zapatuan, Joseba Lakarra euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia egingo da Arratzun (Bizkaia), San Tomas eleizan, goizeko 10:30etan.
Jet Lag Bio, 'Bilbao Urban Expressions' edo uri kulturan oinarritutako jaialdia
2009-05-27 11:49Bilbon, bigarrenez egingo da aurten Jet Lag Bio jaialdia, urriaren 1etik 4ra bitartean. Jaialdia Bilboko Udaleko Enplegua, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen dau, eta Bilboko, Berlineko, Dakarreko, Medellineko, San Frantziskoko eta Shanghaiko gazteriaren uri kulturan oinarrituta dago.
Eusko Jaurlaritzeak ondare kultural izentau dau Plentziako urigune historikoa
2009-05-27 11:26Kultura Sailaren proposamena aintzat harturik, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak ondasun kultural izentau dau Plentziako (Bizkaia) urigune historikoa, monumentu multzo izentatuz. Izentapen honen helburua, Plentziaren kasuan, uriguneak gaur egun dauen antolaketa eta eraketea babestea da.
Mondragon Unibersidadeak eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Executive MBA Masterra abiarazoko dabe
2009-05-26 15:21Masterraren helburua profesionalen gaitasunak garatzea da, 'enpresa-kudeaketea eraginkorragoa' izan daiten. Horrezaz gan, gaur egungo krisi ekonomikoari aurre egiteko tresnak be emongo jakez bestelako ikuspegiak eta ezagutzak landuz. Laburbilduz, profesionalen artean barrikuntzea eta ekintzailetzea sustatzea da helburua.
Euskerearen Erakunde Publikoak eta EiTBk lankidetza hitzarmena sinatuko dabe
2009-05-26 14:51 Euskerea berbagaiItun horregaz, alde biek EiTBko euskerazko komunikabideak Ipar Euskal Herrian era digitalean entzun eta ikus daitezan ahalbidetzeko konpromisoa hartuko dabe. Holan, ETB-1 eta ETB-3 telebistak, eta Euskadi Irratia eta Gaztea irratiak formato digitalean Iparraldean hedatzen ahaleginduko dira.
Mutrikun izango da Spraikada'09, Euskal Herriko VI. Graffiti Lehiaketea
2009-05-26 14:17Spraikada hitzordu klasiko bilakatu da dagoeneko euskal graffitigile eta zaletuen artean. Era berean, euskal graffitigintzearen harrobiaren erakusleiho parebakoa be bada Spraikada. Mutrikun izango da aurten buruz burukoa, garagarrilaren 18an.
Vicente Vide Rodriguez da Deustuko Unibersidadeko Teologia Fakultadeko dekano barria
2009-05-26 11:02Vicente Vide Teologia Sistematikoko doktorea da eta gai honeek jorratu ditu bere ikerlanetan: X. Zubiriren obrea, pragmatika linguistikoa, askapenaren etikea zein Erlijinoaren Filosofia eta Oinarrizko Teologiako beste gai batzuk.
Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak egitaraua potoloa preparau dau denporaldi barrirako
2009-05-26 10:51 MusikeaDatorren irailetik aurrera 58. Opera denporaldiari ekingo deutso Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (OLBE). Eskaintza liriko anitza eta kalidadeduna eskainiko dabe, hain zuzen be, bi estreinaldi, lau errepertorioko obra eta ezohiko lan bat programauko ditue. Egitarau horrek bi koprodukzino eta hamazazpi kantariren debuta ekarriko ditu Bilbora.
Lekeitioko Udalak irailaren 5etik 6ra aldatu dau Antzar Eguna seguridade arazoakaitik
2009-05-25 18:27Lekeitioko Udalak gaur jakinarazo dau Antzar Eguneko jaiagaz zerikusia daukien eragile guztien eretxia jaso dauela eta danek emon deutsiela oneretxia Udalak hartutako erabagiari. Ondokoak izan dira aitatu eragileak: Antzar Batzordea, Jai Batzordea, Udaleko Kultur Batzordea, Udaltzaingoa, Gurutze Gorria, Bizkaibus, Ertzaintza eta herriko tabernariak.
Ondarroako Musika Eskoleak Udaleku musikalak eskainiko ditu uda honetan
2009-05-25 17:47 MusikeaPedro Mari Unanue Musika Eskoleak Udaleku Musikaletan ikasle moduan parte hartzeko matrikulazino epea zabaldu dau. Bagilaren 1etik 19ra bitartean emon ahal izango da izena eta ikasle bakotxak 115 euro pagau beharko ditu. Garagarrilaren 6tik 17ra bitartean egingo dira eta 4 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta dagoz.
Getxoko Eskulangintza Azokeak mundu mailako 115 artisau batuko ditu bagilaren 5etik 7ra
2009-05-25 15:21Euskal Autonomia Erkidegoan artisau gehien batzen dituan azokan, 97 artisau Areetako Geltoki plazan egongo dira, zuzeneko erakustaldiak egingo dituen lau parte-hartzaileak be leku berean egongo dira eta ganerako 14 artisauak, arlo gastronomikokoak, Ibaiondo kalean jarriko diran saltokietan egongo dira.
Ehun mila lagunetik gora Vendee Globeko parte-hartzaileen sari banaketan
2009-05-25 14:51 Euskaldunak munduan120.000 persona baino gehiago batu ziran herriko hondartzan eta pantaila handi batean eskainitako estropadako momentu onenen irudiakaz hunkitu egin ziran barriro be abentura honetako protagonistak eszenatokitik agurtzen eben bitartean.
BOSek Japoniako sei uritan joko dau Juanjo Menaren gidaritzapean
2009-05-25 14:15 Euskaldunak munduanGaragarrilean, Tokion, Yokohaman, Osakan, Fukuin, Fukukoan eta Gifun joko dau BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoak. Japonian egingo dituan zazpi saioetan, Juanjo Menak gidatuko dau orkestrea, BOSeko zuzendari artistikoa izandakoak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...