Interneten Mundu Eguna Mungian aurten
2009-05-14 14:37Interneten Mundu Egunaren (Maiatzak 17) harian, ekitaldiak gaur hasi eta domekara bitartean izango dira Mungiako Udal frontoian. Aurten ospakizunak Bizkaira itzuliko dira lehenengo urteetan Bilbo, Tolosa eta Laudiotik igaro ondoren.
Blanca Urgell, Ramon Etxezarreta eta Antonio Rivera Kultura Saileko arpegi barriak
2009-05-14 12:38Patxi Lopez buru dauen Eusko Jaurlaritza barrian sailburu izatea onartu dauen lau independenteetako bat da Blanca Urgell (Rafael Bengoa, Carlos Aguirre eta Bernabe Unda dira besteak).
Energiaz beterik eta jantzarako musikeagaz dator Mamba Beat
2009-05-14 11:41 MusikeaEuren estiloa house-funk fusino legez definiduten dabe, 'Acid-jazzaren anaia gazte energikoa, bertsino gaurkotua'. Zehatzago esateko: elektro-house-funk-acid-jazz-latin-disco-ethnic-drum&bass. Taldeak bigarren diskoa aurkeztu barri dau: 'Energia'.
Iñigo, Unai eta Oltz Ruiz de Gordejuela neba-arrebak protagonista BilbaoMusikako Interprete Gazteen Zikloan
2009-05-14 11:06 MusikeaRuiz de Gordejuela neba-arreba gazteak (12 eta 15 urte bitartekoak) birtuosoak dira pianoagaz, biolontxeloagaz eta biolinagaz. Debakoak jaiotzez, euren ama izan zan txikitatik musikeagazko maitasuna erakutsi eutsena
Felix Bilbaoren 'Ipuin-barreka' liburuaren edizino gaurkotua dakar Labayruk
2009-05-13 18:51 KultureaIdazle ona da Felix Bilbao, baina, ha ta guzti be ez dau besterik ezer idatzi harrezkero. Bizkaieraz idatzitako lanen artean eredugarri dogu. Eta, ahozkotasunari hainbeste begiratzen jakon une honetan, zer ikasi asko dauka liburu honetako estiloak.
Azkena Rock, irailetik maiatzera aurreratuta
2009-05-13 18:18 MusikeaIrailetik maiatzera aurreratuta, maiatzaren 14tik 16ra izango da aurten Azkena Rock jaialdia. Alice Cooper eta Juliette Lewis izar nagusien artean, danetara, 28 taldek joko dabe.
Antonio Vega hil eta hiru egun geroago artistearen bilduma-lana kaleratuko dau EMIk
2009-05-13 15:39 MusikeaEMI diskoetxeak etzi, maiatzak 15, kaleratuko dau, Nacha Pop taldeko lider izandakoaren abestien bildumea. 'Canciones 1980-2009' izenburukoa da CD bikotxa eta DVD bategaz osotuko da bildumea.
Ertibil Bizkaia, 2009ko maiatzaren 12tik abenduaren 13ra
2009-05-13 15:00 KultureaBi eskultore, Zuhar Iruretagoiena eta Jon Otamendi eta marrazkilari eta grabatzaile bat, Oier Etxeberria saritu ditu Ertibil 2009ko epaimahaiak.
Getxo Linguae'09 Jardunaldiak gaur eta bihar
2009-05-13 11:20 Euskerea berbagaiBlogak, blogen egiturazko sintaxia, esperientzia didaktikoak blog kolektiboetan, ikasketa autonoma, Web 2.0aren erabilerea eskola mailan, liburu interaktiboen erabilera didaktikoa, e-twinning edo ikastetxe europearren arteko alkartruke birtuala,linguistiko eta kulturala lako gaiak horratuko ditue.
Euskadi-Akitania arteko musika topaketak eta alkartrukeak
2009-05-12 18:14 MusikeaHelburua aitatu eskualdeen arteko hartu-emon kultural eta komertzialak sendotu eta bultzatzea da. Topaketak Bordeleko Rock School Barbeyn izango dira maiatzaren 13an. Eskualde bietako profesionalen arteko aurkezpen eta eztabaidez gan, ikuslego osoarentzat kontzertua izango da Bidaia, Ruper Ordorika eta Koma Euskal taldeakaz eta Akitaniako Aerôflôt taldeagaz.
Komunikazino arloko teknologiaren aurrerapenak aztertuko ditue Euskalduna Jauregian
2009-05-12 17:51Maiatzaren 13tik 15era bitartean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo dan 'Symposium on Broadband Multimedia Systems and Broadcasting' (BMSB) biltzarrak 170 aditu batuko ditu, Europatik, Asiatik eta Ipar Amerikatik, Hego Amerikatiko eta Afrikatik etorritakoak, multimedia teknologien ganean jarduteko.
'Egunean bi baso ardao edateak gibeleko koipea gitxitzen laguntzen dau'
2009-05-12 17:45 Jan edanakElizabeth Hijona Muruamendiaraz (Lazkao, 1981) EHUko Biokimikako lizentziadunak eta Dietetika eta Elikaduran espezializatuak bere ikerketa batean ondorioztatu dau egunean bi baso ardao edateak gibeleko koipea gitxitzen laguntzen dauela.
Arriaga Antzokiak eta BBK-k lankidetza-hitzarmena sinatu dabe kultur programazino egonkorra eskaintzeko
2009-05-12 12:43BBK eta Arriaga Antzokiari esker, Kale Nagusiko 19-21eko BBK Sala arte eszenikoei, jantzeari eta musikeari zuzendutako espazio barri bilakatuko da, eta, berenberegi, kontuan izango dira Euskadiko formatu txikiko eta ertaineko konpainiak eta jantza, musika eta forma eszeniko barrietako euskal profesionalak.
Zein hizkuntza hitz egiten dau komunikazino gizarteak?
2009-05-12 11:45'Zein hizkuntza hitz egiten dau komunikazino gizarteak?' Galdera hori izango dau izenburutzat ikastaroak, eta 'Komunikazinoaren gizartea', 'aro globala', 'hedabideak', 'nortasunaren eraikuntza' eta 'hizkuntzen industria' lako hitz gakoen inguruan jardungo dau, soziolinguistikearen ikuspegitik.
Getxoko Andres Isasi Udal Musika Eskolako Bandeak Oskorri taldeagaz joko dau barikuan
2009-05-12 11:35 MusikeaGetxoko Andra Mari auzoko zaindari Isidro Deunaren egunagaz bat, eta auzo horretako jaietako egitarauaren barruan, Oskorri taldeak kontzertua eskainiko dau Getxoko Andres Isasi Udal Musika Eskolako Bandeagaz batera. Maiatzaren 15ean, emonaldia 20:00etan hasiko da kiroldegiko aparkalekuan, eta sarrerea dobakoa izango da.
IV. Mintza Eguna, mingaina jantzan jarten dogunon eguna
2009-05-11 15:39 Euskerea berbagaiEuskaldunon komunidadea zabaltzeko, euskerazko hartu-emon sareak sortuz euskaldunon hizkuntza komunidadea zabaltzeko asmoz, laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten, non eta Gasteizen, bagilaren 6an.
'Ziortzako Kontzertuak' zikloak maiatzeko azken hiru asteburuak alaituko ditu
2009-05-11 15:14 MusikeaHonezkero hogei edizinotan antxinako musikearen, eleiza-musikearen eta musika barrokoaren interprete ezagunenek parte hartu daben 'Ziortzako Kontzertuak' zikloak, beste urte batez, XXI. edizinoagaz, maiatzaren azken hiru astegoienak hartuko ditu Ziortzako kolegiatan eta Markina-Xemeineko Andra Mari eleizan.
Xabier de Felipe biolinista gaztearen aurkezpen Kontzertua asteon Bilbon
2009-05-11 15:04 MusikeaJuventudes Musicales de Bilbao erakundeak antolatuta, Xabier de Felipe bilbotarrak solista moduan egingo dauen lehen Errezitaldia, maiatzaren 13an, arratsaldeko 19:30etan izango da, Sociedad Bilbainako Musika Aretoan (Navarra Kalean) eta Bach, Schumann, Lutoslawski eta Debussyren obrak joko ditu.
'Terribly Happy' filmak irabazi dau FANT 2009ko pelikula onenaren saria
2009-05-11 11:25 BarriakFANT jaialdiko epaimahaiak, pelikula independiente honen gidoia eta eszenaratze zehatza azpimarratu ditu, baita haren 'atmosferea, lehenego fotogramatik azkenerarte atrapetan zaituana'. Epaimahaiaren eretxiz, zine baltzaren bertsino klasikoa eta era berean barritzailea da, originala eta era berean genero fantastikoan modu ezinhobean kokatzen dana.
Klima aldaketeari buruzkoa da ZIO bildumearen 8. alea eta gaur, hilak 11, aurkeztuko dau EHUk
2009-05-11 10:59EHUko iturriek adierazo dabenez, Amerikako Estadu Batuetako (AEB) Gobernuaren aholkulariak zirala hasi ziran alkarlanean, eta lankidetza horren emoitzea da liburu hau. Bertan klima aldaketeari buruzko eztabaida korapilatsuan erabilten diran argudio zientifiko eta politikoak argitzen saiatu dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...