David Carradine aktore estadubatuarra hilda topau dabe
2009-06-05 11:26 BarriakKill Bill filman eta Kung Fu telesailean egindako lanagaitik mundu mailan ezaguna izan dan David Carradine aktore estadubatuarra hilda topau dabe Bangkokeko hotel bateko gela batean. Aktorea 'Stretch' filma grabetan egoan Tailandian. Kaliforniarra (AEB) zan eta 72 urte zituan.
Patxi Salaberri euskaltzain osoak 'Izen ttipiak euskaraz' liburua aurkeztu dau
2009-06-04 18:12 KultureaLiburu honetan, hipokoristiko edo izen ttipien azterketea egiten du Patxi Salaberrik. Berak azaldu dauen legez, izen ttipiak oso garrantzitsuak dira, 'egungo deitura eta etxe-izen asko ondo ulertzeko aukerea emoten deuskuelako'.
Javier Elzo soziologoa, Eusko Ikaskuntzako Humanitate Saria
2009-06-04 18:11 sariak-autortzakJavier Elzo Imaz (Beasain, 1942) soziologoak irabazi dau aurtengo Eusko-Ikaskuntza - Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura eta Arte Saria ikerketa eta hezkuntza alorretan izan dauen jarduereagaitik eta alkarbizitzearen baloreetan eta bakearen kulturan hezitzeko egin dauen lanagaitik.
Nahixan, kosta partetik datorren taldea
2009-06-04 15:46 MusikeaNahixan Ondarroa eta Mutrikun sortutako boskotea da, gaur Bilbon prentsaurrean agertu dana. Nahixan da taldearen lehenengo diskoaren izenburua; 11 kantu batu ditue lanera, hurreko 11 tatuai, amesetan legez bizitakoari abesten daben horreetakoak.
'Gaupasa', 'Ama Eskual Herria' eta 'Rock eta Rollin': hiru bilduma, hiru estilo
2009-06-04 14:04 MusikeaUdea ate-joka dogun honetan, Elkar diskoetxeak urteetan entzun izan diran kantak batzen dituen hiru bilduma argitaratu barri ditu. Bilduma bakotxean hogei kanta ezagun batzen dira, estiloaren arabera sailkatuta, tartean 'Tximeleta maitea', 'Anaia etxen da ezkondü' eta 'Ikusi'.
Koko Taylor hil da
2009-06-04 12:32 MusikeaKoko Taylor, bluesaren erregina izandakoa, hil egin da Chicagon 80 urte zituala. Ebakuntzea egin eutsen, hesteetako gatxa bat tarteko, eta errekuperazino fasean egoala hil egin da.
Mondragon Unibersidadea da Euskal Autonomia Erkidegoan Bardintasun Plana garatu dauen lehenengo unibersidadea
2009-06-04 11:19Zentroak 2009-2011 Ekintza Plana diseinau eta arlo bakotxarentzako neurriak ezartzen hasiko da. Ezarri beharreko ekintzen artean, nabarmentzekoak dira langileak eta ikasleak genero bardintasunean preparetea, emakumeek kooperatibetan daben parte hartzea ikertzea eta hizkuntza ez-sexistearen erabilerea sustatzea gelan eta ikas-materialean.
Euskarabideak 'Euskararen egoera Nafarroan 2008' ikerlana aurkeztu dau
2009-06-04 10:42 Euskerea berbagaiNafarroako Foru Komunidadean bizi diran 15 urtetik gorako biztanleen % 11,9 euskaldunak edo elebidunak dira; hau da, ondo edo oso ondo berba egiten dabe bai euskeraz bai gaztelaniaz. Bestalde, biztanleen % 6,2k ez dabela euskeraz ondo berba egiten adierazo dabe, eta % 81,9 gaztelaniadunak dira, hau da, ez dabe euskeraz berba egiten.
Klima-aldaketeari buruzko monografikoa dakar Elhuyar aldizkariaren bagileko aleak
2009-06-03 18:24Bagilaren 5ean, Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da, eta, aurten, klima-aldaketea izango dau gai nagusia. Hain zuzen be, Your Planet Needs You — Unite to Combat Climate Change leloa aukeratu dau Nazino Batuen Erakundeak, klima-aldaketeari aurre egin beharraz hausnarketea eginarazoteko.
BFAK euskerea sartu dau larrieldietarako hizkuntzeari buruzko europar proiektu batean
2009-06-03 17:37 Euskerea berbagaiBizkaiko Foru Aldundiak euskerea sartu dau 'Multicom 112-ext' proiektuan, Europako Batasunaren Leonardo da Vinci programearen barruan. Multicom 112 proiektuaren helburua da euskerea eta eremu urriko beste hizkuntza batzuk (suomiera, gaelikoa…) gehitzea, larrialdietako operadoreen arteko komunikazinoa hobetzeko.
Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako finala bagilaren 5ean, Bilbon
2009-06-03 17:14 BertsolaritzeaBizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatuta, datorren barikuan, ekainaren 5ean, jokatuko da Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako finala, Bilbon, Indautxuko ‘El Carmen’ aretoan, goizeko 11:00etan.
Ricardo Menéndez Salmón idazle asturiarrak Bilboko Liburu Azokearen Kritika Saria jaso dau
2009-06-03 15:32 sariak-autortzakBagilaren 4tik 14ra bitartean, Bilboko Areatza liburuz beteko da Bilboko Liburu Azokearen 39. edizinoaren inguruan. Aurten, poesiak oso leku berezia izango dau azokan eta, bide horretan, 1997an Bilbon egon zan eta oraintsu hil dan Mario Benedetti hartuko dabe gogoan Bidebarrieta Kulturgunean bagilaren 10ean 19:30ean.
'Izen ttipiak euskaraz' liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak
2009-06-03 12:06 KultureaLiburu honetan, izen ttipi edo hipokoristiko ugari zerrendatzen dira. Salaberrik aitatu bezela, 'izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfidantza giroan erabilten diran izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak'.
Gugggenheim Bilbao Museoaren 2010eko arte-programazinoa zezeilaren erdi aldera hasiko da
2009-06-03 11:20 KultureaBatzar honetan 2010erako aurretiko arte programazinoa aurkeztu eben eta ekitaldiaren lehenengo bost hilebeteen balantzea egin zan; horretan nabarmentzekoa izan da bisitarien kopurua % 6 igon dala 2008ko aldi beragaz konparauta, ©MURAKAMI eta Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut erakusketak arrakasta handia izan dabelako.
'Obatu Euskal Eskola Publikoari', Euskal Eskola Publikoaren jaia Bergaran
2009-06-02 17:52 Euskerea berbagai'Obatu Euskal Eskola Publikoari' lelopean aurkeztu dabe Donostian Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Bergarako San Martin Herri Eskolakoek antolatu dabe datorren domekan, bagilaren 7an egingo dan jaia, edadearen arabera banatutako lau gunetan.
Mintza Eguna, euskerazko mintzapraktika-ikasleen eguna bagilaren 6an
2009-06-02 17:12 Euskerea berbagai
Euskaldunon komunidadea zabaltzeko, euskerazko hartu-emon sareak sortuz euskaldunon hizkuntza komunidadea zabaltzeko asmoz, laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten Gasteizen, bagilaren 6an.
Koko Taylorren bandea izango da Getxoko Blues Jaialdiako izar nagusia, baina Koko Taylor barik
2009-06-02 15:39 MusikeaUdearen etorrereagaz, jaialdien denporaldia hasiko da Getxon eta, ohikoa dan legez, udako jaialdi handiei hasierea emoteko arduraduna Getxo&Blues da. Jaialdi horrek aurten XXI. edizinoa beteko dau eta bagilaren 12tik 14ra bitartean izango da Erromoko Santa Eugenia plazan. Lonnie Brooks Band, Mike Hammer & The Taxi Drivers eta Johnny Mars Blues Band izango dira Getxon, besteak beste.
Badator SurFilm Festibal Jaialdia
2009-06-02 13:55 BarriakAmstel SurFilm Festibal, surfari buruzko filmeen zinema jaialdia bagilaren 11tik 14ra bitartean izango da Donostian. Urtero legez, jaialdiko ekitaldirik garrantzitsuena film laburren lehiaketea izango da; danetara, 61 labur aurkeztu dira.
BFAren eta BCAM zentroaren arteko alkarlana abangoardiako ikerketa matematikoa garatzeko Bizkaian
2009-06-02 11:04Akordioari esker, erakunde biek alkarregaz abiarazoko ditue enpresen arloko ikerketa eta garapen-proiektuak, bai eta katalogo zientifiko barri bat be, Bizkaiko I+G+B arloan dagozan eragile pribatuen ikerketa matematiko aplikatuaren inguruko eskariak batuko dituana.
'Pribatutik publikora', bagilaren 26tik aurrera Guggenheimen
2009-06-01 17:38 KultureaBagilaren 26tik 2010eko urtarrilaren 10era, Solomon R. Foundationek antolatutako 'Pribatutik publikora: Guggenheimeko bildumak' erakusketeak hiru hamarkadatan etorkizuneko artea jaso ebenei buruzko paralelismoa egingo dau, ehun obra ingurugaz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...