Zinebiblubek Euskadiko eta nazinoarteko produkzino onenak eskainiko ditu

Bizkaie! 2009-04-22 14:38   Barriak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Zinebiklub egitarauaren urteko bigarren hiruhilekoaren programazinoa bihar, apirilaren 23an hasiko da eta aurreikusitako hamar saioetan, 47 pelikula ikusi ahal izango dira bagilaren 25erarte.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Jarduneko Jaurlaritzeak 8,1 miloe eurotik gora bideratu ditu kultur arlora

Bizkaie! 2009-04-22 12:19

Jarduneko Eusko Jaurlaritzearen Gobernu Kontseiluak euskerearen eta kulturearen arloan hainbat neurri onartu ditu, 8,1 miloe eurotik gorako aurrekontuagaz. Miren Azkarate Kultura sailburuak azaldu dau onarturiko neurrien artean sarturiko diru-laguntzinoak 'ahalik eta arinen' erabagitea dala helburua.

'Arrantzan', arrantzale euskaldunen memoria berreskuratzen dauen proiektua

Bizkaie! 2009-04-22 11:32

DVDak 20 minutuko bi dokumental batzen ditu eta Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Orio, Getaria, Hondarribia eta Pasaiako portuetan arrantzale izandako hainbat persona dira protagonista. Urteetako lanagaz bakarrik lor daitekeen jakintzaren zati bat jasoten duen proiektu hau itsaso-arrantzako heziketa zentroei zuzendua dago eta datorren ikasturtetik aurrera hasiko da erabilten.

Euskalgintzearen eta bertso-eskolen ganeko berbaldiak Algortan

Bizkaie! 2009-04-22 11:02   Bertsolaritzea

Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) gogoeta-saio bat antolatu du zapatu honetarako Algortako Kultur Etxean, Gotzon Lobera eta Koldo Tapia adituakaz. Saioak goizean izango dira, 10:30ean hasita.

Munduko Kontu Kontalariak'09 gure artean apirilaren 22tik 25era

Bizkaie! 2009-04-22 10:40

Berbea dabe lanerako tresna Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait herritan jardungo daben ipuin kontalariek. Munduko Kontu Kontalariak jaialdiaren barruan, Amorebieta-Etxano, Arrasate, Arrigorriaga, Bermeo, Berriz, Durango, Elorrio, Markina eta Mungian eskainiko ditue saioak apirilaren 22tik 25era.

Bilbo apokaliptikoa izango da, XV. Fant Zinema Fantastikoaren Jaialdiko irudia

Bizkaie! 2009-04-21 18:48   Barriak

Gaur goizean aurkeztu dau irudi hau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak kartelean agertzen dan pertsonaia horren laguntzinoagaz eta gainera, Jaialdiagaz batera izango diran ganerako ekimenak be aurkeztu ditue. Aurten 15 urte beteko dituan Jaialdia, Bizkaiko uribuaruan zineagaz zerikusia dauen gainontzeko jaialdiakaz batera finkatu egin da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

IX. Zirkuitoak 11 antzerki eta dantza ikuskizun eskainiko ditu Bilboko sei barrutietan maiatza amaitu arte

Bizkaie! 2009-04-21 17:17   Kulturea

Zirkuitoa Euskadiko ekimen bakarra da bere generoan. Bertoko antzerki eta dantza taldeei euren antzezlanak aurkezteko aukerea eskaintzeaz gan, programa honegaz Bilboko eskaintza kulturala dezentralizau eta auzoetara eroatea bilatzen dau, Bilboko auzo guztietara zabalduz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Nazinoarteko Nonick'o9 jaialdia Bilbon apirilaren 24an eta 25ean

Bizkaie! 2009-04-21 14:55

Nonick'09 jaialdian, besteak beste, hiru berbaldi, Startup 2.0 txapelketea, Euro Blog Awards blog onena aukeratzeko lehiaketea, Developer Garage programatzaileen bilerea, Kiss Night Party jaia Deabru Beltzak taldeagaz eta hainbat gairen inguruko tailerrak antolatu ditue.

Munduko Lehenengo Liburutegi Digitala honezkero sarean dago

Bizkaie! 2009-04-21 14:33

Ameriketako Estadu Batuetako Kongresuaren Liburutegiak sustatu eta Unescok eta beste erakunde publiko eta pribadu askok lagundutako Munduko Liburutegi Digitala honezkero Interneten dago. Hogeta hamar bat erakunderen liburutegi eta artxiboren milaka funts agiri dira, doban eta libre, kontsultagai.

Manuel Lekuona saria jasoko dau gaur Montxo Armendariz zuzendariak

Bizkaie! 2009-04-21 12:42   Barriak

Urteetako ibilbide profesionalaren interes nabarmenagaitik Eusko Ikaskuntzak banatzen dauen Manuel Lekuona saria jasoko dau gaur zine zuzendari nafarrak. Sano ibilbide emonkorra eta aberatsa.

'Mamma Mia!' musikala abuztuaren 6an ailegauko da Bilboko Arriaga Antzokira

Bizkaie! 2009-04-21 12:14   Musikea

'Mamma Mia!' musikala abuztuaren 6an ailegauko da Bilboko Arriaga Antzokira eta bertan egongo da irailaren 6ra arte, danetara Abba talde suediarraren abestietan oinarritutako 39 emonaldi eskainiz. Sarrerak maiatzaren 4an jarriko dira salgai, Arriaga Antzokian bertan, www.teatroarriaga.com webgunean, 944 310 310 telefonora deituta eta BBKren orotariko kutxazainetan.

Basque Audiovisualek lehenengo aldiz parte hartuko dau Canneseko Zinemaldiko azokan maiatzaren 13tik 24ra

Bizkaie! 2009-04-21 11:00   Barriak

Maiatzaren 13tik 24ra, 'Marche du Film de Cannes' izeneko azokan izango dira Alokatu, Baleuko, Barton Films, Pausoka, Irusoin, Mixer, MediaBost eta Western Films enpresak.

Espido Freirek eta Rafael Chirbesek literaturearen ganeko eztabaidea eskainiko dabe gaur Bidebarrietan

Bizkaie! 2009-04-21 10:05   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren 'Eztabaidak literaturarekin' ekimenaren saio barri bat izango da gaur, Espido Freireren eta Rafael Chirbesen arteko topaketeagaz. Bertaratutako irakurleakaz pasarte batzuk komentauko ditue saioan. Berbaldia Dani Alvarez kazetariak aurkeztuko dau, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldien aretoan izango da 19:30ean eta sarrerea dobakoa izango da.

Basurtuko Ospitaleak, Arte Eder Museoak eta BBK-k Bilboko Urrezko Dominea jasoko dabe

Bizkaie! 2009-04-20 17:56

Erakunde horreek azken urteotan eskainitako aparteko zerbitzuak eta Bilboko gizartean lortu daben erreferentzialtasuna dira, besteak beste, 1929tik banatzen dan sari garrantzitsu honen irabazle izateko arrazoi nagusietako batzuk.

Kirmen Uribe eta Xabier Lete Espainiako Kritika Sariak

Bizkaie! 2009-04-20 15:41   sariak-autortzak

Kirmen Uribe eta Xabier Lete saritu ditu aurten Espainiako literatur kritikarien alkarteak euskerazko arloan. Uribe narratiba generoan saritu dabe, 'Bilbao-New York-Bilbao' (2008, Elkar) nobeleagaitik eta Lete poeasiakoan, 'Egunsentiaren esku izoztuak' (2008, Pamiela) poema liburuagaitik.

Leioako San Juan Bautista Abesbatzak Ejeako XXXIX. Abesbatzen Lehiaketea irabazi dau

Bizkaie! 2009-04-20 15:06   Musikea

2008. urtean, San Juan Bautista Abesbatza guztiz barritu eta Leioako Udal Kontserbatorioko parte izatera igaro zan. Gaur egun, Leioa Kantika Korala umeen abesbatzan preparau eta trebatutako 25 kantari gaztek osotzen dabe taldea.

Zabalik honezkero 2009ko Aste Nagusiko kartel lehiaketan parte hartzeko epea

Bizkaie! 2009-04-20 14:26

Maiatzaren 29ra arte egongo da lanak aurkezteko aukerea eta 3800 euroko saria izango dau kartel irabazleak.

Ekitaldiz ganezka dator Gernikako bondardaketearen 72. urteurrena

Bizkaie! 2009-04-20 13:59

Bakearen eta Adiskidetasunaren aldeko Gernika Sarien seigarren edizinoan Ahaztuak 1936-1977 alkartea eta Petra Karin Kelly politiko alemaniarrak izango dira saridunak. Ganera, Gernika Gogoratuz alkarteak, aurten, 'Bizipenak, leku sinbolikoak eta identitateen berreraikuntza Bakegintzan' izeneko jardunaldiak antolatu ditu, apirilaren 22an hasi eta 26an amaituko diranak.

9-12 urte bitarteko umeak behar dira 'Zigortzaileak' filmerako

Bizkaie! 2009-04-20 10:28   Barriak

José María Lararen produkzinoagaz, 'Zigortzaileak' Arantza Ibarrak eta Alfonso Arandiak zuzenduko dabe. Ibarrak berak idatzitako istorioak eskola bateko ume batzuen abenturak kontetan ditu. Horretarako, 9 eta 12 urte arteko umeak bilatu behar ditu produkzino etxeak, gaur, astelehena hasiko dan casting luze batean.

‘Euskeraz seguruago’, aseguru-etxeek zerbitzua euskeraz emoteko kanpainea martxan dago

Bizkaie! 2009-04-17 15:38   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak bultzatutako ekimenaren helburua entidadeek zerbitzua euskeraz emotea eta lana be euskeraz egitea da.