Kultura eta Hezkuntza Saila Facebook-en be bai

Bizkaie! 2011-10-04 18:24

Ekimen horren bitartez, urian dagozan ekitaldi guztien informazino eguneratuagoa eta berehalakoa eskaini nahi jake herritarrei, eta, era berean, papelaren konsumoa be murriztu nahi da, izan be, gaur egun hilero 22.500 agenda ataraten baitira papelean.

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak profil bat zabaldu dau Facebook-en eta bertan, gure uriko kultur eta aisialdi ekitaldien agenda konsultau ahal izango da. Horrezaz gan, hola nahi daben personek, momentu honetan papelean argitaratzen dan Bilbao Kultura agendea euren helbide elektronikoan jaso ahal izango dabe, pdf formatuan.

Ekimen horren bitartez, urian dagozan ekitaldi guztien informazino eguneratuagoa eta berehalakoa eskaini nahi jake herritarrei, eta, era berean, papelaren konsumoa be murriztu nahi da, izan be, gaur egun hilero 22.500 agenda ataraten baitira papelean.

Agendea formatu digitalean bakarrik jasoteko, beharrezkoa izango da mezu elektroniko bat bialtzea norberaren datu personalakaz, agendakulturala@ayto.bilbao.net helbidera. Agendea posta elektronikoz jasoten hastean, persona horrek ez dau ohiko postaz jasoko, eta holan papel gitxiago konsumiduko da, eta, ondorioz, ingurumena gitxiago kaltetuko dogu.

Aitatu aldaketok ez eze, Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilbao Kulturaren diseinua barriztau dau. Egitura sinpleagoa eta hobeto ikusten dana emon deutso, ordenagailuaren pantailan errazago ikusteko eta erabilteko.

Facebookeko helbidea:
https://www.facebook.com/BilbaoKultura

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu