Izarren Distira Uribe Kostako gazte sortzaileen bila dabil

Bizkaie! 2011-10-05 14:57

Uribe Kostako gazteek Revolta Permanent rap taldearen bideokliparen grabazinoan extra moduan parte hartzeko aukerea izango dabe. Izan be, Kantuka single barriaren sustapen lanetan buru-belarri dabilz eta urrian grabazinoaren zati bat eskualdean bertan egingo dabe. Parte hartu nahi dauenak info@izarrendistira.com helbidera idatziz izena emon leike.

Aurten Izarren Distira kasting eta galaz harago joan da, izan be, joandako bagilean Urduñan izandako Sormen Topaketei esker Uribe Kostako gazteek euren gaitasun sortzaileak ludikotasunaren barruan landu izan ditue. Beste eskualde batzuetako gazteakaz batera hainbat diziplina artistiko jorratzeko aukerea izan eben barnetegian (antzerki teknikak, bideogintzea, musikea, gorputz adierazpena…). Gazteek hamaika zaletasun eta pasino ditue eta gatxa izaten da behar horreei erantzuteko espazioak topetea, horregaitik Uribe Kostako Mankomunidadeak antolatutako Izarren Distira ekimenak hainbat ekintza aurreikusi ditu maiatza eta zemendia bitartean.

Uribe Kostako gazteek Revolta Permanent rap taldearen bideokliparen grabazinoan extra moduan parte hartzeko aukerea izango dabe. Izan be, Kantuka single barriaren sustapen lanetan buru-belarri dabilz eta urrian grabazinoaren zati bat eskualdean bertan egingo dabe. Parte hartu nahi dauenak info@izarrendistira.com helbidera idatziz izena emon leike.


Erakustaldia

Zemendiaren 12an, 19:00etan, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean erakustaldia izango da. Horretarako, gazteek hautaketa proba baten parte hartu beharko dabe. Bertan epaimahai profesional bat egongo da gazteei aholkuak emon eta euren ikuskizunak hobetzen laguntzeko. Hautaketa frogak ondoko egunetan egingo dira:

- Hautaketa probak: urriaren 19an Gorlizen eta urriaren 20an Urdulizen.
- Gala erakustaldia: zemendiaren 12an.

Parte-hartzaile guztiek irakasleen laguntza izango dabe euren ikuskizunak fintzeko. Euren aholku eta proposamenei esker gazteek sortu eta landutako saioa hobetzeko aukerea izango dabe. Azkenik, erakustaldiko ikusleek Revolta Permanent taldearen kontzertuaz doban gozau ahal izango dabe.

Aurtengo barrikuntzarik azpimarragarriena ikus-entzunezko formatudun ikuskizunak aurkeztu daitekezala izango da. Beraz, gazteek bideoklip, film labur zein bestelako bideoak aurkezteko aukerea izango dabe.


Sariak

Edizino honetan sari bi banatuko dira. Euskarari saria izango da sari nagusia, irabazi ezkero taldekide bakotxak bideo kamara bat eroango dau. Bestetik, Ikuskizunari saria-k MP5 bat banatuko dau taldeko partaide bakotxarentzat.


Sarean

Izarren Distirak Sarean alkar eragiteko modu desbardinak eskaintzen ditu. Izarrendistira.com atarian egitasmoaren informazino guztia zein aurreko edizinoetako material grafikoa izateaz gan, Tuentin be komunikau daiteke. Holan zalantza eta proposamenak bialtzeaz gan, nahi dauenak bertan izena emon leike. Bide batez, komunidade izaera honek Sarean zein kalean gazteen arteko hartu-emonak ahalbidetzen ditu.

Ekimenaren inguruko bideo aurkezpena ondoko helbidean ikusgai dozue:
http://www.youtube.com/watch?v=gvkpZS-6nIY

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu