'Hamaika 11n' lemapean, Nafarroako ikastolen jai handia egingo dabe Tafallan, hilaren 16an

Bizkaie! 2011-10-11 11:41   Euskerea berbagai

Tafallako Garces de los Fayos ikastolea da aurtengo Nafarroa Oinez jaiaren arduraduna, Hamaika 11n lemapean milaka euskaltzale batzeko asmoa dauke domekan, urriaren 16an. Bost kilometroko ibilbidea atondu dabe, bost gunetan banatuta. Jasotako diruagaz DBHko eraikin barria egin gura dabe, orain daukena lar txikia da-eta 400 ikasleentzat.

Ibilbidea herrian bertan eta inguruko landetan antolatu dabe. Bost gune preparau ditue: Sutxu, Gerinda, Alaitz, Basagatz eta Buskil. Lehenengo gunea euskal musikearen txokoa izango da; bigarrena, umeen gunea, Irrien Lagunak klubaren eskutik; hirugarrenean eta laugarrenean, gazteentzako rock kontzertuak izango dira nagusi; eta, bosgarrenean, folk doinuak entzuteko aukerea izango da, eta Galizia da protagonistea.

Danetariko musika emonaldiak izango dira Tafallan, besteak beste, ondoko taldeen kontzertuak: Fermin Balenzia & Erramun Martikorena, Oskorri, Xutik, Gatillazo, Stupenda Jones, Bizardunak, Trikizio, Gatillazo eta Xutik. Horrezaz gan, txarangak eta gaiteroak izango dira egun osoan zehar. Nafarroa Oinez 2011ko egitarau osoa, hemen.

Nafarroa Oinezeko antolatzaileek garraio publikoa erabilteko gomendioa egin dabe. Trenez joan gura izan ezkero, Renfek zerbitzu bereziak ipiniko ditu Tafallara Irundik, Tuteratik, Gasteizetik eta Iruñeatik. Eta autobusa nahiago dabenentzako, Tafallesa autobus etxea egun osoan ibiliko da Iruñeatik Tafallara.

Daborduko, badakigu zein izango dan datorreko urteko Nafarroa Oinezeko antolatzailea: Zizur Txikiko San Fermin ikastolea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu