Getxo, euskal antzerki produkzinoaren erakustoki

Bizkaie! 2011-10-11 13:47   Kulturea

Urriaren 14tik 23ra, Getxo euskal antzerki produkzinoaren erakustoki bilakatuko da 29. Antzerki Jardunaldien eskutik. Aurten genero guztietako eta publiko guztietarako 10 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal antzerki taldek. Ohikoa danez, ekitaldi horren helburu nagusia da urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina eta lana erakustea.

Urriaren 14tik 23ra, Getxo euskal antzerki produkzinoaren erakustoki bilakatuko da 29. Antzerki Jardunaldien eskutik. Aurten genero guztietako eta publiko guztietarako 10 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal antzerki taldek. Ohikoa danez, ekitaldi horren helburu nagusia da urtez urte euskal antzerki konpainiek egiten daben ahalegina eta lana erakustea.

Ikusle guztien gustuko antzezlanak agiri dira 2011ko jardunaldien egitarauan. Hori dala eta, aniztasuna eta lanen kalidadea izango dira, barriro be, Jardunaldiak proposatzen dituan antzezlanen ardatz nagusia. Programea anitza da aurtengoa: helduentzako eta umeentzako antzezlanak, genero eta gai askotakoak, euskerazkoak nahiz gaztelaniazkoak. Italiar erako kale antzerkia, komediak eta dramak, txotxongiloak eta pailazoak. Danetarik topau daiteke Jardunaldien programazinoan.

Aurten hamar muntaia eskainiko dira, horreetako sei umeentzat, eta hiru agertokitan antzeztuko dira: Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan eta Algortako eta Areetako Geltokia plazetan.

Bi astetan, hainbat ikuskizun izango dira. Kalean, honako lan honeek antzeztuko dira: Shakespearen unibersora era originalean hurreratzen dan Udamina ikuskizuna eta Anomalía magnética, gizartearen porrota ardatz hartuta. Era berean, barre egiteko aukerea izango dabe zaleek Hienas rellenas antzezkizunagaz, zoritxarrean bizi diran hiru personaiaren istorioa; eta gozau ahal izango dabe MANIAtic@s lanagaz, danok doguzan mania txikien eta handien inguruko lanagaz, jantzea, antzerkia eta umorea buztartzen dituan diziplina anitzeko muntaiagaz, hain zuzen be.

Umeentzako eskaintzari jagokonez, bi txotxongilo lan izango dira: Libertia eta Leihotik mundura. Lehenengoak, helduentzat be egokia, bidaia fantastikoa proposatzen dau; bigarrenean, poesia eta umorea buztartzen dira. Pailazoak be ez dira faltako Beldurraren etxea lanari esker eta, azkenik, ¿Quién ha visto a Dulcinea? antzezkizun originalak On Kixoteren pasadizo ezagunenetako batzuk moldatu ditu umeen gozamenerako.

Oilaskotxea eta Camping Renove edade guztietarako kale ikuskizunek osotzen dabe Jardunaldien eskaintzea. Antzerkizaleak aseko dituala espero dogu, bai eta antzerkiaren magiagaz lehenengo aldiz topo egiten daben ganerakoak be.

Ohikoa dan lez, Andrés Isasi Musika Eskolako saioetarako sarrerea erosi beharko da eta ganerakoak, barriz, dobakoak izango dira. Sarrerak salgai dagoz BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez, www.bbk.es webgunean eta Algortako Kultur Etxean (Villamonte, A-8).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu