Literaturea eta zientziaren arteko loturea eztabaidagai, Mestizajeak topeketetan

Bizkaie! 2011-10-11 12:35   jardunaldiak

Zientzia eta literatureari buruzko Mestizajeak topaketak antolatu ditue hilaren 18an eta 19an Donostian. Hizlarien artean, idazleak nahiz zientzilariak izango dira, berbarako, Bernardo Atxaga, Alberto Rojo eta Luisa Etxenike. Jardunaldien antolatzaileak Donostia International Psysics Center (DIPC) , Materialen Fisika Zentroa (CFM), Jakiunde eta Kutxa dira.

Zientzia eta literatureari buruzko Mestizajeak topaketak antolatu ditue hilaren 18an eta 19an Donostian. Hizlarien artean, idazleak nahiz zientzilariak izango dira, berbarako, Bernardo Atxaga, Alberto Rojo eta Luisa Etxenike. Jardunaldien antolatzaileak Donostia International Psysics Center (DIPC) , Materialen Fisika Zentroa (CFM), Jakiunde eta Kutxa dira. Sarrerea dobakoa da.

Mestizajeak topaketek zientzia eta literaturearen arteko lotureak sortutako makina bat itaun erantzutea proponiduten ditue: zientzia eta literaturen arteko alkarrizketa posible ete da?; batak besteari esateko zeozer dauke?; zein ekarpen egin leikie?; alkarrekintzea egin egin ahal da? eta abar.

EHUko iturriek azaldu dabenez, eztabaidatzeko, desbardin pentsetako eta irudimena lantzeko gunea izango da; bilatzeko, alkartzeko eta desadostasunak adierazoteko gunea; ezagutza modu barriak sortzeko eta zabaltzeko gunea. Mestizajeak topaketek artearen eta zientziaren arteko mugea igarotzeko bide barri bat edegi nahi dau eta, bertan, ideia barriak sortzeko lur emaokorra sortu, ganeratu dabe.

Sei hizlarik parte hartuko dabe: Bernardo Atxaga (idazlea), Alberto Rojo (fisikaria eta musikaria), Mariasun Landa Etxebeste (idazlea), Guillermo Martinez (idazlea eta matematikaria), Agustin Fernandez Mallo (fisikaria eta idazlea), Luisa Etxenike (idazlea) eta Luis Saez Rueda (filosofoa).

Mintegiak Donostia International Psysics Center-eko auditoriumean izango dira, 9:00etatik 14:00ak arte, eta berbaldiak, ostera, Andia kaleko Kutxaren ekitaldi aretoan, 18:00etatik 21:00ak arte.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu