Literatura Eskoleak zortzigarren ikasturteari ekingo deutso zapatuan, Bilbon

Bizkaie! 2011-10-11 17:47   Kulturea

Gabriel Arestiren Zuzenbide debekatua lanaren inguruko berbaldiagaz ekingo deutso aurtengo ikasturteari Literatura Eskolak. Karmelo Landa izango da hizlaria, eta hitzordua urriaren 15ean da, 10:00etan, Bilboko La Bolsa udaltegian. Zapatukoaren ostean, beste zazpi saio atondu ditue. Eskolan izena emoteko epea edegita dago.

Gabriel Arestiren Zuzenbide debekatua lanaren inguruko berbaldiagaz ekingo deutso aurtengo ikasturteari Literatura Eskoleak. Karmelo Landa izango da hizlaria, eta hitzordua urriaren 15ean da, 10:00etan, Bilboko La Bolsa udaltegian. Zapatukoaren ostean, beste zazpi saio atondu ditue. Eskolan izena emoteko epea edegita dago.

Literatura Eskolea 2002ko urrian hasi zan, Larrabetzun. Sortzaileek eurek azaltzen dabenez, irakurten ikasteko sortu genduan, euskerazko literatureari buruz genkiana baino askozaz gehiago jakiteko, munduko literaturea mundua bera besteko zabal eta anitz ezagutzeko.

Urteotan Literatura Eskolearen beraren egiturea eta funtzionamendua errotu egin dira, eta euskerazko literaturea euskaldunen artean ezagutarazoteko hainbat egitasmo ipini dira martxan, berbarako, Eako Poesia Egunak, Literaturia eta Ahotsenea. Eskolakideen artean sarea osatzeari, eta eskolea literaturzaleen eztabaidatzeko gune izateari berebiziko garrantzia emon deutse.

Urrian hasi, eta maiatzera arte, hilean behin batuko dira Literatura Eskolako kideak gai jakin baten inguruan. Eskolea egingo dan aste berean, literatureagaz edo beren-beregi eskolan landuko dan gaiagaz zerikusia daukan ekitaldia antolatuko da. Horrezaz gan, Literatura koadernoak dalakoetan, aurtengo eskoletan berbagai izango diran arloen edukiak jasoko dira, eta 2012ko bagilean Larrabetzun egingo dan Literaturian aurkeztuko dira.

Datorren zapatukoaz gan, beste zazpi eskola izango dira, hemen gaiak, hizlariak eta datak: Barne irudiaren bilakaerea, ahozkotik album ilustratura, Yolanda Arrieta (zemendiaren 12an, Tolosan); Emakume anitza euskal narratiba garaikidean, Gema Lasarte (abenduaren 17an, Donostian); Idazketa luzatuz. Begirada bat performatibidadea eta egungo praktika eszenikoei, Ixiar Rozas (urtarrilaren 21ean, Arrasaten); Literatura eskolan, Idurre Alonso (zezeilaren 18an, Gasteizen); Bonbardaketak literaturan. Hasi Durangon eta Hiroshimatik gora, Iñigo Aranbarri (martiaren 24an, Durangon); Zeintzuk dira euskal literaturearen paradigma barriak?, Ur Apalategi (apirilaren 25ean, Ziburun); eta, Antonin Artaud, Xabier Mendiguren eta Ander Lipus (maiatzaren 12an, Iruñean).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu