Guggenheim Bilbao Museoaren 'Murakami' erakusketeak 241.000 bisitari izan ditu, amaitzeko bi aste falta diranean
2009-05-20 11:13 KultureaMaiatzaren 31n erakusketea amaitu eta bagilaren 26an inaugurauko da hurrengoa Guggenheim Bilbao Museoan. Erakusketa hori bilduma iraunkorraren aurkezpen bat da eta 'Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak' izenburukoa da. Bertan, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren bildumearen historia aztertzen da.
Set talde bermeotarrak disko 'garratza' kaleratu dau
2009-05-19 15:11 MusikeaOrain arte egindako lanaren erakusle, lehenengo diskoa 'Hoy es siempre todavía' izenburupean plazaratu dabe Baga-biga diskoetxearen eskutik. 'Diskoa garratza eta, aldi berean, rock erromantikoz jantzia da', azaldu dau diskoetxeko ordezkari Ritxi Aizpuruk. Kanta guztiak gaztelaniaz dagoz, 'Amores extraños', 'Flor de mal' eta 'Y te busco' lako izenburuakaz.
Hitzetik Hortzerak 20 urte
2009-05-19 12:06 Bertsolaritzea'20 urte beteteak hainbeste merezidu dauela eta jaia egin behar dogu'. Maiatzaren 22an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 20:00etan. Urte guztiotan aurkezle izandakoen agerraldiek gidatuko dabe jaia eta 30en bat bertsolarik kantauko dabe oholtzatik.
Hamar egunetik hiru aproposak dira Mundakan surfa egiteko
2009-05-19 11:25Azti-Tecnalia zentro teknologikoak Mundakako Udalarentzat egin dauen bertako olatuaren ganeko txosten teknikoaren arabera, Mundakan surf egiteko urteko egunen artean % 29 'egun aproposak' dira, 'olatu on-onakaz', eta saio bakotxeko surf egiteko bataz besteko denporea hiru ordukoa da.
Auzolana oinarri grebaorokorra.info ekimena aurkeztu dabe
2009-05-19 10:44Kontrainformazino proiektu desbardinetako kide eta bloggerrek grebaorokorra.info ekimena aurkeztu dabe, maiatzaren 21eko greba orokorra indartzeko eta parte hartzea oinarri izanik Euskal Herriko bazterretako bideo, irudi eta kronikak batu eta zabaldu asmoz.
Artoartian plataformearen 3. katalogoaren aurkezpena Lemoan
2009-05-18 18:29 MusikeaDatorren barikuan, hilak 22, Lemoako Jubilatuen etxean da hitzordua arratsaldeko 19:00etan. Lemoan aurkeztuko dabena Arto Artianen 3. katalogoa da edo, zeozelan, katalogoaren 3. eguneraketea. Katalogo barrian honako artista honeen azken lanak gehitu dira: T, Gora Japon, Eten, Billy Bao, Baseline, Volonté, Xabier Erkizia, Gaizka Sarasola eta Fernalia.
Donostiako 44. Jazzaldia garagarrilaren 22tik 26ra
2009-05-18 17:42 MusikeaAurtengo izarren artean, Esperanza Spalding, Joe Lovano, Perico Sambeat, Pitingo, Melissa Laveaux eta Jamie C musikarien kontzertuak azpimarra daitekez. Dana dala, 44. Heineken Jazzaldiaren programazinoan jazzaren lau izen mitiko dagoz: Hank Jones, Abdullah Ibrahim eta Randy Weston, teklatuaren hiru maisu eta gaur egungo bateria garaikide onena, Roy Haynes.
Mario Benedetti idazle uruguaiarra hil da
2009-05-18 14:19Benedettik genero guztiak landu ditu: eleberriak, saiakerak, ipuinak, olerkiak... Danak haren konpromiso sozialaren eta koherentziaren erakusle. Edozelan be, 'batez be poetatzat eukan bere burua', esan eban haren biografoak, Hortensia Campanellak, orain hilebete batzuk 'Mario Benedetti. Un mito discretisimo' liburua aurkeztu ebanean.
'Nr jntziko znuke? Nr erntzi? Zrgatik?' Udako Ikastaroen inguruko lehiaketea aurkeztu dau UEUk
2009-05-18 12:42 Euskerea berbagaiLehiaketan parte hartzeko, erantzunak komunikazioa@ueu.org helbidera bialdu behar dira, maiatzaren 22a baino lehen.
Maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai Ibilaldiaren inguruko IbilArte erakusketea
2009-05-18 12:04 KultureaGaldakaon ospatuko dan Ibilaldia 09gaz batera, eta azken urteotako konpromisoagaz jarraituz, IbilArte Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketea be ailegau da. IbilArtek estilo eta teknika desbardinetako euskal artisten lanak batuko ditu maiatzaren 18tik 28ra bitartean Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegiaren erakusketa aretoan, Bilbon.
Chopper-Bar 'Start' rock bilduma barria
2009-05-18 11:59 MusikeaSorrerearen lehenengo urteurrena ospatzeko, bagilaren 5ean Chopper-bar tabernak disko bat kaleratuko dau, 16 kantuz osoturiko bilduma rockeroa. Horreen artean, kantu ezezagun batzuk egongo dira, diskorako berenberegi sortuak, eta beste zenbait kantu mitiko.
Homofobiaren kontrako Egunaren harian
2009-05-15 16:51 EHGAMek bultzaturiko Gay Oroitarriaren inaugurazinoa bihar, hilak 16, izango da DurangonOroitarria frankismoaren beste biktimen omenez jarri nahi izan da, baita euskal gay mobimentuaren sorrerearen 33. urteurrena gogoratzeko.
Kultura Kalez Kale: danontzako ikuskizunak maiatzean eta bagilean Bilboko 5. barrutian
2009-05-15 16:36 kulturbiz'Pertsianak bajatuko doguz' lehiaketa originala da aurtengo ekimen barria. Maiatzaren 2 Alkarteagaz alkarlanean, Bilbo Zaharreko komertzioak graffitiakaz apaintzean oinarritzen da. Kaleko artisten lana autortzea dau helburu eta bitartean, auzoko irudiari, irudi deigarriakaz, modernotasun kutsua emotea.
Internet bidezko erosketa kopurua nabarmen hazi da
2009-05-15 16:26Urte honetako lehenengo hiruhilekoan Interneten bidez erosi daben Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bizilagunak 236.000 izan dira, hau da, Internet erabiltzaileen % 24,9, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gehiago (% +2,7) izan dira, eta 21.000 gehiago 2008ko bigarren hiruhilekoarekin alderatu ezkero, hau da, ia % 10 gehiago.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau
2009-05-15 15:23 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Bilboko Artelan Berreginen Museoak Museoen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau domekan, hilak 17, zinea, musikea eta antzerkia buztartzen dituan ekitaldi-sorta baten bidez.
Musikea eta jantzea buztarturik: 'Nora', Mikel Urdangarin eta Traspasos Dantza taldearen ikuskizun barria
2009-05-15 11:34 kulturbizMusika, berba eta dantza bidezko bidaia hau maiatzaren 23 eta 24an aurkeztuko dabe Gasteizeko Jesus Ibañez de Matauco Antzokian. Hilaren 23an, zapatuan, 18:30ean eta 20:30ean eta 24an, domekan, barriz, 19:30ean.
'Vaya Full', Txapelpunk lekeitiarren laugarren poker-jokoa
2009-05-15 11:16 Musikea'Diskoa entzuten dodanean, bizarrak zutunik jarten jataz, eta beste zeozer be bai. Nire ustez, diskoa osoa da, eta askotarikoa. Hard-core, punk, ska-reggae, danetarik dauka, rantxera antzeko zeozer be bai', dino Iñigitok.
Euskal Birusa alkarteak webgunea jarri dau martxan
2009-05-14 18:09Betan, alkarteak antolatutako ekimenen barri izateaz gan, herriko barriak euskeraz jasoteko aukerea egongo da eta baita alkarteak agitaratzen dauen Drogeteniturri aldizkaria irakurteko be. 'Webgunea egunero eguneratzen ahaleginduko gara', azaldu dabe arduradunek.
Horthy nafarren hirugarren disko luzea plazan
2009-05-14 17:46 MusikeaHorthy taldea zuzenean ikusteko hurrengo hitzordua bagilaren 13an izango da, Iruneko Tunk aretoan, Electrorock Jaian, MAMUTH eta MUNLET taldeakaz batera.
Gotzon Garateren 'New York, New York' liburua berrargitaratu dabe
2009-05-14 17:19 KultureaLiburu hori idatzi aurretik 18 udaldi emon zituan Gotzon Garatek New Yorken: Bronxeko Fort Apachen lehenengo, eta Manhattanen gero, Harlem eta Washington Bridge ondoan, munduan drogarik gehien saltzen ei dan auzoetan. Idazlearen heriotzearen urtea betetera doanean, Elkar argitaletxeak liburua berrargitaratu dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...