Aldizkari zientifikoen nazinoarteko adierazle nagusiak EHUren argitalpen bat berretsi dau Espainiako lider moduan
2010-07-21 11:37The International Journal of Developmental Biology EHUk argitaratzen dau, erabat ingelesez, 1989tik. Lan originalak eta berrazterketak argitaratzen ditu Garapenaren Biologia lako egungo ikerketa biomedikoaren arlo aktibo eta lehiakorrenetako batean.
Gernikako Bakearen Museoak programazino zabala preparau dau urteko bigarren seihilekorako
2010-07-21 11:16 KultureaAldi baterako bi erakusketa (Daniel Hernandez-Salazar argazkilariaren 'Guatemala: Denek jakin dezaten' eta Alex Carrascosaren 'Dia-Tekhne: Artearen bitartezko elkarrizketa'), zenbait ekintza didaktiko, Bakearen aldeko Astea (irailean) eta Giza Eskubideen aldeko Astea (abenduan).
Kirmen Uribe eta Maria Bayo 2009ko Kultura Sari Nazionalen jaube
2010-07-21 10:56 sariak-autortzakSaria jaso dabenen artean dagoz Kirmen Uribe bizkaitarra (2009ko Espainiako Narratiba Sari Nazionala), eta Maria Bayo nafarra (Musika arloan saritua). Joan Manuel Serrat, Manuel Pertegaz eta Rafael Sanchez Ferlosio izan dira saritutako beste izen ezagun batzuk.
IV. GetxoPhoto irailaren 2tik urriaren 3ra, 'Bizitzaren plazerrak eta aisialdia' ardatz
2010-07-20 15:55 KultureaBegihandi taldeak antolatuta, 'Aisiari gorazarre' lemapean, musikan, sexuan zein muturrera eroandako kirolak dakarzan arazoak lako gaiak islatuko ditue Europa eta Ipar Ameriketako ia 20 egilek, tartean Eduardo Arrillaga elgoibartarrak.
XI. BAK gaur amaituko da hogeita hamar ikastaro eskaini eta gero
2010-07-20 15:15 jardunaldiakDanetara, 750 ikasle inguru matrikulau dira 30 ikastaroetan eta aurtengo edizinoko ikastaroek irakasle eta ikasleen artean izan daben harrera ona nabarmendu dau Patxi Azpillaga zuzendariak.
Alvaro Ortizek irabazi dau AlhondigaBilbaoren hirugarren komiki-bekea
2010-07-20 11:47 sariak-autortzakAlvaro Ortizek irabazi dau AlhóndigaBilbaoren hirugarren komiki-bekea. Zaragozako gazte hau beste 32 pertsonagaz batera aurkeztu zan AlhóndigaKomik bekearen hirugarren edizinora.
Euskadiko behatoki astronomiko handiena inaugurau dabe Bilbon
2010-07-19 16:372009ko garagarrilean abiarazotako EspaZio Gelak ondoko zereginak ahalbidetuko ditu: Zientzia eta Teknologia Espazialaren arloko irakaskuntza eta profesionalen prestakuntzea, eta ikerkuntza zientifiko eta teknologikoaren sustapena espazioagaz zerikusia daben gai guztietan.
2010eko Aste Nagusiko Bertoko Pop Rock Erakustaldiak 25. urteurreneko taldeak aurkeztu ditu
2010-07-19 15:31 Musikea2010eko edizino honetan, aurreko urtean baino parte-hartze maila altuagoa izan da: 71 maketa aurkeztu dira, joan dan urtean aurkeztutako 56 lanen aldean. Igoera honek emakumezkoen batezbestekoan be badauka eragina: aurten taldeen % 8,5ek dauka emakumeren bat tartean (14 talde), eta 2009an % 7,8ek (12 banda).
Amezketa, txikiegia, agian
2010-07-19 14:59 MusikeaMikel f Krutzaga gernikarra, euskal produktore eta soinu teknikaria, Ubedako Nazinoarteko VI. Zinema Musika Jaialdian Master Class bat emon ondoren, Los Angeleserako bidean da, Castlevania, Lords of the Shadows bideojokoaren soinu bandaren azken ikutuak emoteko.
Ia mila lagunek parte hartu dabe Bilboko Udalak uriko eraikin berezietara antolatutako bisita gidatuetan
2010-07-19 14:42Jarduerea datorren irailean jarriko da barriro martxan, Deustuko Erriberan dagoan Vicinay Cadenas lantegira egingo dan bisiteagaz. Euskeraz eta gaztelaniaz egin ahal izango diran bisitak martitzen eta eguen guztietan egingo dira, irailaren 14tik urriaren 21era bitartean.
XVIII. Euskal Encounter garagarrilaren 22tik 25era Barakaldon
2010-07-19 11:104.096 ordenagailu baino gehiago sarean konektauta, 5.700 parte-hartzailetik gora eta 10 Gb/s-ko Internet konekzinoa.
Kazetaritza musikalari buruzko ikastaroa Bilbon
2010-07-19 10:33 MusikeaMintegiaren asmoa etorkizuneko kazetari bereziei genero horretan lan egiteko tresnak emotea da eta horretarako hainbat aditu konbidau ditue: Luis Miguel Pedreo (Salamancako Unibersidadea), Mary Ann Kennedy (BBC Scotland / BBC, Radio 3, Glasgow), Jesus Ordovas (Radio 3), Santi Carrillo (Rockdeluxe) eta Gotzon Hermosilla (Berria).
Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa, orain, on line dago
2010-07-16 14:34Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa on line dago honezkero http://zthiztegia.elhuyar.org/ webgunean.
'Balkoi eta Fatxaden V. Lehiaketeak' lorez bete ditu Lekeitioko kale eta fatxadak
2010-07-16 14:26Lehiaketa honen bitartez, Lekeitio udalerri eder bihurtzeko ahalegina egiten daben herritarrei azaldu nahi deutse Udalak eskerrona. Arau urbanistikoak beteten ez dituenak salbu, Lekeitioko balkoi eta fatxada guztiek hartzen dabe parte lehiaketan herrian kokaturik egote hutsagaitik
Bertso Udalekuak 2010: Orioko txandea amaitzear eta Irañeta txandea hartzeko prest
2010-07-16 12:34 BertsolaritzeaAurten, 329 ume eta gaztek hartuko dabe parte Bertsozale Alkarteak antolatutako bertso udalekuetan. Aisialdiaz bertsotan, euskeraz eta lagunartean disfrutetea dabe helburu.
'Urdaibaiko Organoak - Joxe Mari Egileor' VII. Busturialdeko Kontzertu Zikloak Mundakako organoaren zaharbarritzea ospatuko dau aurten
2010-07-16 11:01 MusikeaHelburuen artean eskualdeko herri guztien bizitza sozio-kulturala dinamizetea eta hobetzea dauen Urremendi, Busturialdeko Landa Garapen Alkarteak antolatzen dau kontzertu zikloa, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzinoagaz.
Fagorrek euskerea, katalana eta galegoa sartu ditu bere webgunean
2010-07-16 10:32 Euskerea berbagaiFagor konpainiaren webgune barria (www.fagor.com/es) lau hizkuntzatan dago, bertara sartzen diran pertsona guztiek errazago erabil daien. Euskerea, katalana eta galegoa dira eguneratutako webgunean sartu diran hizkuntzak, gaztelaniagaz batera, hasieratik dagoan hizkuntza baita, konpainiak jakinarazo dauenez.
The Wailers talde mitikoa zapatuan Getxon
2010-07-15 14:12 MusikeaGetxoko Udalak antolatuta, The Wailers taldeak kontzertua eskainiko dau datorren zapatuan, hilak 17, Getxon, Algortako Portu Zaharrean, gaueko 22:00etan hasita. Bob Marley zanaren talde ospetsuak bere 40. urteurreneko biran joko dau Algortan eta sarrerea dobakoa izango da.
Okzitanierearen Akademia sortu nahi dauen Aporlòc alkarteko kideek Euskaltzaindia bisitau dabe
2010-07-14 15:41 Euskerea berbagaiAporlòc 'Associacion prefigurativa de l'organisma de regulacion de la lenga d'Òc' izeneko alkarteak Euskaltzaindia bisitau eban joan dan garagarrilaren 9an, Bilbon. Alkarte hori Okzitanierearen Akademia sortzeko asmotan dabil, eta Euskaltzaindiaren barri euki nahi izan dau.





Zorionak Kirmen Uriberi bereziki! Berriki New Yorkera egindako bidaian haren liburua eraman nuen hegazkinan irakurtzeko, eta erdia irakurrita nuela ahaztuta utzi nuen burukoaren azpian egon ginen hostelean! Ea hango norbaitek irakurtzen duen!
Erantzuna | Kirmen Uribe eta Maria Bayo 2009ko Kultura Sari Nazionalen jaube