Getxoartek 9.000 bisitari inguru izan ditu asteburuan

Bizkaie! 2011-12-07 11:01   Kulturea

Getxoarte aretoak 9.000 bat bisitari izan ditu aurtengo edizinoan, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Erakusketea abenduaren 2an edegi eben, eta 4an, itxi. Hiru egunez 51 artista gazteren lanak egon dira ikusgai Areetako Geltokia plazako karpan. Artistak, galeristak eta artearen arloko hainbat profesional batu dira egunotan Getxoarten.

Getxoarte aretoak 9.000 bat bisitari izan ditu aurtengo edizinoan, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Erakusketea abenduaren 2an edegi eben, eta 4an, itxi. Hiru egunez 51 artista gazteren lanak egon dira ikusgai Areetako Geltokia plazako karpan. Artistak, galeristak eta artearen arloko hainbat profesional batu dira egunotan Getxoarten. Getxoko Kultur Etxeko arduradunen arabera, originaltasuna, freskotasuna eta ausardia izan dira parte-hartzaileek ekarritako lanen ezaugarri nagusiak.

Lanen kalidadea azpimarratu dabe antolatzaileek, horrezaz gan, obren aberastasuna, heterogeneotasuna eta bitxitasuna nabarmendu ditue. Artista gazteek erakutsi erakustokien espazioa eta baliabideak ondo aprobetxetan jakin badakiela erakutsi dabe, ganera. Artisten batez besteko adina 21 eta 25 urte artekoa da, eta askorentzat publikoaren aurrean euren lanak erakutsi dituen lehenengo aldia izan da.

Getxoarte Arte Barrien Aretoak artisten eta publikoaren partaidetzea bultzatzen dauen ekimena dala erakutsi dau, arduradunen ustez. Bisitariek artistekaz berba egiteko aukerea izan dabe; horri esker, sortzaileen eta publikoaren arteko harremon zuzenak sortu dira, eta hau ez da ohikoa izaten holango erakustaldietan. Hainbat artistak euren lehenengo salmenta profesionalak egin ditue.

Getxoartek arte barriak zabaltzeko foroa izatea izan dau helburu nagusi. Azken urteotan erakustaldia sendotu egin da eta artista gazteen lanak bultzatzeko helburua beteten dabilz. Artista berriak ezagutzera emoteko, katalogoa argitaratzen da. Besteak beste, parte-hartzaileen curriculuma eta obrak erakusten dira. Argitalpena arte munduko profesionalei bialtzen jake, eta museo eta arte aretoetan be banatzen da katalogoa.

Aurten, lehenengo aldiz antolatu dira bisita gidatuak eta umeentzako tailerrak. Emoitza ona euki dabe, batez be tailerrek. 200 umek baino gehiagok parte hartu dabe eta, bisitei jagokienez, 60 bat lagunek emon eben izena bisita gidatuak egiteko eta lehenengo aldiz arte sortu barrira hurreratzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu