Seve Callejak Juan E. Delmas argitaratzaile eta irudigile bilbotarraren biografia aztertu dau
2011-12-07 13:57Seve Calleja idazle bilbotarrak liburu bi kaleratu barri ditu Muelle de Uribitarte argilatxegaz; bata, El impresor Juan E. Delmas , un sueño incendiado eta, bestea, Viaje por el Bilbao de antaño. Lan biak Bilbaínos recuperados bilduman plazaratu ditue.
Seve Calleja idazle bilbotarrak liburu bi kaleratu barri ditu Muelle de Uribitarte argilatxegaz; bata, El impresor Juan E. Delmas , un sueño incendiado eta, bestea, Viaje por el Bilbao de antaño. Lan biak Bilbaínos recuperados bilduman plazaratu ditue.
Juan Eustaquio Delmas (1820-1892) argitaratzailea, liburu-saltzailea, marrazkilaria, grabatzailea, historialaria, kazetaria eta argazkilaria izan zan, Seve Calleja idazleak liburuan azaltzen dauenez. Irurac-bat egunkaria sortu eta bultzatu eban, eta beste hainbat agerkaritan artikuluak eta kontakizunak argitaratu zituan, bere pentsamendu politikoa eta kulturala erakutsiz. Arte grafikoetan egindako lana, kulturearen egindako ahaleginak eta konpromiso kulturala zabaltzea da nire asmoa, dino Callejak.
Viaje por el Bilbao de antaño izenburupean ondoko lanon fakzimile-argitalpena egin da: Viage pintoresco por las provincias vascongadas"(Francisco de Hormaetxe eta Juan Eustaquio Delmas) , Bilbon, 1845ean argitaratua; eta, Guía histórico-descriptiva del viajero en el Señorío de Vizcaya (Juan E. Delmas) , hau be Bilbon argitaratua, 1865ean. Hormaechek Bizkaian zehar bidaiatu eban liburua idazteko, bere lagun Loizagak egin eban plano topografikoa, eta Delmasen ardurea irudiak eta litografiak egitea izan zan.
Seve Calleja (Zamora, 1953) idazlea eta irakaslea da, eta euskeraz zein gaztelaniaz, liburu ugari kaleratu ditu. Umeentzako liburuen artean dagoz, besteak beste, Munstroaren hamaika aurpegi (Desclee), Piratak. Itsaslapurren istorioak (Desclee), Olentzero. Gabonetako ipuinak (Ibaizabal), Txakur berde baten istorioa (Aizkorri) eta Deabrua gorputzean (Elkar). Helduentzako nobelak be idatzi ditu: Los ayunos de la reina Ester (Arte Activo), Aquiles y la tortuga (Elea) eta Hasta aquí nunca llegan los gatos (CCS). Hainbat komunikabidetan kolaboratzen dau, ganera: Radio Euskadi irratian, eta Bilbao, Platero, CLIJ eta Peonza aldizkarietan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!