Igor Otxoak agur esan deutso Oreka Tx proiektuari Quebecen

Bizkaie! 2011-12-02 11:30   Musikea

Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa Oreka Tx-eko kideak Quebecen dagoz egunotan txalapartea eta euskal kulturea bertan ezagutarazoteko asmoz. Bertan emon dau Igor Otxoak Oreka Tx-gaz egingo dauen azkenengo kontzertua.

Harkaitz Mtnez. de San Vicente eta Igor Otxoa Oreka Tx-eko kideak Quebecen dagoz egunotan txalapartea eta euskal kulturea bertan ezagutarazoteko asmoz. Berbaldiak, alkarrizketak eta ikastaroak emon ditue. Horrezaz gan, La Botinne Souriante talde ezagunaren disko barria aurkezteko eskainiko dituen emonaldi bitan parte hartu dabe. Lehenengo hitzordua astelehenean izan zan, zemendiaren 28an, Quebec City-ko Théâtre Impérialen; eta bigarrena, eguaztenean, hilaren 30ean, Montrealgo La Tulipe antzokian. Montrealekoa izan da Igor Otxoak Oreka Tx-gaz egingo dauen azkenengo kontzertua.

Otxoa Donostia 2016 proiektuan hasiko da lanean eta musika albo batera itxiko dau epe luze batez. Aurrerantzean orain dala hiru urtetik Oreka Tx-eko kide dan Mikel Ugarte txalapartariak hartuko dau Igorren lekukoa.

Orain dala 14 urte sortu eben Oreka TX. Sasoi berean, Kepa Junkeraren taldean sartu ziren, eta hamar urtez haren zuzenekoetan parte hartu eben. 2004an Nömadak Tx egitasmoari ekin eutsien, eta handik urte bira izen bereko dokumentala estreinau eben. Gaur egun Nömadak Tx Zuzenean eta Hostoak ikuskizunekaz dabilz beharrean, bai Euskal Herrian bai kanpoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu