Justuri irrati egitasmo barria aurkeztu dau Uribe Kostako euskalgintzeak

Bizkaie! 2011-12-01 17:37

Irrati barria multimedia, parte-hartzailea, euskaldun eta tokikoa izango da, komunidadeari zerbitzu publikoa emon eta Euskal Herriko beste irratiakaz alkarlanean ibiliko dana. Oraingoz honako eragileek osotu dabe talde sustatzailea: Berbalamiñe Leioako euskara alkartea, Betiko ikastolea, Bizarra Lepoan Getxoko euskera alkartea, Erandion Euskaraz Berbots!, Koska irratia, UK aldizkaria eta Ukberri.net.

Uribe Kosta eta Erandioko euskalgintzearen zazpi alkartek indarrak batu ditue Justuri (tximistea, bertako euskeraz) irrati euskalduna sortzeko.

Datozen asteotan zabalduko dan FM irratientzako deialdian, Eusko Jaurlaritzeak Uribe Kostako euskaldunei lau lizentzietatik bakarra gordetea salatu dabe. Eskualdean ia 100.000 euskaldun aktibo zein pasibo bizi dira eta orain arte irratien % 13 baino ez dabe beren hizkuntzan izan. Gauzak holan dirala, ez dagoz aukera txiki hori be galtzeko prest. Horregaitik, irratia lortzeko auzolanari eta bazkidetza kanpaineari ekingo deutsie, izan be, Uribe Kosta eta Erandioko alkarte kolektibo eta persona guztiek ateak zabalik izango ditue proiektuan parte hartzeko, Amaia Arriaga eta Iñigo Fernandez de Martikorena ekimeneko bozeroaileek adierazo dabenez. Kanpainaren abiapuntua gaur arratsaldean jarriko dabe, Algortako Aldai Patronatuan 19:30ean egingo daben aurkezpenagaz.

Antolatzaileek zabaldu dabenez, irrati barria multimedia, parte-hartzailea, euskaldun eta tokikoa izango da, komunidadeari zerbitzu publikoa emon eta Euskal Herriko beste irratiakaz alkarlanean ibiliko dana. Oraingoz honako eragileek osotu dabe talde sustatzailea: Berbalamiñe Leioako euskara alkartea, Betiko ikastolea, Bizarra Lepoan Getxoko euskera alkartea, Erandion Euskaraz Berbots!, Koska irratia, UK aldizkaria eta Ukberri.net.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu