Kaotikok kalean dauka Bilboko Aste Nagusian grabautako 'X' zuzeneko lana
2011-12-01 17:38 MusikeaKaotiko taldeak zazpigarren diskoa plazaratu dau, X zuzeneko lana, Baga-biga diskoetxeagaz. Aurtengo Bilboko Aste Nagusian grabau eben diskoa, abuztuaren 24an. Orain arte argitaratutako disko guztietatik abesti esanguratsuenak batu ditue, 28 kanta danetara.
Kaotiko taldeak zazpigarren diskoa plazaratu dau, X zuzeneko lana, Baga-biga diskoetxeagaz. Aurtengo Bilboko Aste Nagusian grabau eben diskoa, abuztuaren 24an. Orain arte argitaratutako disko guztietatik abesti esanguratsuenak batu ditue, 28 kanta danetara. Lau musikari konbidau ditue proiektu honetan: Fernando Reincidentes, Alex Gatibu, Aitor Lendakaris Muertos eta JuanKar Boikot eta Xabier Silveira bertsolaria. X egitasmoa DVDan eta CDan kaleratu dabe.
Kaotiko taldeak hamar urte daroaz eszenatokian; izan be, 2000. urtean sortu zan, Agurainen, Kaos Etiliko desagertzean. Kaotiko dira Jhony (ahotsa), Xabi (bateria), Fonta (baxua), Aguayiko (gitarrea) eta Aguayo (guitarrea). Ondoko diskoak kaleratu ditue: Reacciona (2010, Baga-biga), Adrenalina (2008, Oihuka), Destino escrito (2006, Universal), Directo (2005, Gor), Raska y pierde (2003, Oihuka) eta Mundo Kaotiko (2001, Oihuka).
Hurrengo kontzertuen datak jakinarazo ditu Aguraineko taldeak: abenduaren 16an, Gasteizeko gaztetxean eta zezeilaren 25ean, Andoaineko gaztetxean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!