Egunik jentetsuenaren ostean, azken aurreko eguna gaur Durangon

Bizkaie! 2011-12-07 10:55   Kulturea

Abenduaren 6a, martitzena, jai eguna, egunik jentesuena izan zan. Astelehena izan zan, akaso, motelena eta domekan be ez zan jentetzarik ibili. Halan da be, antolatzaileek helarazo deuskuezan datuen arabera, joandako domekan, polito saldu ei zan.

Abenduaren 6a, martitzena, jai eguna, egunik jentesuena izan zan. Astelehena izan zan, akaso, motelena eta domekan be ez zan jentetzarik ibili. Halan da be, antolatzaileek helarazo deuskuezan datuen arabera, joandako domekan, polito saldu ei zan.

Kontuak kontu, egun bi, gaurkoa eta biharkoa baino ez dira falta Durangoko 46. Euskal Liburu eta Disko Azokeak ateak zarratzeko.

Atzoko egunari jagokonez, Irudienea gune barria abiatzea eta Wikipediaren maratoia nabarmenduko geunkez. Euskerazko ikus-entzunezkoen proiektuak aurkezteko gune barrian, pantaila erraldoiagaz eta 40 lagunentzako lekuagaz atondutako autobusean, besteak beste, Zinema Euskaraz programako euskeraz argitaratutako filmak proiektau zituen.

Wikipediaren maratoiari jagokonez, balorazinoa sano positiboa da. Helburua jenteari wikipedia ezagutzera emon eta parte hartzen hasteko jakinbideak emotea zan, eta hori, helburu hori, bete da. Jentea ikasteko gogoagaz hurreratu zan.

Bildurra kendu dabe wikipedian parte hartzen hasteko; irakasleak izan dira publiko artean, eta horrek katea ez dala eteten edo kateak kordela luzeagoa izan leikela esan nahi dau.

Datuei erreparauta, jarri diran 8 ordenagailuak ia egun osoan zehar erabili dira. 33 pertonek emon eben izena.

Danetara, 37 artikulu barri sortu dira. 100 orrialde egin dira. 1800 edizino egin dira goizaldetik. 10 argazki libre igon ditue, batez be idazleenak.

Gauzak holan dirala, 107.000garren artikulura heldu da euskerazko wikipedia Durangon egindakoagaz.

Gaur, hilak 7, barriz, egunero lez, egitarau potoloa dago baina zeozer azpimarratzekotan, Ahotsenean Andoni Ercillaren zuzenekoa (11:00etan); Irudienean, Laburbira. Iraupen laburreko 8 ikus-entzunezkoen emonaldia eta osteko barriketalditxua zenbait zuzendarigaz (12:00etan); Aretoan, Galeuscaren 28 urteei buruz eta ekimenaren etorkizunaren ganeko solasaldia (12:30ean). Arratsaldean, Rafa Ruedak (16:30ean), Berri Txarrak (17:00etan) eta Su Ta Gar (18:30ean) taldeak zuzenean izango doguz Ahotsenean.

Liburuen atalean, Mariano Ferrer-en Lo que dije y digo liburuaren aurkezpena edota EHUk argitaratutako Luis Mitxelenaren lan guztiak eta Markinako frontea. Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean lanen aurkezpenak nabarmenduko doguz.

Durangoko 46. Euskal Liburu eta Disko Azokearen egitarau osoa hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu